Ángela Molinuevo y Longuebau
Brígida Josefa Ángela Molinuevo y Longuebau (Gasteiz, 1845 – Madril, 1919ko abuztuaren 26a) Karitate zerbitzuen bultzatzailea. Guillermo Elío Molinuevo Gasteizko alkate ohi eta abokatuaren izeko. BiografiaJuan Canuto Molinuevo García Cid eta Amalia María Cruz Josefa Longuebau Echanoveren alaba, bi ahizpa zituen Paz Molinuevo y Longuebau eta Juliana Josefa Elena Molinuevo y Longuebau. Juan Cavero y Llerarekin ezkondu zen.[1] 1919an Madrilen hil eta, testamentuan adierazten zuenez, bere dirua (2.500.000 pezeta y Espainiako Bankuaren 150 akzio), Gasteizko familia pobreetako haur gaixoentzako eraikina egiteko utzi zuen.[2]
Helburu horrekin, Frantzia kalean erosi zuten 40.000 metro karratuko landa eremua (egungo Loiolako San Ignazio kaleka). 1921ean, Leopoldo Eijo y Garay, Gasteizko Gotzainak, eraikinaren lehenengo harria bedeinkatu zuen. 1923an zentrua ireki zen, Espainiako haur pobreentzako egin ziren lehenengo ospitaletako bat izanik. Ordutik, Molinuevo Fundazioak hainbat zerbitzu eskaini die haurrei, besteak beste, “La Gota de Leche” (1942), “Casa Cuna” (1953), “Escuela de gitanillos” (1954), Asociación de Familiares y Amigos de Subnormales (1958) y el Seminario Menor de la Diócesis (1961). Egun, Gotzaindegiaren menpe dago eta Diocesanas Molinuevo dira bertan, bigarren hezkuntza eta lanbide-heziketa bideratzen dutelarik.[2][3] Sariak eta Aitortzak
Erreferentziak
Bibliografia
Ikus, gaineraKanpo estekak |