Share to:

ARC Gloria

ARC Gloria
Fabrikazioa
FabrikatzaileaAstilleros Celaya
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ekoizpen-lekuaBilbo
Historia
Esleipena 1968ko irailaren 7a
Inaugurazioa1967ko abenduaren 2a
KudeatzaileaNational Navy of Colombia (en) Itzuli
Erregistro-herrialdeaKolonbia
Kokapena
Estatu burujabe Kolonbia
Kolonbiaren banaketa administratiboa Bolívar
Kolonbiako udalerriakCartagena de Indias
Ezaugarriak
Dimentsioak4,85 (zingoa) × 10,6 (erruna) × 76 (luzera) m
Erruna10,6 m
Zingoa4,85 m
Identifikazioa
IMO zenbakia8642555
Berezko-portuaCartagena de Indias

ARC Gloria Kolonbiako Itsas Armadaren bergantin-goleta da, eskola-itsasontzi moduan erabiltzen dutena. Bertan, Almirante Padilla Itsas Eskolako kadeteek praktikarako bidaiak eta borondate oneko itsas bidaiak egiten dituzte.

Barque motako haize-oihal bat du,[1] 1693,63 m²-ko azalera duena. Hiru mastako belaontzia da, guztira 23 bela dituena.

Historia

Kolonbiako Itsas Armadak 1966ko urriaren 6an enkargatua, Gloria itsasontzia 1967ko abenduaren 2an uretaratu zuten Bilboko Celaya ontziolan. Celaya ontziolek Hispanoamerikako armadentzat eskola-itsasontzi gisa diseinatu eta eraikitako belaontzi handien artean lehenengoa izan zen; besteak 1976an uretaratutako Guayas ekuadortarra, 1979an uretaratutako Simón Bolívar venezuelarra eta 1981ean uretaratutako Cuauhtémoc mexikarra dira.

Eraikuntza gainbegiratzeko, Benjamín Alzate Reyes fragata-kapitaina izendatu zuten, eta urte bereko abenduaren 2an Bilboko itsasadarrean itsasontzia uretara bota zuten. Zeremonia horretan Gloria Zawadsky Gabriel Rebéiz Pizarro ministroaren alarguna izan zen, eta haren omenez Gloria izena jarri zioten ontziari.[2]

1968ko abuztuan, ofizialek, ofizialordeek, kadeteek eta langile zibilek osatutako marinel talde bat izendatu zuten Bilbora joateko, belaontzia eraikitzeko eta hartzeko azken etapan parte hartzeko. 1968ko irailaren 7an, 17:30ean, ontzia Deustuko kanaleko kaian atrakatuta zegoela, ekitaldi ofizialak egin ziren itsasontzian Kolonbiako bandera jasotzeko. Ondoren, tripulazio berriaren instrukzio-lanak eta belaontziaren itsas probak egin ziren, Benjamín Alzate Reyes lehen kapitainaren eskutik. Azkenik, 1968ko urriaren 9an, Ferrolgo portutik Kolonbiako Cartagena de Indiasko porturantz abiatu zen, eta 1968ko azaroaren 11n iritsi zen bertara.[3]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Distintos aparejos en buques de vela» Histarmar.
  2. (Gaztelaniaz) Web de la armada de Colombia. .
  3. Barrera Hurtado, Guillermo Enrique, ed. Buque Escuela ARC Gloria. Consuelo Mendoza Ediciones, 27 or. ISBN 978-958-97540-9-2..

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya