Share to:

Ahatsa

Ahatsa
 Nafarroa BehereaEuskal Herria
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Beherea
EskualdeaGarazi
UdalerriaAhatsa-Altzieta-Bazkazane
Administrazioa
Motaherria
Izen ofiziala Ahaxe
Posta kodea64220
Herritarraahatsar
Geografia
Koordenatuak43°09′02″N 1°09′54″W / 43.1505174°N 1.1649103°W / 43.1505174; -1.1649103
Azalera6,01 km²
Garaiera278 metro
Distantzia7,7 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria588 (1836)
Dentsitatea98 bizt/km²

Ahatsa[1][a] Ahatsa-Altzieta-Bazkazane udalerriko herri bat da, Euskal Herriko Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta, Garazi eskualdean.

Antzina, udalerri propioa izan zen, baina 1842ko ekainaren 11an Altzieta-Bazkazane udalerri zaharrarekin bat egin zuen Ahatsa-Altzieta-Bazkazane udalerria sortzeko. 1836. urtean 452 biztanle zituen.

Bertako biztanleak ahatsarrak dira.

Izena

Ahatsa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:

  • Hatce (1167)[3]
  • Faxe (1194)[4]
  • domine de ahacha (1194)[4]
  • Assa, Aassa eta Hassa (1249)[3]
  • Ahatxa (1300)[3]
  • Ahaxa (1302,[5] Baionako paperak)[6]
  • Haxa eta Ahaxe (1304)[3]
  • Axa (1309[3] eta 1350)[4]
  • Hatxa (1350)[3]
  • Hadssa (1366)[3]
  • Ahtxe (1703,[5] Bainako elizbarrutiaren paperak)[7]
  • Sanctus Julianus d'Ahaxe (1757,[5] Baionako elizbarrutiaren paperak)[8]

Etimologia

Jean-Baptiste Orpustanek dio Ahatsa toponimoa aitz oinarri oronimikotik dator, "haitz" esan nahi duena.[9]

Geografia

Ahatsa Hergarai ibarrean dago.

Ingurune naturala

Lauribar ibaiak, Errobiren ibaiadarra dena, herriko ingurunea zeharkatzen du.

Auzoak

  • San Julian
  • Ligeta
  • Xilo

Historia

Ahatsako jaunak, Garaziko jauna ere bazena, XI. mendean Arberoako bizkondeak, Gixuneko jaunak eta Bizkaiko jaunak aliatu zituen.[4]

Frantzisko I. Frantziakoak Pavia setiatu zuenean 1524n, San Juliango kapitain gazteak bizia galdu zuen eta erasotzaileen buru izan zen. Ahatsako jaunen oinetxea eta gaztelua hiribilduaren punturik gorenean altxatzen zen. Jaurretxe izena zuen eta higanoteek erre zuten 1569an.

Donaia etxea, Ahatsako zaharrenetakoa, Nafarroako Erresumako basailuak diren garatarrena izan liteke. Etxe horretako atearen aurrean, elizaren ondoan, hilobi-harri bat aurkitu zuten, familiarena, eta, zalantzarik gabe, hilerritik erretiratua, zeinaren gainean aitzur bat irudikatuta baitago. Hilarri honek 1570eko idazkuna darama.

Ahatsa, Frantziako Iraultzaren hasieran, Baionako elizbarrutiko boterez hornituriko zenbait apaizen topaleku izan zen. Herriko parrokoa zen Etxeberri abadea, Konstituzioaren zina egiteari uko egin zionean erbesteratu egin behar izan zuena. Bere ondasunak bi lotetan bahitu eta saldu ziren. Iraultzaileek elizatik eraman zituzten apaindura eta edalontzi sakratu guztiak. Gainera, presbiterial hondoaren eta Haltsu, Falconnet eta Casalongetik emigratutako partikularren hogeita bederatzi lur saldu zituzten.

1842ko ekainaren 11n Ahatsa eta Altzieta-Bazkazane udalerriak batu eta gaur egungo udalerria sortu zen.[10] Prozesu horretan, udalerri berriko lurraldeko zati bat Ezterenzubi udalerri sortu berriari eman zitzaion.

Demografia

Udalerri independentea zeneko datu demografikoak daude:

1793 1800 1806 1821 1831 1836
474 485 472 460 555 588

Garraio

Hergarai Bizik eskatutako Garraio Solidarioa zerbitzu prestatu dio Ahatsan.[11]

Ondasun nabariak

Ahatsar ospetsuak

Oharrak

  1. /ahats̺a/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
  2. Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (kontsulta data: 2021-05-17).
  3. a b c d e f g Mérimée datu-basea
  4. a b c d Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque. Presses universitaires de Bordeaux, 140 or. ISBN 2 86781 396 4..
  5. a b c Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque
  6. Baionako paperak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  7. XVIII. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  8. XVII. eta XVIII. mendeetako eskuizkribuak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  9. Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4. PMC 72757865. (kontsulta data: 2021-05-17).
  10. (Frantsesez) texte, France Auteur du. (1842-01). «Frantziar Errepublikako legeak» Gallica (kontsulta data: 2021-06-17).
  11. Hergarai Bizi - Garraio Solidarioko zerbitzua

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya