Aerariuma
Aerarium-a, Antzinako Erroman herri-ogasun zen, besteak beste, zergen bilketaren bidez betetzen zena. Bere egoitza Kapitolioko muinoko Saturnoren Tenpluan zegoen, eta horregatik Aerarium Saturni izena ere ematen zitzaion. Finantza publikoak aipatzeko ere erabiltzen zen, bigaren maila batean. Aes (brontzea) izena eta -ārium (zerbaitetarako erabiltzen den lekua) morfema batzean sortu zen hitza.
Errepublikaren garaia

Errepublikaren garaian, zentsoreek gainbegiratzen zuten, zergen kudeaketa kuestoreek gainbegiratzen zuten bitartean. Altxorra Errepublikak bildutako zergez elikatzen zen; hasieran, zergak hiritar guztiek ordaindu behar zituzten, baina erromatar hiritarrak zerga pertsonaletatik salbuetsita geratu ziren erromatar jeneralek erresuma helenistikoak, bereziki Mazedonian eta Sirian, lortutako garaipenei esker, Erromara altxor ugari ekarri zituzten, eta probintzia aberatsak izaten jarraitu zuten eta Erromara dirutzak bidaltzen.
Diru-sarrera gehienak Erromaren menpeko komunitateek, bai Italian eta bai probintzietan, eman behar zituzten kopuruetatik zetozen, eta horiei armada errepublikanoek hasitako kanpaina ugarietan lortutako gerrako harrapakinak gehitzen zitzaizkien, eta K.a. 390. urteko galiarren inbasioaren ondorioz sortutako erreserba iraunkorreko kopuru bat, Julio Zesarrek ezabatu arte gorde zena.
Errepublikaren estatu erromatarrak oso sistema administratibo oinarrizkoa zuenez, gerra punikoen garaitik aurrera, zergen kudeaketa, armadentzako horniduren ardura eta Errepublikarentzat interes ekonomikoa zuten beste gai batzuen ardura ere, gizon aberatsen elkarteei eman zitzaien, Societates publicanorum deitu zirenak. Elkarte horietatik kanpo geratu ziren, legalki, senatariak, baina izen-mailegatzaileak erabili zituzten debekua saiesteko.
Horrela, probintzia edo leku jakin bateko zerga zehatzak blokean alokatzen zizkioten zentsoreek sozietate horietako bati edo abt baino gehiagori. Sozietateak Errepublikako altxorrari eskudirutan ordaintzen zioten, eta ondoren zerga kobratzen zuten, etekin handiarekin. Probintzietako ikuskapena gobernadoreei eta kuestoreei zegokien, baina itundutakoa Altxorrari emango zitzaiola baino ez zuten ziurtatu behar. Beraz, publikanoek erabilitako lukurreriazko prozedurek ez zuten gainbegiratzerik, eta probintzietako herritarrek, ordindu beahrreko kopuruek itota, protesta egiten bazuten, gobernadoreek indar armatua erabiltzen zuten haien aurka.
Gainera, gobernadore askok aberasteko interes partikularrak zituztenez, publikanoekin ados egon ohi ziren beren menpekoei zukua ateratzeko. Probintziakoak kexu izan zitezkeen erromatar senatuaren aurrean batzorde bat bidaliz, patroi edo zaindari egiten zuen senatari ezagunen batek babestua, gobernadore bati konkusio-delitua leporatuz, baina arrakasta oso mugatua izaten zen, senatariek elkarbabesten zutelako. Kasu eskandalagarri batzuek bakarrik egin zuten aurrera, Zizeronek siziliarren defentsan Cayo Verresen aurka egindako erasoak, adibidez.
Jakina, kudeaketa-sistema horrek, arpilatzearen oso desberdina ez zenak, mota guztietako tentsio handiak sortzen zituen, eta tentsio horiek zaildu egin ziren errepublikaren amaierako gerra zibilekin; beraz, Printzealdiaren hasieram sistema hori erreformatzea beharrezkotzat jo zen.
Inperio-garaia
Printzealdia ezarri zenean, Aerariuma Senatuaren altxor publiko bihurtu zen, eta haren diru-sarrerak Senatuaren gobernupean geratu ziren probintzien (probintzia senatorialak) tributaziotik zetozen soil-soilik, baina Augustok berak zuzenean izendatutako ekiteen ordeneko prokuradoreei agindu zien diru-bilketa horren kontrola, eta kutxa publiko horretan utzitako dirua erabiltzeko eskubidea beretzat gorde zuen.
