Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Euskal Herrian
Munduan
- Urtarrilaren 1a – Luiz Inácio Lula da Silva, Brasilgo presidente aukeratu zuten.
- Udal eta Foru hauteskundeak Hegoaldeko herrialdeetan.
- Otsailaren 1 – Columbia espazio anezkaren istripuan zazpi astronauta hil ziren.
- Otsailaren 4a – Serbia eta Montenegroko konstituzioa indarrean sartu zuen
- Otsailaren 15a – Irakeko gerratearen aurkako protestek mundu mailan 25 milioi pertsonen atxikimendua lortu zuten. Munduko Foro Sozialak bultzatuta, milaka eragile koordinatu ziren mundu mailan AEBen eta bere aliatuen aurka.
- Martxoaren 15a –
- Martxoaren 16a – George W. Bush, Tony Blair eta Jose Maria Aznar, Azoreetan bildu ziren, geroago Azoreesetako Hirukotea esaerari hasiera eman zion bilera hark.
- Martxoaren 17a – Ameriketako Estatu Batuek ultimatuma Iraki. Sadam Husseinek alde egiten ez badu, gerra hasiko dela dio George Bushek.
- Martxoaren 19a – Lehen bonbak Irakeko hiriburuan jausten dira.
- Martxoaren 20a – Ameriketako Estatu Batuen gidaritzapean nazioarteko hainbat herriek osatutako armada batek Irak inbaditu zuen.
- Maiatzaren 1a – George Bushek Irakeko Gerra amaitutzat ematen du.
- Maiatzaren 16a – Casablancako hiri marokoarrean eraso terrorista, 33 hildako eta 100 zauritu.
- Maiatzaren 19a – Indonesiako armadak Aceheko independentisten aurkako ofentsiba bati ekin zion.
- Maiatzaren 21a – Lurrikara Aljerian, 2200 hildako.
- Maiatzaren 26a – Ukrainian-Mediterranean Airlines konpainiaren 4230 hegaldia Pilav mendian erori zen, Trabzongo aireportutik gertu. Hegazkinean 75 pertsona zeuden, horietatik 62 militar espainiarrak. Guztiak hil ziren.
- Uztailaren 8a – Europako lehen konstituzioa aurkeztu zen.
- Uztailaren 18a – Erresuma Batuko defentsa ministerioko zientzialaria zen David Kelly hilda aurkitu zuten.
- Uztailaren 22a – ETAk Benidorm eta Alacanten bi bonba lehertu zituen.
- Abuztuaren 25a – Bi bonba leherketek 52 hildako Indian.
- Irailaren 10a – Suediako kanpo arazoetarako ministroa, Anna Lindh, arma zuriz eraso eta hurrengo egunean hil zen.
- Urriaren 3a – Kaliforniako estatu estatubatuarrak Arnold Schwarzenegger aukeratu zuen gobernari.
- Azaroaren 15a – Bonba leherketak Istanbulen, 25 hildako eta 300 zauritutik gora.
- Azaroaren 20a – Bonba erasoak Istanbulgo HSBC banku eta Britaniar kontsulatuaren aurka.
- Abenduaren 13a – Saddam Hussein diktadorea atxilotu zuten Iraken.
- Abenduaren 26a – Lurrikara oso indartsua Iranen, 40.000 hildakotik gora Bam hirian.
Arte eta kultura
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Urtarrila
Otsaila
Martxoa
- Martxoaren 1a – Iker Varela, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 3a - Jon Merino, gipuzkoar futbolaria.
- Martxoaren 5a – Nicolás Serrano, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 8a – Udane Bilbao, gipuzkoar txirrindularia.
- Martxoaren 9a – Sunisa Lee, estatubatuar gimnasta artistikoa.
- Martxoaren 12a – Aitor Fraga, gipuzkoar futbolaria.
- Martxoaren 21a - Elisa Iorio, italiar gimnasta artistikoa.
- Martxoaren 24a – Luis Bilbao, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 28a – Unax Agote, gipuzkoar futbolaria.
- Martxoaren 28a – Hubert Kós, hungariar igerilaria.
