1ç letra, c letraren aldaera da euskal alfabetoan.
Aeuskal alfabetoko lehen hizkia eta lehen bokala da, munduko beste alfabeto askotan erabilia, latindar alfabetoaren parte. A (larriz) eta a (xehez) idazten da. Antzinako Greziakoalfa hizkiaren antzekoa da forman, hortik baitator. Hizkia larria (A) hiruki batean gorantz doazen bi lerroek eta, erdian, mozten duen lerro horizontal bat da. Hizkia xehea, aldiz, bi motara idatzi daiteke, bi solairu dituen a eta solairu bakarra duen ɑ. Bigarren hau ohikoagoa da eskuz idazterakoan, edo eskuzko formak irudikatzen dituzten tipografietan, bereziki umeentzat bideratuta baldin bada. Tipografia batzuetan, kurtsibak ere forma hori hartzen du.
Hitz batzuek eta zenbait izen berezik, "a itsasia" dute, hau da, berezkoa dute amaierako "a" eta ez da mugatzailea[1]. Hitz batek a itsatsia duen ala ez jakiteko, hiztegian begiratu behar da[1]. Horien artean daude labana (labana bat) eta Donostia (Donostiara noa).