Agustín García Calvo
| Agustín García Calvo | |||
|---|---|---|---|
(2008) | |||
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Granja de Moreruela, 1926ko urriaren 15a | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Zamora, 2012ko azaroaren 1a (86 urte) | ||
| Familia | |||
| Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Salamancako Unibertsitatea Q50295717 Madrilgo Unibertsitatea Q50414356 | ||
| Hizkuntzak | gaztelania frantsesa ingelesa antzinako greziera latina | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | itzultzailea, idazlea, filosofoa, olerkaria, unibertsitateko irakaslea, antzerkigilea eta filologoa | ||
| Enplegatzailea(k) | Salamancako Unibertsitatea University of Lille (en) Collège de France Madrilgo Unibertsitatea Murtziako Unibertsitatea Sevillako Unibertsitatea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea | ||
| Jasotako sariak | |||
| Genero artistikoa | hitz neurtua antzerkia | ||
Agustín García Calvo (Zamora, 1926ko urriaren 15a - ibidem, 2012ko azaroaren 1a) espainiar filosofoa, hizkuntzalaria, itzultzailea eta saiakera-idazlea izan zen. Filologia Klasikoko ikasketak egin zituen Salamancako Unibertsitatean, Antonio Tovar irakasle zuela. «Prosodia y métrica antiguas» izenburua zuen tesia aurkeztu zuen Madrilen, 22 urterekin. Filologia Klasikoko irakaslea izan da Sevillako eta Madrilgo unibertsitateetan. 1965ean, hizkuntza klasikoen katedratik egotzi egin zuten, Enrique Tierno Galván, José Luis López-Aranguren eta Santiago Montero Díazekin batera. Frantzian bizi izan zen (Lillen irakaslea izan zen), harik eta 1976an katedra berreskuratu zuen arte.
Hizkuntzalaritzaz bildu dituen ezagutzen bidez hizkuntzari buruzko ikuspegi berezia zabaldu du, hizkuntzaren baliabideez eta paradoxez baliatuz, hizkuntzaren azterketa filosofikoa egin baitu. Haren filosofiaren arabera, hizkuntza gizarte-errealitatea ezagutzeko baliabide bikaina da. Haren obretan boterearen kontrako erasoa eta anarkismoaren kutsua agertzen da. Hizkuntzaren erritmoa eta sekuentzia logikoen haustura aztertu ditu; besteak beste, Del lenguaje (1979, Hizkuntzaz) lanean, eta azpimarratzeko moduko obrak ditu, halaber, Lalia. Ensayos de estudio lingüístico de la sociedad (1973, Lalia. Gizartearen ikerketa linguistikoa); Cartas de negocios de José Requejo (1974, José Requejoren negozioetako gutunak); Del ritmo del lenguaje (1975, Hizkuntzaren erritmoaz); De los números (1976, Zenbakiez); Historia contra tradición; tradición contra historia (1983, Historia tradizioaren aurrez aurre; tradizioa historiaren aurrez aurre); De tiempo de amor y olvido (1984, Maitasun eta ahaztura denboraz). Baina lan filosofiko eta hizkuntzalaritzaren ingurukoak ez ezik, itzulpen-lan bikainak ere egin ditu, hainbat egile klasiko eta modernoren obrenak (Plauto, Platon, Sade, Virgilio, Shakespeare, Heraklito). 1997an, Contra el hombre (Gizakiaren kontra) eta De Dios (Jainkoarena) eman zituen argitara; 1998an, Avisos para el derrumbe (Gainbeherarako oharrak), gizarte-egituren eta kontrol-sistemen azterketa; 2006an, ¿Qué es lo que pasa?; eta 2007an, De verde a viejo. De viejo a verde argitaratu ziren.
Hainbat sari jaso izan ditu; besteak beste, 1990ean, Saiakeraren Sari Nazionala; eta 2006an, itzultzaile baten lan osoari emandako Sari Nazionala.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