- Martxoaren 28a – Pháo, vietnamdar rap abeslaria eta ekoizlea.
- Martxoaren 29a – Beñat Gerenabarrena, bizkaitar futbolaria.
Apirila
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Álvaro Marín, nafar futbolaria.
- Maiatzaren 2a - Ane Elexpuru, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 5a – Carlos Alcaraz, espainiar tenislaria.
- Maiatzaren 5a – Jon De Luis, nafar futbolaria.
- Maiatzaren 16a – Noa Fontanals, kataluniar aktorea.
- Maiatzaren 25a – Unai Gómez, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 26a - Eneko Ortiz, espainiar futbolaria.
- Maiatzaren 30a - Oier Ibarretxe, bizkaitar boxeolaria.
- Maiatzaren 31 – Iraia Mendia, gipuzkoar atleta, lasterkaria.
Ekaina
- Ekainaren 2a - Nurgyul Salimova, bulgariar xake jokalaria.
- Ekainaren 4a – Mireia Arriazu, nafar txirrindularia.
- Ekainaren 4a – Julene Bouzo, bizkaitar atleta, gorako jauzian aditua.
- Ekainaren 11 – Alejandro Rego, bizkaitar futbolaria.
- Ekainaren 18a – Maider Castellano, arabar saskibaloi jokalaria.
- Ekainaren 20a – Lur Florido, bizkaitar txirrindularia.
- Ekainaren 23a – Iker Aldai, bizkaitar futbolaria.
- Ekainaren 24a – Amber Dútta, italiar aktore eta dantzaria.
- Ekainaren 28a - Ander Izagirre Zestoa, bizkaitar futbolaria.
Uztaila
Abuztua
Iraila
Urria
Azaroa
Abendua
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 2a – Jose Maria Mendiola, gipuzkoar idazle eta enpresaria (j. 1929).
- Urtarrilaren 3a – Monique Wittig, frantziar idazlea eta teoriko feminista, lesbofeminismoari funtsezko ekarpena egin ziona (j. 1935).
- Urtarrilaren 4a – Segundo Galarza, Portugalen ibili zen euskal piano-jotzaile eta musikagilea (j. 1924).
- Urtarrilaren 5a – Alicia García-Salcedo González, asturiar abokatu katolikoa, Asturiasen jardun zuen lehen emakume abokatua (j. 1903).
- Urtarrilaren 5a – Roy Jenkins, britainiar politikaria, politikarien biografoa eta Europako Batzordeko presidentea (j. 1920).
- Urtarrilaren 11 – Mickey Finn, ingeles bateria-jotzailea, T. Rex taldeko kidea (j. 1947).
- Urtarrilaren 11 – Maurice Pialat, frantziar zinema-zuzendari eta gidoigilea (j. 1925).
- Urtarrilaren 12a – Leopoldo Galtieri, Argentinako presidentea (j. 1925).
- Urtarrilaren 12a – Maurice Gibb, britainiar musikari, abeslari, egile abeslari eta disko ekoizlea (j. 1949).
- Urtarrilaren 15a – Linda Braidwood, estatubatuar arkeologoa, historiaurrean aditua (j. 1909).
- Urtarrilaren 15a – Jeannette Campbell, lapurtar-argentinar igerilaria (j. 1916).
- Urtarrilaren 17a – Richard Crenna, estatubatuar aktorea (j. 1926).
- Urtarrilaren 19a – Françoise Giroud, frantziar kazetari, idazle eta gidoilaria (j. 1916).
- Urtarrilaren 20a - Francis Gaudeul, lapurtar militarra eta arkeologoa (j. 1911).
- Urtarrilaren 24a – Gianni Agnelli, italiar enpresaburua eta Fiat enpresaren akziodun nagusia (j. 1921).
- Urtarrilaren 26a – Valeri Brumel, errusiar gorako jauzilaria (j. 1942).
- Urtarrilaren 26a – Hugh Trevor-Roper, ingeles historialaria (j. 1914).
- Urtarrilaren 27a – Henryk Jabłoński, Poloniako estatuburua (j. 1909).
