Absalon
| Absalon | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
1178 - 1201 ← Eskil of Lund (en) Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Lund (en)
1158 - 1192 ← Rike - Peder Sunesen → Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Roskilde (en)
| |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotza | Fjenneslev, 1128 | ||||||
| Herrialdea | |||||||
| Heriotza | Sorø, 1201eko martxoaren 21a (72/73 urte) | ||||||
| Hobiratze lekua | Sorø Klosterkirke | ||||||
| Familia | |||||||
| Aita | Asser Rig | ||||||
| Ama | Inger Eriksdatter | ||||||
| Haurrideak | ikusi
| ||||||
| Leinua | Hvide (en) | ||||||
| Hezkuntza | |||||||
| Heziketa | Sorbonne Parisko Unibertsitatea Roskilde Katedralskole | ||||||
| Hizkuntzak | daniera | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | politikaria, apaiz katolikoa, artzapezpiku katolikoa eta apezpikua | ||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||
Absalon (Fjenneslev, 1128 – Sorø, 1201ko martxoaren 21a) Danimarkako politikari eta apezpiku garrantzitsua izan zen. Roskildeko eta Lundeko apezpikua, Kopenhageko jauna eta Valdemar I.a ren aholkularia.
Biografia
Sjælland irlako Fjenneslev herrixkan jaio zen 1128.ean, Hvide klan boteretsuaren barnean. Gaztetatik Valdemar printzearen aholkulari izendatu zuten. Saxo Grammaticus XII mendeko historialari daniarrak dioenez 1157ko Roskildeko oturuntzan egon zen. Bertan Sven III erregegaiak Kanuto V.a eta Valdemar I.a gonbidatu zituen erregeen arteko guda zibila bukatzeko aitzakiaz baina bere etsai biak hiltzeko asmo sekretuaz. Absalon eta Valdemarrek ozta ozta ihes egin ahal izan zuten sarraski hartatik, ez ordea Kanuto V.ak.
1158. urtean Roskildeko apezpikua hil egin zen eta jadanik erregea zen Valdemar I.aren eraginez Absalon bihurtu zen Roskildeko apezpiku berri. Valdemarren aholkulari izanik politika arazoetan parte hartu zuen eta wendoen aurkako erasoak koordinatu ziten Absalonek, Itsaso Baltikoan zeuden piratak desagertaraziz.
Erlijioari dagokionez, Germaniako Erromatar Inperio Santutik urrundu eta Erromako Elizarantz gerturatu zuen Danimarka. Eliza eta monasterio ugari altxatu zituen, tartean sona handia eman zion Sorøko apaizetxe zistertarra. 1177. urtean Lundeko apezpiku ere bihurtu zen.
Lund eta Roskilde artean distantzia handia zegoenez havn herrixkan gaztelu bat eraiki zuen urte gutxitan Kopenhage bihurtu zelarik.
1182. urtean Valdemar I.a hil egin zen eta Absalonek bere seme Kanuto VI.aren aholkulari jarraitu zuen 1184. urtean Pomeraniako erregearen kontra gerra irabaziz. Orduan erretiratzea erabaki zuen eta azken urteak Sorøko abade-etxean eman zituen 73 urterekin hil zen arte.
Iruditegia
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









