111 Akademia
| 111 Akademia | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | Bilgunea eta Irakurle kluba |
| Herrialdea | Euskal Herria |
| Erabilitako hizkuntza | euskara |
| Historia | |
| Sorrera | 2008 |
| Aurrekoak | Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena |
| Desagerpena | 2025 |
| webgune ofiziala | |
111 Akademia Euskal Herriko literaturazaleen bilgunea izan zen 2025. urtera arte. 218 irakurlek parte hartu zuen egitasmo horretan: liburuak irakurri, iruzkinak bidali eta urtero 111 Akademia saria ematen zuten. Euskal irakurle guztiak akademiakide izan zitezkeen.[1] 111 Akademia saria 111 Akademiak urtero banatzen zuen literatura saria izan zen, euskarazko literatur lanik gogokoena saritzen zuena urte oso bateko uztan. Aurretik, 2011 urtera arte, sariak Beterriko Liburua Saria izena izan zuen, baina egun, bere 29 urteetan emandako sari guztiak 111 Akademiaren sari gisa ezagutzen dira.
Historia
Euskal literaturazaleak elkartzen zituen 111 Akademiak. 2008. urtean sortu zuen akademia Manuel Larramendi Kultur Bazkunak eta Euskal Herriko zazpi herrialdeetako literaturazaleak elkartzen zituen. Bere jarduera eten aurretik 170etik gora ziren, gehienak Gipuzkoan. Baina Larramendi Bazkunak ez zuen 111 Akademia hutsean sortu; 1996. urteaz geroztik Beterriko Liburua izeneko literatur saria antolatzen zuen, zeinaren helburua euskal literaturgintzan urte beteko uztak utzitako liburuen artetik irakurleek gogokoen dutena saritzea izan zen. 1998. urtetik aurrera izen bereko aldizkaria. Beterriko Liburua argitaratzen hasi zen eta, horrela, apurka-apurka, gerora 111 Akademia izango zenari gorputza eman zion.[2]
2006tik Amaia Goikoetxea Orbegozo zen Akademiaren koordinatzailea.[3]
2025eko irailean 111 Akademiak bukatutzat eman zuen bere ibilbidea, proiektua finantzatzeko aski dirurik lortzen ez zutelako.[4]
Kontaktua
- Helbidea: Arantzibia plaza , 4 - 5 Behea. 20140 Andoain. Gipuzkoa
- Telefonoa: 943 300 732
- Email: [email protected]
Erreferentziak
- ↑ https://www.111akademia.eus
- ↑ https://web.archive.org/web/20160208224206/http://larramendi.org/akademia111.php
- ↑ https://es.linkedin.com/in/amaia-goikoetxea-orbegozo-441621a3
- ↑ Gorraiz, Uxue Rey. (2025-09-29). «111 Akademiak bukatutzat eman du bere ibilbidea» Berria (kontsulta data: 2026-08-11).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