- Urtarrilaren 29a – Lee Yoo-hyung, hegokorear futbolaria (j. 1911).
Otsaila
- Otsailaren 1a, Columbia espazio anezkaren istripuan:
- Otsailaren 2a – Eizo Yuguchi, japoniar futbolaria (j. 1945).
- Otsailaren 3a – Lana Clarkson, estatubatuar aktore eta modeloa (j. 1962).
- Otsailaren 6a – José Craveirinha, mozambiketar kazetari, olerkari eta ipuingilea (j. 1922).
- Otsailaren 7a – Augusto Monterroso, hondurar-guatemalar idazlea (j. 1921).
- Otsailaren 8a – Joseba Pagazaurtundua, Andoaingo Udaltzaingoaren burua, ETAk eraila (j. 1957).
- Otsailaren 9a – Herma Bauma, austriar kirolaria, xabalina jaurtiketan espezialista (j. 1915).
- Otsailaren 12a – Emilio Romero Gómez, espainiar idazle eta kazetaria (j. 1917).
- Otsailaren 13a – Javier Arriola Lizarralde, Arriola IV.a, gipuzkoar eusko pilotaria (j. 1934).
- Otsailaren 17a – José María Cabodevilla, nafar idazle eta teologoa (j. 1928).
- Otsailaren 20a – Maurice Blanchot, frantziar idazle, filosofo eta literatura-teorikoa (j. 1907).
- Otsailaren 21a – Eddie Thomson, eskoziar futbolari eta entrenatzailea (j. 1947).
- Otsailaren 23a – Robert King Merton, estatubatuar soziologoa (j. 1910).
- Otsailaren 24a – Alberto Sordi, italiar aktorea, zine zuzendaria eta gidoigilea (j. 1920).
- Otsailaren 27a – Wolfgang Larrazábal, Venezuelako presidentea (j. 1911).
- Otsailaren 27a – Fred Rogers, estatubatuar telebista-aurkezlea, musikaria, txotxongilolaria, idazlea, ekoizlea eta eliz ministro presbiterianoa, Mister Rogers' Neighborhood saioaren sortzailea (j. 1928).
Martxoa
- Martxoaren 3a – Goffredo Petrassi, italiar musikagilea (j. 1904).
- Martxoaren 3a – Peter Smithson, britainiar arkitektoa (j. 1923).
- Martxoaren 4a - Fedora Barbieri, italiar mezzosopranoa eta aktorea (j. 1920).
- Martxoaren 9 – Miren Arenaza, Vasquita II , gipuzkoar erraketista (j. 1915).
- Martxoaren 12a – Zoran Đinđić, Serbiako lehen ministroa, eraila (j. 1952).
- Martxoaren 12a – Howard Fast, estatubatuar eleberrigilea (j. 1914).
- Martxoaren 12a – Andrei Kivilev, kazakhstandar txirrindularia (j. 1973).
- Martxoaren 14a – Gotzon Aulestia, bizkaitar musikagilea, organista eta abesbatza zuzendaria (j. 1940).
- Martxoaren 16a – Rachel Corrie, Nazioarteko Elkartasuneko Mugimenduko estatubatuar kidea, Israelgo armadako bulldozer batek azpian hartuta Gazako zerrendan (j. 1979).
- Martxoaren 27a – Elisa Mújica, kolonbiar idazlea (j. 1928).
- Martxoaren 27a – Jose Maria Satrustegi, nafar etnografoa, idazlea, itzultzailea, euskalaria eta apaiza (j. 1930).
- Martxoaren 29a – Tadao Horie, japoniar futbolaria (j. 1913).
- Martxoaren 30a – Ignacio Etxarri, gipuzkoar futbolaria (j. 1932).
- Martxoaren 30a – Michael Jeter, estatubatuar aktore eta komediantea (j. 1952).
- Martxoaren 30a – Valentin Pavlov, Sobietar Batasuneko lehen ministroa (j. 1937).
- Martxoaren 31 – Harold Scott MacDonald Coxeter, britainiar matematikaria (j. 1907).
