A immunoglobulinaA immunoglobulina (Ig A) organismoaren jariakin-mukosetan (listua, malkoak, mukiak, ama-esnea...) dagoen immunoglobulina da. Odol-plasman ere badago. Azken honetan molekula monomero moduan agertzen den bitartean, jariakinetan dimero moduan azaltzen da [1]. Beste immunoglobinen aldean, A immunoglobulinek ez dute konplementua aktibatzen, ezta opsonizazioa sustatzen ere. Organismoan, antigorputz hori agertzen da gehien kanpoarekin kontaktuan dauden ehun guztietako likidoetan [2]. Lehen aipatutako jariakinez gain, traktu gastrointestinaleko mukosetan eta arnas aparatukoetan ere ugaria da Ig A. Gorputzeko mukosetan kanpoko eragile infekziosoa sartzen denean (birusa, bakterioa...) A immunoglobulina da mikrobioaren antigenoak neutralizatzen dituen immunitate-sistemaren lehenengo defentsa lerroa. Odol-plasman 3,5 mg/ml kontzentrazioan dago, eta bere erdibizitza zazpi egunetakoa da. Bere gabeziak mukosetako infekzioak dakartza (bronkitis, pneumonia, sinusitis...) eta gaitz autoimmune batzuekin ere lotu da. ErreferentziakKanpo estekak |