Abaraska

Abaraska, ezti-orraze edo mendebaldean abaoa erleek argizariz egiten duten eraikuntza, bi aldeetatik gelaxka hexagonalez osatua. Gelaxka horietan gordetzen dute erleek eztia eta polena. Erreginak ere gelaxka horietan erruten du eta han garatzen dira langile eta erlamandoen larbak jaio arte.[1][2]
Argizari-sitsa
Abaraska egin berritan zuri-horixka da, baina larben garapenerako erabili ahala iluntzen joaten dira, besteak beste larba eta ninfen azalez betetzen joaten baitira beren paretak. Modu horretako abaraskak elikagai onenak dira sitsentzat. Bi dira argizaria jaten duten sits-espezieak.[1]
Sits helduak nahikoa lasai ibiltzen dira erlauntz barnean erleen erasorik gabe. Sitsek, ordea, arrautzak egiten dituzte han-hemenka. Erladia indartsu den bitartean sitsen arrautzak ez dira garatzen, baina erladia ahultzen bada, sits-larbek abaraska guztia jaten dute. Abaraska eliminatzearekin batera deuseztatzen dira gaixotasunez kutsatutako gelak; bestela esanda, sitsen erasoak balio du zerbaitengatik galdu diren erleen abaraskak suntsitzeko, profilaktikoa da.[1]
Iruditegia
-
Erlezain batek abaraska bat erakusten.
-
Abaraska.
-
Erleek ia erabat estaltzen dute erlezainak erakusten duen abaraska.
-
Erle bat lore-hautsarekin abaraska baten gainean.
-
Erle larba zuriak erle helduekin abaraskan.
-
Erle bat lore-hautsarekin abaraska baten gainean.
-
Lore-hautsa abaraskako geletan eta erleak gainean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/11/23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c Aizpurua, Martxel. (2020). «Erleekin solasean» www.buruxkak.eus (UEU) ISBN 978-84-8438-706-0. (kontsulta data: 2020-03-02).
- ↑ Aizpurua, Martxel. (2020). «Erleekin solasean» www.buruxkak.eus (UEU) ISBN 978-84-8438-706-0. (kontsulta data: 2020-03-02).
Ikus, gainera
- Abaraska taldea, (Euskal Fedibertsoa aberasteko lan egiten duen taldea).
- Erlezaintza.
- Erlategia.
- Erlauntza.
- Erle arrunta.
- Erle-argizaria.
- Erlekumea.
- Erlekume-irtetea.
- Eztia.
Kanpo estekak
- Erletxo, Erletxo nagusia hil da Martxel Aizpurua (UEU, 2023)
- Erleekin solasean Martxel Aizpurua (UEU, 2020)
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