- Martxoaren 31 – Eduardo Urkulo, euskal herritar margolari eta eskultorea (j. 1938).
Apirila
- Apirilaren 2a – Terenci Moix, kataluniar idazlea (j. 1942).
- Apirilaren 6a – Anita Borg, estatubatuar informatikaria, Emakumearen eta Teknologiaren Institutuaren sortzailea (j. 1949).
- Apirilaren 7a – Maurice Kouandété, Dahomeyko presidentea (j. 1932).
- Apirilaren 8a – José Couso, Telecinco espainiar telebista kate pribatuaren kameralaria (j. 1966).
- Apirilaren 9a – Jorge Oteiza, oriotar eskultore eta arte-teorilaria, Txillidarekin batera XX. mendeko euskal herritar eskultorerik garrantzitsuena (j. 1908).
- Apirilaren 10a – Dionisio Blanco, bizkaitar margolaria (j. 1927).
- Apirilaren 10a – Chumy Chúmez, gipuzkoar marrazkilari eta idazlea (j. 1927).
- Apirilaren 15a – Miren Gezala, Emakume Abertzale Batzako kidea, Euskal Pizkundeko partaidea, irakaslea, dantzaria eta antzezlea (j. 1912).
- Apirilaren 16a – Isao Iwabuchi, japoniar futbolaria (j. 1933).
- Apirilaren 17a – Paul Getty, filantropoa (j. 1932).
- Apirilaren 17a – Koji Kondo, japoniar futbolaria (j. 1972).
- Apirilaren 20a – Bernard Katz, Alemanian jaioa britainiar sendagile eta biofisikaria, 1970eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1911).
- Apirilaren 21a – Nina Simone, estatubatuar abeslari, konpositore, piano jotzaile eta giza eskubideen aldeko aktibista (j. 1933).
- Apirilaren 25a – Pierre Pradier, Euskal Herrian jaiotako mediku anestesista (j. 1933).
- Apirilaren 26a – Yun Hyon-seok, Hego Koreako giza eskubideen aldeko ekintzaile eta poeta homosexuala (j. 1984).
- Apirilaren 27a – Dorothee Sölle, alemaniar teologo eta poeta protestantea (j. 1929).
- Apirilaren 28a – Carmelo Morales, euskal txirrindularia (j. 1930).
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Wim van Est, herbeheretar txirrindularia (j. 1923).
- Maiatzaren 5a – Walter Sisulu, hegoafrikar politikaria, apartheidaren kontrako ekintzailea (j. 1912).
- Maiatzaren 7a – Velta Rūķe-Draviņa, letoniar-suediar hizkuntzalari eta irakaslea (j. 1917).
- Maiatzaren 9a – Antonio Ibáñez Freire, arabar militar eta politikaria (j. 1913).
- Maiatzaren 11 – José Manuel Lara Hernández, espainiar argitaratzailea, Planeta argitaletxearen sortzailea (j. 1914).
- Maiatzaren 11 – Noel Redding, ingeles rock musikaria, The Jimmy Hendrix Experience taldeko baxu-jotzailea (j. 1945).
- Maiatzaren 12a – Sadruddin Aga Khan, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataria (j. 1933).
- Maiatzaren 14a – Wendy Hiller, ingeles aktorea (j. 1912).
- Maiatzaren 14a – Robert Stack, estatubatuar aktorea (j. 1919).
- Maiatzaren 15a – June Carter, estatubatuar abeslari, egile abeslari, musikari eta aktorea (j. 1929).
- Maiatzaren 15a – Rik Van Steenbergen, belgikar txirrindularia, historiako handienetako bat (j. 1924).
- Maiatzaren 20a – Walter Höllerer, alemaniar idazlea (j. 1922).
- Maiatzaren 22a - Elula Perrin, frantziar idazlea eta diskoteka-jabea, 1970 eta 1980ko hamarkadetako lesbiana-gauaren munduko pertsonaia (j. 1929).
- Maiatzaren 27a – Luciano Berio, italiar musikagilea (j. 1925).
