Aghori
| Mota | monastic order (en) |
|---|---|
| Honen parte | Shivaismo |
| Geografia | |
| Jatorria | Varanasi |
Aghori (sanskritoz: अघोर, aghora hitzetik ekarria, euskaraz: «beldurrik gabekoak») sekta hindu bat dira, XVI. mendean Kapalikasengandik bereiziak. Aghoriak Bhairava itxuraz duen Shiva jainkoaren jarraitzaileak dira. Sekta honen partaideak hildakoen haragia jaten dute.[1] Haren presentzia nabarmena izaten Varanasi Uttar Pradeshen (Benares), Girnar Gujaraten, Bengalako Tara Peethen, Assamgo Kamakhyan, eta Nepaleko Pashupatinathen (Katmandou).
Ohiturak
Gizon hauek meditazioari emanda bizi dira, erabateko pobretasunean. Giza haragia jan dezakete, bai Ganges ibaitik baita ere errausketa zeremonietan jasotzen dituzten gorpuzkiak. Dena dela, gehien batean, barazkijaleak dira. Esaten da ere bai alkohola eta drogak har ditzaketela eta meditazioa egin inguru lizunetan.
Janzkera
Aghoriak biluzik ibiltzen dira. Batzuetan hil oihalez janzten dira. Edateko giza-burezur bat eramaten dute. Batzuetan ere hildakoen errautsez lerdatzen dira.

Sinesmenak
Aghorirentzat gorpuak arimarik gabeko haragia besterik ez dira. Hildakoen gorpuak jaten jainkoen eta errealitate profanoen arteko mugak ez daudela erakusten dute; materiak estatu batetik bestera igaro egiten du funtsezko aldaketarik gabe. Halaber, giza-haragia jaten, haren ustez, ez zahartzeko izaera eta naturaz gaindiko ahalmenak lortzen dituzte. Praktika hauen ondorioz hinduismotik kanpo gelditu baina nekazal inguruetako biztanleek gurtu egiten dituzte; haien ustez praktika horien ondorioz gaitz anitz sendatzeko ahalmena dute.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez): Paraoko (Benares) Aghor kinarami joerako webgune ofiziala
- (Italieraz): Italiako ashram kinarami webgune ofiziala
- (Ingelesez): AEBetako Aghor webgune ofiziala
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









