Aabenraa
| Aabenraa Åbenrå | ||
|---|---|---|
| hiria | ||
| Administrazioa | ||
| Herrialdea | ||
| Eskualdea | Hegoaldeko Danimarkako eskualdea | |
| Posta kodea | 6200 | |
| Geografia | ||
| Koordenatuak | 55°02′41″N 9°25′10″E / 55.0447°N 9.4195°E | |
![]() | ||
| Azalera | 129 km² | |
| Altitudea | 16 m | |
| Demografia | ||
| Biztanleria | 15.967 (2016) | |
| Metropolia | 60.189 | |
| Dentsitatea | 1.648 bizt/km² | |
| Informazio gehigarria | ||
| Sorrera | 1240 | |
| Hiri senidetuak | Kaltenkirchen | |
| Hizkuntza ofiziala | daniera | |
| aabenraa.dk | ||
Aabenraa edo Åbenrå (alemanieraz Apenrade, hego jutlandieraz Affenråe) Danimarkako Hegoaldeko Danimarkako eskualdean kokaturik dagoen herria da, izen bereko fiordoan.
Etimologia
Danierazko åben strand hitzetatik dator, "hondartza irekia" esan nahi du. 1948an Danieraren idazkera erreformak Å ezarri zuen Aa-ren ordez baina Aabenraak kontrako iritzia azaldu zuen, munduko hirien zerrendetako lehenengo tokia galduko baitzuen. Gaur egun ere lehia honek jarraitzen du.
Historia
Apezpikuaren Opnør Hus gazteluaren inguruan eratuz joan zen Aabenraa eta 1240an merkatal hiri eskubideak jaso zituen. Arrantzari loturiko industria garatu zen ertaroan.
Bere kai aproposa zela eta, 1750 eta 1864 artean Mediterraneoko, Txinako, hego Amerikako eta Australiako hiriekin harreman komertzialak eratu zituen. Danimarkako monarkiaren hirugarren flota handiena ere bertan ezarri zen eta ontzigintza industriak ere garrantzia hartu zuen. Bertan eraiki zen esate baterako Cimber belauntzia, 1857an Liverpool eta San Francisco arteko bidea 106 egunetan burutu zuena.
1864ean Schleswigeko Gerrak Prusiaren esku utzi zuen eta 1920ko botaziorarte ez zen berriz Danimarkan sartuko. Botazio hartan Ipar Schleswigek danimarkan sartzea erabaki zuen, Aabenraan %55ak Alemaniaren alde egin bazuen ere. Gaur egun oraindik alemaniar komunitate handia dago eta beren egunkaria ere badute Der Nordschleswiger.
Ondasun nabarmenak
- San Nikolas eliza (St. Nikolaj kirke): Valdemar I.aren garaian eraikia, 1250 urtearen inguruan.
- Brundlund gaztelua (Brundlund Slot): Margarita I.ak 1400an eraikia.
- XIX mende hasierako auzo ugari mantentzen dira.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) ofiziala[Betiko hautsitako esteka]
- (Ingelesez) Visit Aabenraa, turismo bulegoaren webgunea
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