- Maiatzaren 28a – Ilya Prigogine, belgikar kimikaria, 1977ko Kimikako Nobel Saria (j. 1917).
- Maiatzaren 28a – Martha Scott, estatubatuar aktorea (j. 1912).
Ekaina
- Ekainaren 6a – Iñigo Aranzadi, nafar ingeniari agronomo, kazetari eta idazlea, etnologian aditua (j. 1922).
- Ekainaren 8a – Antonio Orbe, gipuzkoar teologo jesuita, Patristikan aditua (j. 1917).
- Ekainaren 12a – Gregory Peck, estatubatuar aktorea (j. 1916).
- Ekainaren 13a – Guy Lux, frantziar kazetaria, irratian eta telebistan aritutakoa (j. 1919).
- Ekainaren 15a – Hume Cronyn, kanadar estatubatuar aktorea (j. 1918).
- Ekainaren 15a – Rudolf de Rijk, herbehereetar hizkuntzalaria, euskal gramatikan aditua (j. 1937).
- Ekainaren 16a – Georg Henrik von Wright, finlandiar filosofo eta idazlea (j. 1916).
- Ekainaren 18a – Leon Lasa, beasaindar futbolaria eta entrenatzailea (j. 1933).
- Ekainaren 21a – Piet Dankert, herbeheretar politikaria, Europako Legebiltzarrako presidentea (j. 1934).
- Ekainaren 21a – Leon Uris, estatubatuar eleberrigilea (j. 1924).
- Ekainaren 26a – Isaac Schapera, britainiar antropologoa (j. 1905).
- Ekainaren 29a – Katherine Hepburn, estatubatuar aktorea (j. 1905).
- Ekainaren 30a – Buddy Hackett, estatubatuar aktore eta umorista (j. 1924).
Uztaila
- Uztailaren 1a - Chicho Sánchez Ferlosio, espainiar kantautorea (j. 1940).
- Uztailaren 4a – Barry White, estatubatuar abeslaria (j. 1944).
- Uztailaren 6a – Kathleen Raine, britainiar poeta (j. 1908).
- Uztailaren 13a – Jean Seignalet, frantziar mediku eta ikertzailea, immunologian aditua (j. 1936).
- Uztailaren 14a – Compay Segundo, kubatuar musikari eta konpositorea (j. 1907).
- Uztailaren 15a – Roberto Bolaño, txiletar idazle eta poeta (j. 1953).
- Uztailaren 15a – Luz Zalduegi, bizkaitar albaitaria, albaitaritza ikasketak amaitu zituen Euskal Herriko lehen emakumea eta estatuko hirugarrena (j. 1914).
- Uztailaren 16a – Celia Cruz, kubatar abeslaria (j. 1925).
- Uztailaren 16a – Carol Shields, kanadar idazlea (j. 1935).
- Uztailaren 17a – Rosalyn Tureck, estatubatuar piano-jotzaile eta klabizenbalo-jotzailea (j. 1914).
- Uztailaren 19a - Elena Caffarena, txiletar abokatua, legelaria, politikaria eta ekintzailea (j. 1903).
- Uztailaren 19a – Maruchi Fresno, espainiar aktorea (j. 1916).
- Uztailaren 19a – Pierre Graber, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1908).
- Uztailaren 19a – Julen Lekuona, euskal idazlea, abeslaria, eta musikagilea (j. 1938).
- Uztailaren 19a – Jude Milhon, estatubatuar hacker eta egilea (j. 1939).
- Uztailaren 25a – Erik Brann, estatubatuar gitarra-jotzailea, Iron Butterfly taldeko kidea (j. 1950).
- Uztailaren 25a – John Schlesinger, ingeles zinema zuzendaria (j. 1926).
- Uztailaren 27a – Bob Hope, estatubatuar aktorea (j. 1903).
- Uztailaren 30a – Silbestre Elezkano, Txilibrin , bizkaitar dantzari, koplari, panderetari eta alboka-egilea, XX. mendeko albokari garrantzitsuenetariko bat (j. 1912).
- Uztailaren 31 – Guido Crepax, italiar komikigilea (j. 1933).
