ASPACE
| ASPACE | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | erakundea |
| Herrialdea | Espainia |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi | |
| webgune ofiziala | |
ASPACE (gaztelaniaz "Asociaciones de Atención a las Personas con Parálisis Cerebral"), irabazteko asmorik gabeko Espainia mailan antolatutako Elbarritasun Zerebralaren Elkarteen konfederazioa da. Elkarteak gaixoen familiek sortu zituzten, elkarrekin laguntzeko asmoz. Hego Euskal Herrian lau dira konfederazioan elkartutakoak. Espainia osoan 70 elkarte dira,[1]18.000 kide, 4.500 profesional eta 1.600 boluntario inguru.[2]
Elkartearen arabera "garuneko paralisia lesio bat da garunean perinatal aldian gertatua, beti nahasten den mugimenduaren gorabehera zenbait gradutan edo nibelak eta lesioa nahasi ahal du gaitasun intelektualean". Erakundearen datuen arabera Espainian 120.000 pertsona daude gaixotasun horrek afektaturik eta kasu kopurua gora doa. %70 kasuak haurdunaldian ematen dira, %20ak erditzeko unean eta gainontzeko %10a bizitzaren lehenengo bi urtetan. Kausak desberdinak izan daitezke: infekzioak, oxigeno falta jaiotzeko unean, jaiotze goiztiarrak... Gaitzak sortutako lesioak betiko dira baina ez dira degenetariboak.[3]
Elkartearen helburuak
Hauek dira elkartearen helburuak:[1]
- Garun-paralisia eta antzeko asaldurak dituzten pertsonen gizarteratzea.
- Kalitateko arreta, norberaren autonomia bultzatzen duten zerbitzuen eta programen bidez.
- Sentsibilizazio soziala.

Eskaintzen dituzten zerbitzuak
- Kanpo tratamenduak
- Arreta Goiztiarra: gaitza detektatu bezain pronto hasten dira ondorioak gutxitzeko ahaleginak.
- Hezkuntza berezia: eskola arruntetan eskolarizatu ezin diren haurreak elkartean bertan ikasten dute.
- Eguneko Zerbitzua: egunean zehar pertsona hauek aktiboak mantentzeko.
- Etxebizitza Zerbitzua: adin batetik aurrera haien autonomia indartzeko etxe bereizitan bizi daitezke.
- Familientzako laguntza zerbitzua: oporretan, asteburuetan...

Euskal Herriko elkarteak
- ASPACE Bizkaia. Helbidea: Julio Urkixo 17 lonxa. 48014-Bilbo.[4]
- ASPACE Araba. Helbidea: Sofia Erregina 100. 01015-Gasteiz. [5]
- ASPACE Nafarroa. Helbidea: Asarta Margolaria 1. 31007-Iruñea.ref> (Gaztelaniaz) «Asociación Parálisis Cerebral Álava | ASPACE ÁLAVA» ASPACE ALAVA (kontsulta data: 2023-11-22).</ref>
- ASPACE Gipuzkoa. Helbidea: Illarra Bidea 2. 20018-Donostia.[6]
Erreferentziak
- ↑ a b «Nor gara? - Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea» www.aspacegi.org (kontsulta data: 2023-11-22).
- ↑ «Historia - Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea» www.aspacegi.org (kontsulta data: 2023-11-22).
- ↑ «Zer da garun-paralisia? - Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea» www.aspacegi.org (kontsulta data: 2023-11-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Paralisis cerebral» Aspace Bizkaia (kontsulta data: 2023-11-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Asociación Parálisis Cerebral Álava | ASPACE ÁLAVA» ASPACE ALAVA (kontsulta data: 2023-11-22).
- ↑ «Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea» www.aspacegi.org (kontsulta data: 2023-11-22).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









