-ain

-ain amaiera edo atzizki toponimikoa ohikoa da euskaraz, batez ere Nafarroa Garaian eta Gipuzkoan, eta Pirinioetan hedatuz ekialderantz, baita Gaskoina eta Aragoin ere Euskal Herritik haratago.
Jatorria
Julio Caro Barojaren iritziz, erromatarren garaiko villa edo fundus etxaldeen kokapenarekin uler daitezke toponimo hauek, zeinean lehen partea pertsona-izen bat litzatekeen (hala nola -oze amaierako toponimoetan bezala), eta ondoren -ain hori jatorri latinokoa, -anum atzizkitik eratorria. Lehen partea pertsona-izenarekin lotzearena iritzi hedatua da, baina atzizkiaren jarorria latindarra zalantzan jarri dute askok, eta -ain indigena eta euskalduna dela defenditu dute ordea[1][2].
Hedapena
Ixaka Lopez Mendizabalek egindako ikerketa batean, 486 toponimo aurkitu zituen amaiera honekin Euskal Herrian: Gipuzkoan 239, Nafarroa Garaian 170, Araban 22, Lapurdin 21, Bizkaian 19, Nafarroa Beherean 10 eta Zuberoa 5. Hala ere, Gipuzkoako adibide gehienak toponimia txikikoak dira, eta herri eta inguru populatuen kasuan, Nafarroa Garaian ugariagoak dira[2].
Euskal deiturak neurri handi batean etxe eta toki-izenekin lotuta daudelarik, -ain amaierako abizen asko daude halaber, eta nafar deituren kasuan, Nafarroa Garaiko herriekin bat egiten dute abizen horiek.

Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Arraiza, Eugenio. «'Ain-' -ez bukatzen diren euskal toponimoak» Fontes Linguae Vasconum, nº 48 (1986), pags. 225-250 (kontsulta data: 2020-08-06).
- ↑ a b Enzunza, Aitzol Altuna. (2015-03-03). «-AIN no es latín, casi nunca» Nabarralde (kontsulta data: 2020-08-06).
Kanpo estekak
- -ain, Wikidata bilaketa, mapan kokatua. Euskaraz dokumentaturiko toki populatuak, Hego Euskal Herrira murriztutako bilaketa.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