- Uztailaren 31 – Javier Garro, nafar dentista eta Osasunako presidentea (j. 1933).
Abuztua
- Abuztuaren 1a – Marie Trintignant, frantziar aktorea (j. 1962).
- Abuztuaren 3a – Joseph Saidu Momoh, Sierra Leonako presidentea (j. 1937).
- Abuztuaren 4a – Dorotea Barnés, nafar kimikaria (j. 1904).
- Abuztuaren 4a – Frederick Chapman Robbins, estatubatuar sendagilea, 1954ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1916).
- Abuztuaren 5a – Manuel Mur, galiziar zinema-zuzendaria eta idazlea (j. 1908).
- Abuztuaren 7a – Pierre Vilar, frantziar historialari eta hispanista (j. 1906).
- Abuztuaren 8a – Ángel Galíndez, bizkaitar ingeniari agronomoa, Bilboaldeko ur-horniduran funtsezko papera izan zuena, eta Bizkaiko Bankuko presidentea (j. 1918).
- Abuztuaren 8a – Felipe Gómez Alonso, salamancar kazetaria eta argitaratzailea, gerraondoko Nafarroa Garaiko euskaltasunaren erreferentea (j. 1903).
- Abuztuaren 12a – Walter J. Ong, estatubatuar hezitzailea, abadea, maisua, historiatzaile kulturala, linguista eta filosofoa (j. 1912).
- Abuztuaren 14 – Helmut Rahn, alemaniar futbolaria (j. 1929).
- Abuztuaren 16a – Idi Amin, Ugandako presidente eta diktadorea, giza-eskubideen bortxaketagatik ezaguna (j. c. 1925).
- Abuztuaren 16a – Sebastian Salaberria, gipuzkoar bertsolaria eta euskal idazlea (j. 1915).
- Abuztuaren 17a – Roland Giguère, quebectar olerkari, margolari eta grabatzailea (j. 1929).
- Abuztuaren 19a – Carlos Roberto Reina, Hondurasko presidentea (j. 1926).
- Abuztuaren 22a – Imperio Argentina, hispaniar-argentinar aktorea, abeslaria eta dantzaria (j. 1910).
- Abuztuaren 22a – Selfixhe Ciu, albaniar idazle eta itzultzailea (j. 1918).
- Abuztuaren 24a – Miquel Alamar, Panotxa, espainiar estatuko LGBT mugimenduko militante aintzindaria (j. 1946).
- Abuztuaren 24a – Wilfred Thesiger, britainiar esploratzailea (j. 1910).
- Abuztuaren 25a – José Antonio Sáenz de Santamaría, espainiar militarra, Gerra Zibilean bando kolpista matxinatuaren alde borrokatu zena (j. 1919).
- Abuztuaren 26a – Keith James Laidler, britainiar kimikaria (j. 1916).
- Abuztuaren 28a – Peter Hacks, eslovakiar jatorriko alemaniar idazlea (j. 1928).
- Abuztuaren 29a – Ricardo Muruzabal, espainiar futbolaria (j. 1951).
- Abuztuaren 29a – Vladimír Vašíček, txekiar margolaria, pintura moderno eta pintura abstraktuan aitzindari bere herrialdean (j. 1919).
- Abuztuaren 30a – Charles Bronson, estatubatuar aktorea (j. 1921).
- Abuztuaren 31 – Mario Onaindia, euskal herritar politikari sozialista, idazlea eta ETAkide izandakoa (j. 1948).
Iraila
- Irailaren 1a – Ramón Serrano Súñer, espainiar politikari frankista (j. 1901).
- Irailaren 7a – Warren Zevon, estatubatuar rock abeslari, abestigile eta musikagilea (j. 1947).
- Irailaren 8a – Leni Riefenstahl, alemaniar atleta, aktore, zinema zuzendaria eta argazkilaria (j. 1902).
- Irailaren 9a – Edward Teller, hungariar-estatubatuar fisikaria, hidrogeno bonbaren aita (j. 1908).
- Irailaren 9a – Marthe Vogt, alemaniar neurozientzialaria (j. 1903).
