Afari
| Otorduak |
| Otorduak |
| Gosaria • Hamaiketakoa • Bazkaria • Askaria • Afari-merienda • Afaria • Sorgin-afaria |
| Jakiak |
| Janaurrekoa • Koktela • Zizka-mizkak • Hasierakoa • Jaki nagusia • Azkenburukoa • Bazkalondoa • Pintxoa • Osagarria |
Afaria Ilunabar edo gau aldera hartzen den janaria da, egunean atzenekoa, astegun arruntean. Afaria hitza *apairu balizko formatik omen dator.
Afalordua
Afaltzeko ordua aurreratzen ari da aspalditik, osasunak eta lanak aginduta: Hego Euskal Herrian zortzietatik aurrera afaldu ohi da; Ipar Euskal Herrian, aldiz, lehenago. Nolanahi ere, familia bakoitzak afaria hartzeko unea betebeharren arabera egokitzea izaten da ohikoa.
Ohiko afaria
Afari ohikoa sarrerak (zopak, kremak, berdurak), jakiak (arraina, entsaladak, arrauzkiak) eta postreak (fruta, jogurta), osatzen dute, bazkaria bezala, baina oraingoan prestaera arinagoak eta kopuru txikiagoak dira.
Alorreko aditu askok diotenez, ez da komeni eguna afaldu gabe bukatzea baina, era berean, afaria ahal bezain arinena izatea aholkatzen dute, gainpisua eta loditasun arazoak ekiditeko, gauez metabolismoa moteldu egiten baita. Egokiena omen da oheratu baino, gutxienez, bizpahiru ordu lehenago afaltzea.
Hortxe oinarritzen dira atsotitz asko, hala nola: errege modura gosaldu, printze modura bazkaldu eta behartsuen modura afaldu edo nahi baduzu luze bizi, gaurko afaria biharko utzi, adibibez.
Afari bereziak

- afari arina, afari-izkia, afari puska, afari-hotsa, afari legea, ahamena, aihariñia, aihal soinüa, afariusia: janari gutxiz osatutako afaria;
- afari-merienda: otordu biak egin ordez, ilunabar aldera egiten den saio bakarreko janaria;
- afariusia: barau egunaren bukaeran egin izan den otordu arina (salda edota berdura, adib.);
- agur afaria: norbaiten despedida (ezkondu, lanean erretiroa hartu, beste norabait joan edo antzekoak) ospatzeko egiten dena;
- bazkal-afaria: Gipuzkoa eta Bizkaian, afari-merienda;
- galafaria (gari + afari): ereintza-lanetan elkarrekin aritutako familiek Bizkai aldean egiten zutena. Gari-lanak bukatutakoan, esku hartutakoek egin ohi zuten afari berezia, auzolan estilokoa;
- galdor afaria: auzolanean jarduniko herritarrek, lana amaitutakoan Gipuzkoan eta Nafarroa Garaian egin izan dena;
- garo-biltzaileen afaria: ganaduarentzako azpiak egiteko garo edo iratzea biltzen amaituta, lanean esku harturikoek jai giroan ospatzen zuten janaria, nagusiaren kontura;
- karobi-afaria: karobiko lan jarraitu eta neketsuak amaitu ondoren, beharrean aritutakoek Gipuzkoan bederen egiten zutena;
- pregu-afaria: ezkontze bezperetan ezkongaien senideek Nafarroa Garaian bederen egiten zutena;
- santa-jate: herri batzuetan, santa-eskean (otsailaren 5ean) parte hartutakoek bildutako puskekin biharamunean egiten duten çotordua;
- sorgin afaria: gau beranduko afaria, orokorki. Gauerdia igarota (fededunak, Gabon Gaueko «oilar mezatatik» irtenikoan) Euskal Herri osoan hartu izan den ahamena: olio-zopak, baratxuri zopak, etab.
- Liho lanak amaitu ondoren, parte hartutakoek gauerdi aldera egiten zuten afaritxoa, tortilla, ardo eta esnez osatutakoa.
- Herri batzuetan, udako solstizio gauean, mutilek, San Joan arbola tentetu ondoren, egiten zuten afaria.
- Negualdiko azken eleketa edo berriketaldia ospatzeko, aritutako emakumeek XXI. mendean oraindik Bizkaiko toki batzuetan egiten [1]zutena.
Erreferentziak
- ↑ Agirre, Edorta. (2022). Amantala ta mantela. Pamiela, 20 or. ISBN 978 84 9172 259 5..
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