Aldi berean, Augustok beste zerga-kutxa batzuk garatu zituen pixkanaka; horrela, K. a. 4an, Aerarium Militaris sortu zuen, emandako zerbitzu-aldia betetzean lizentziatzen ziren militarrentzat ezarritako saria eskudirutan ordaintzeko; pixka bat lehenago, Patrimonium Caesaris delakoa eratu zen, edo probintzia inperialetako (enperadorearen gobernuaren ardurapena getatu zirenak) zergak biltzen zituen kutxa, eta enperadorearen ondare pribatua (patrimonium rei privatae), enperadorearen jabetza pertsonalez hornitzen zena, Egiptoko probintziako errenta guztiak barne, hura konkistatu zutenean, enperadorearen ondasun pertsonal moduan geratu baitzen.
Zerga motak
Kutxa publikoa elikatzen zuten zergak nahiko anitzak ziren, eta, oro har, gaur egungoen nahiko antzekoak. Hala, zerga zuzenak eta zeharkakoak zeuden, baina kontuan hartu behar da Italiako eta ius italicum zuten probintzietako komunitateetako (hiri) erromatar hiritarrak zerga zuzenetatik salbuetsita egon zirela K. a. II. mendearen hasieratik aurrera.
Zerga zuzen garrantzitsuena Erromak bere menpeko herriei ezarritako vektigal delakoa zen, komunitateari esleitutako lurren lanketagatik nolabaiteko konpentsazio gisa hartzen zena, izan ere, konkistatutako probintziako lurra erromatar herriarena zen, Senatuaren probintzialei "mailegatzen" ziena erabil zezaten. Era berean, probintziako komunitate pribilegiatuak, koloniak eta municipia-k komunitate pribilegiatuek[1] erromatar estatuari tributum izeneko zerga baliokidea ordaindu behar zioten.
Zeharkako zergak askotarikoak ziren, eta bat datoz kontsumo motarekin. Garrantzitsuena produktuen salerosketari aplikatutako ehuneko bat zen, centessima rerum venalium izenekoa, trukatutako balioaren % 1en baliokidea, baina probintzia batzuetan, bereziki Galian, handiagoa zen; Quadragessima Galliarum izena hartzen zuen eta salerosketa guztien % 2,5en baliokidea.
Beste zerga batzuk egintza juridiko jakin batzuen gainean ezartzen ziren, hala nola vigesima hereditatis delakoaren gainean, herentzien gainean %5, edo vigesima libertatis delakoa, esklabo manumitidoen balioaren gainean %5 kobratzen zuena.[2]
Portorium, beste zeharkako zerga mota bat zen, itsasportuetan, mugetan eta beste leku batzuetan kobratzen zena[3][2], gure egungo Aduanetako zerga moduko bat.
Erreferentziak
- ↑ Antzinako Erroman, komunitate pribilegiatuak Erromak estatus juridiko handiagoa ematen zien herri edo hiri probintzialak ziren (zuzenbide latinoa edo hiritartasun erromatar osoa, esaterako). Pribilegio horiek abantaila fiskalak, juridikoak eta autogobernuari dagozkionak ematen zituzten Inperioaren barruan.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «CER.es Colecciones en Red - Museos» ceres.mcu.es (kontsulta data: 2026-05-25).
- ↑ «Introduction» www.ostia-antica.org (kontsulta data: 2026-05-25).
Bibliografia
- C. Nicolet (1976) Le métier de citoyen dans la Rome républicaine, Paris : Editions Gallimard, 6. atala: "aerarium".
- M. Corbier (1974) L'aerarium Saturni et l'aerarium militare. Administration et prosopographie sénatoriale, Erroma: École Française de Rome.
- Carlos Alajarín Cascales (2009) “El denario del tributo.” Revista Numismática OMNI, 2104-8363, 1, 1-8 or.
Kanpo estekak
- “Aerarium”. Enciclopedia Británica en español
- Pilar Fernández Uriel, Pilar (2003 ) “Aerarium Militare”, Espacio Tiempo y Forma. Serie II, Historia Antigua, 16. DOI: https://doi.org/10.5944/etfii.16.2003.4416
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