- Irailaren 11 – Anna Lindh, suediar politikaria (j. 1957).
- Irailaren 11 – John Ritter, estatubatuar aktorea (j. 1948).
- Irailaren 12a – Johnny Cash, estatubatuar country, gospel, rock and roll eta rockabilly egile abeslari eta gitarrista, historiako handienetakoa (j. 1932).
- Irailaren 13a – Julena Steinheider Duncombe, estatubatuar zientzialaria, astronomoa (j. 1911).
- Irailaren 14a – Xabier Gorostiaga, bilbotar jesuita, irakaslea eta garapenari lotutako gaietan aditua (j. 1935).
- Irailaren 19a – Slim Dusty, australiar country musikaria (j. 1927).
- Irailaren 22a – Félix Bergèze, lapurtar errugbilaria (j. 1914).
- Irailaren 24a – Ignacio Arozena, donostiar idazlea eta Historia katedraduna Bermeoko Batxilergo Institutuan (j. 1931).
- Irailaren 24a – Rosita Segovia, dantza klasikoko eta dantza espainiarreko dantzari katalana, koreografoa eta dantza espainiarreko irakaslea (j. 1922).
- Irailaren 25a – Franco Modigliani, italiar-estatubatuar ekonomista, 1985eko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1918).
- Irailaren 27a – Donald O'Connor, estatubatuar dantzari, abeslari eta aktorea (j. 1925).
- Irailaren 28a – Althea Gibson, estatubatuar tenislari eta golflaria, tenis txapelketa bat jokatu zuen lehen kirolari afro-amerikarra (j. 1927).
- Irailaren 28a – Elia Kazan, greziar jatorriko estatubatuar zinemagilea (j. 1909).
Urria
- Urriaren 1a – Bixente Barandiaran, euskal idazlea (j. 1917).
- Urriaren 3a – William Steig, estatubatuar haur literaturako marrazkilari, ilustratzaile eta idazlea (j. 1907).
- Urriaren 5a – Annalena Tonelli, italiar misiolari katoliko eta ekintzailea (j. 1943).
- Urriaren 8a – Javier Urquijo, bilbotar margolaria (j. 1939).
- Urriaren 13a – Bertram Brockhouse, kanadar zientzialaria, 1994ko Fisikako Nobel Saria (j. 1918).
- Urriaren 14a – Karlos Mahoma, RIP taldeko abeslari nagusia (j. 1959).
- Urriaren 14a – Moktar Ould Daddah, lehendabiziko Mauritaniako presidentea (j. 1924).
- Urriaren 18a – Salvador Beuntza, nafar margolari eta irakaslea (j. 1932).
- Urriaren 18a – Juana Doña, espainiar buruzagi komunista, feminista, sindikalista eta idazlea (j. 1918).
- Urriaren 18a – Manuel Vázquez Montalbán, kataluniar idazle eta kazetaria (j. 1939).
- Urriaren 19a – Jaime Allende, euskal belar hockey jokalaria (j. 1924).
- Urriaren 19a – Alija Izetbegović, lehendabiziko Bosnia-Herzegovinako presidentea (j. 1925).
- Urriaren 23a – Soong Mei-ling, Txinako Errepublikako lehen dama (j. c. 1897).
- Urriaren 25a – Gonzalo Nardiz, euskal herritar politikaria (j. 1905).
- Urriaren 26a – Elem Klimov, sobietar zinemagilea (j. 1933).
- Urriaren 28a – Joan Perucho, kataluniar idazlea (j. 1920).
- Urriaren 29a – Franco Corelli, italiar tenorra (j. 1921).
- Urriaren 29a – Angel Gaztelu, nafar poeta eta historialaria (j. 1914).
Azaroa
- Azaroaren 1a – Daishiro Yoshimura, japoniar futbolaria (j. 1947).
- Azaroaren 2a – Xela Arias, galiziar idazle, poeta eta itzultzailea (j. 1962).
- Azaroaren 2a – Fernando Vizcaíno Casas, espainiar idazlea (j. 1926).
