Álvaro Arbina
Álvaro Arbina Díaz de Tuesta (Gasteiz, 1990eko abuztuaren 4a) Gasteizen bizi den idazlea da, batez ere, eleberri historikoa lantzen duena.[1] BiografiaGasteizen jaio eta hezia Mendebaldea Institutuan burutu zituen ikasketak.[2] Nerabe zela irakurle sutsua zen eta idazten hasia; garai hartan sortu ziren bere lehen lanaren, La mujer del reloj (Ediciones B, 2016), istorioaren hazia eta zenbait pertsonai ere. Aurrerago, arkitektura ikasketak Donostiako EHUn egiten ari zela eleberriaren idazketari bi urtez ekin zion, karreraren bukaera lanak aldi berean eginez.[3] Lan hau, Gasteiz abiapuntutzat hartuta, Napoleonen aurkako Espainiako Independentzia Gerran kokatzen da eta eleberri historikoa eta thrillerraren artekoa da.[4] Liburuan azaltzen diren marrazkiak berak eginak dira.[5] Lehen eleberria argitaratu zenean arkitekto bezala zebilen lanean, baina lana utzi du bigarrena idazteko.[6] 2018an La sinfonía del tiempo (Ediciones B, 2018) argitaratu du, batez ere XIX. mendean kokatua, garai hartako hainbat guda erakutsiz eta Espainia, Europa eta Afrika eta Kuba bezalako lekuetan gertatuz. Lanak
Erreferentziak
|