Agustin Ansa
| Agustin Ansa | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Donostia, 1909ko irailaren 30a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Donostia, 1989ko apirila (79 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | medikua eta akuarelista |
| Kidetza | Gipuzkoako Artisten Elkartea |
Agustin Ansa Mujica (Donostia, Gipuzkoa, 1909ko irailaren 30a - Donostia, Gipuzkoa, 1989ko apirila) mediku eta margolari euskalduna izan zen. Medikuntzan, tisiologian (tuberkulosiaren tratamenduan) espezializatu zen Emiliano Eizagirre doktorearen gidaritzapean. Medikuntzaren jarduerarekin batera, akuarelan eta marrazketan trebatu zen[1].
Gurasoen agindupean medikuntza ikasi zuen, nahiz eta benetan gustuko zuena margotzea zen. 1935ean Donostiako San Antonio Abad Ospitale Zibilean sartu zen, eta 1941ean medikuntza saileko areto-buru izendatu zuten. Bere osasun arloko ibilbideari amaiera emateko, 1979an Erizaintza Eskola bateko zuzendari izendatu zuten.[2]
Bere ibilbide artistikoa 1942an hasi zen, hainbat erakustaldietara aurkeztu eta Alfa edo Firestone bezalako enpresentzako diseinuak egin ostean[3]. Donostiako hiria ardatz zituzten "75 Años De La Vida Donostiarra" eta "San Sebastián (Paseando por la ciudad)" bezalako liburuak ere ilustratu zituen[4]. 1949ko otsailaren 2an Gipuzkoako Artisten Elkartea sortu zuen beste margolari eta eskultore batzuekin batera[5]. 1979an medikuntzatik erretiratu zenean kartulinaren gaineko akuarela estiloa hartu zuen, teknika horretan oinarritutako artelanak munduan zehar aurkeztu zituen hainbat erakusketa eginez[6].
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ansa Mújica, Agustín - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2026-03-24).
- ↑ «Ansa Múgica, Agustín · Médicos Históricos Españoles · Biblioteca Complutense · Patrimonio UCM» medicoshistoricos.ucm.es (kontsulta data: 2026-03-24).
- ↑ Ansa, Agustín. (1986). Agustín Ansa : dibujos, acuarelas : exposición.. Donostiako Aurrezki-Kutxa Munizipala, 16 or..
- ↑ Agustin Ansaren biografia. Bilbao Museoa.
- ↑ (Gaztelaniaz) AAG-GAE. (2024-09-03). «75 urte artearekin bat - Erakusketa kolektiboa Okendon - Exposición colectiva en Okendo» Asociación Artística de Gipuzkoa - Gipuzkoako Artisten Elkartea (kontsulta data: 2026-03-24).
- ↑ Ansa, Agustín. (1989). Agustín Ansa : dibujos, acuarelas : exposición.. Donostiako Aurrezki-Kutxa Munizipala, 16 or..
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