- Azaroaren 4a – Rachel de Queiroz, brasildar idazlea eta Brasilgo gobernuan kargu batean egondako lehenengo emakumea (j. 1910).
- Azaroaren 7a – Pablo Elgezabal, Kirru, guraso euskaldundun kubatar pilotaria (j. 1907).
- Azaroaren 8a – Beñat Mendisko, Beñat Karrika, lapurtar idazlea (j. 1917).
- Azaroaren 9a – Art Carney, estatubatuar aktorea (j. 1918).
- Azaroaren 9a – Mario Merz, italiar margolari eta eskultorea, Art povera mugimenduaren pintore aipagarrienetako bat (j. 1925).
- Azaroaren 10a – Canaan Banana, lehendabiziko Zimbabweko presidentea (j. 1936).
- Azaroaren 11 – Miquel Martí i Pol, kataluniar poeta, idazle eta itzultzailea izan zen, XX. mendeko ezagunenetakoa (j. 1929).
- Azaroaren 15a – Mohamed Xukri, Rif aldeko idazle eta eleberrigilea (j. 1935).
- Azaroaren 18a – Jose Luis Aresti, bizkaitar hegazkinlaria (j. 1917).
- Azaroaren 20a – David Dacko, Afrika Erdiko Errepublikako lehendabiziko presidentea (j. 1930).
- Azaroaren 22a – Mario Beccaria, italiar politikari kristau demokrata (j. 1920).
- Azaroaren 28a – Jean Etxeberri-Aintxart, euskal herritar politikaria eta notarioa, Ipar Euskal Herriko lehen diputatu eta kontseilari nagusi abertzalea (j. 1914).
- Azaroaren 30a – Marco Antonio Sanz de Acedo, Eskroto / Gavilán, Tijuana in Blue taldeko abeslaria (j. 1965).
- Azaroaren 30a – Gertrude Ederle, estatubatuar igerilaria, Mantxako kanala igerian zeharkatu zuen lehen emakumea (j. 1905).
Abendua
- Abenduaren 3a – Dulce Chacón, espainiar idazlea eta poeta (j. 1954).
- Abenduaren 3a – David Hemmings, ingeles aktore, zinema zuzendari, ekoizle eta abeslaria (j. 1941).
- Abenduaren 6a – José María Jiménez, El Chaba, espainiar txirrindularia (j. 1971).
- Abenduaren 11 – Ahmadou Kourouma, mandinga jatorriko bolikostar eleberrigilea (j. 1927).
- Abenduaren 12a – Heydar Aliev, Azerbaijango presidentea (j. 1923).
- Abenduaren 12a – Fadwa Tuqan, palestinar poeta, mundu arabiarrean "Palestinako poeta" bezala ezaguna (j. 1917).
- Abenduaren 19a – Hope Lange, estatubatuar aktorea (j. 1933).
- Abenduaren 24a – Hugo Argüelles, mexikar idazle eta antzerkigilea (j. 1932).
- Abenduaren 27a – Alan Bates, ingeles aktorea (j. 1934).
- Abenduaren 27a – Juan García Ponce, mexikar idazle, itzultzaile eta arte-kritikaria (j. 1932).
- Abenduaren 28a – Guy Héraud, frantziar politikari eta legelaria (j. 1920).
- Abenduaren 30a – Nora Heysen, australiar margolaria, Archibald erretratu saria irabazi zuen lehen emakumea (j. 1911).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Iraila – Arturo Sáenz de la Calzada, arabar arkitektoa (j. 1907).
- Fernando Casado, Casado, euskal herritar pilotaria (j. 1943).
- Jose Antonio Garate, gipuzkoar kazetaria (j. 1914).
- Polixene Trabudua, Euzko Alderdi Jeltzaleko mitinlari ospetsua (j. 1912).
- Santiago Hernández Redondo, Txantxillo, donostiar xilofono-jole eta eskalea, pertsonaia herrikoia (j. 1927).
- Edmundo Flores, mexikar ingeniaria eta idazlea (j. 1919).
- Jelena Janku, margolari eta hezur-irarle txuktxia (j. 1930).
Kanpo estekak
|