2014 Iranen
Jarraian, 2014. urtean Iranen izandako gertaerak azaltzen dira:
Irailaren 8an, bere osasunaren inguruko zurrumurru guztiak itzali nahi izan zituen Ali Khamenei Irango lider gorenak, ospitalean atera zizkioten argazkiak bere webgune ofizialean argitaratuta. Haren adierazpenekin bideo bat ere argitaratu zuten. Prostata ebakuntza egin zioten Khamenei aiatolari. Lider gorenaren osasuna estatuko sekretua izan ohi zen Iranen. Estatu Islamikoaren erasoaldiaren eta programa nuklearraren negoziazioen erdian, ordea, normaltasuna eta gardentasuna erakutsi nahi izan zituen Khameneik[1].
Urriaren 21ean, Estatu Islamikoaren agerpenaren ondorioz are gehiago estutu zen Iraken eta Iranen arteko harremana. Horren adierazle, Haidar al-Abadi Irakeko lehen ministroak Teheranera bidaiatu zuen. Hassan Rohani Irango presidenteak babes osoa agertu zion. Halaber, Rohanik bi mezu zuzendu zizkien AEBei[2].
Urriaren 24an, bere bortxatzailea hil zuen emakumea urkatu zuen Iranek. Reyhaneh Jabbarik 26 urte zituen eta bortxatzailea bere buruaren defentsan hiltzeagatik zigortu zuten[3].
Azaroaren 2an, emakume bat espetxeratu zuten Iranen, boleibola ikusten saiatzeagatik. Urtebeteko kartzela zigorra ezarri zioten. Iranen emakumeek debekatuta zuten gizonezkoen futbol edota boleibol partidak ikustera joatea[4].
Abenduaren 19an jakin zenez, hilabete zeramaten gose greban Iranen 27 preso kurduk[5]. Abenduaren 23an, Iranek eskaerak onartuta eta hilabeteko gose greba bukatu zuten 29 preso kurduk[6].
Erreferentziak
- ↑ «Ali Khamenei Irango lider gorenak bere ebakuntzaren irudiak argitaratu ditu», Berria, 2014-09-09
- ↑ Mikel Rodriguez,«AEBek Turkiari erantzun diote Siriako kurduen PYD alderdia ez dela «terrorista»», Berria, 2014-10-22
- ↑ «Bere bortxatzailea hil zuen emakumea urkatu du Iranek», EiTB, 2014-10-25
- ↑ «Emakume bat espetxeratu dute Iranen, boleibola ikusten saiatzeagatik», EiTB, 2014-11-02
- ↑ «Hilabete eman dute gose greban Iranen 27 preso kurduk», Berria, 2014-12-20
- ↑ «Iranek eskaerak onartu, eta hilabeteko gose greba amaitu dute 29 preso kurduk», Berria, 2014-12-24
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









