Adventure time
Adventure Time Estatu Batuetako marrazki bizidunen telesaila da. Pendleton Wardek sortu zuen. Seriea ofizialki 2010ko apirilaren 18an estreinatu zen, Cartoon Network katean.
Telesailean bi lagunen (eta adopziozko anaien) bizitzan oinarrituta dago: Finn, 13 urteko nerabea eta Jake, txakur magikoa. Biak zuhaitz batean bizi dira, Ooo-ko lurretan, gaiztoen kontra borrokatzen eta printzesak salbatzen.
Testuingurua
Seriea testuinguru post-apokaliptiko batean gertatzen da, onddoen guda eta gero geratzen den mundua da. Onddoa bonba atomikoek uzten duten hodeiaren metafora da.
Onddoen guda
Seriearen oraina baino mila urte lehenago gertatu zen, suposatzen da gizakien artean gertatu zela, eta gerra atomiko izan zela, honen ondorioz, orainean lurrari zati bat falta zaio.
Guda honetatik bizirik irten zen bakarra Finn zela suposatzen da. Gero jakin izan zen Simon Petrikov (orain izotz erregea dena) koroaren esker lortu zuela Marcellinekin bizirik ateratzea ere.
Ondorio nabarmenak
Agertzen diren pertsonai guztiak mutazioak dira gudaren ondorioz, baina batez ere, Lich-aren sorrera ekartzen du guda atomikoak. Lich, gorroto guztiaren bilketaren ondorioz sortzen da, eta seriean agertzen da etengabe.
Atalak
Atal bakoitza hogei minutukoa da, eta barruan bi episodio ditu, beraz, kapitulu bikoitzak dira. dagoeneko bostgarren denboraldiagatik doaz Ameriketan, Espainian laugarrenetik.
| denboraldia | atala | noiz hazi | noiz bukatu |
|---|---|---|---|
| Pilotoa | 1 | 2007 | |
| 1 | 26 | 2010eko abuztuaren 8an | 2010eko urriaren 29an |
| 2 | 26 | 2011ko irailaren 25an | 2012ko martxoaren 19an |
| 3 | 26 | 2012ko martxoaren 26 | 2012ko abuztuaren 15ean |
| 4 | 26 | 2012ko irailaren 3an | 2013 martxoaren 18an |
| 5 | 52 | 2013ko maiatzaren 10ean | oraindik dago antenan |
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









