Ahotsa.info
| Ahotsa.info | |
|---|---|
| Mota | Komunikabide digitala |
| Fitxa teknikoa | |
| Hizkuntza | Euskara eta gaztelania |
| Formatua | Digitala |
| Banaketa | |
| Banatze-eremua | Nafarroa |
| Historia | |
| Ideologia | Ezkertiarra |
| http://ahotsa.info/ | |
Ahotsa.info, Nafarroako komunikabide digitala da, 2014. urtean sortu zen crowdfunding plataforma bidez finantzatua. Auzitegi Nazionalak bere aurrekariak izandako Apurtu.org eta Ateak Ireki hedabideak itxi eta kausa artxibatu ondoren, Ahotsa.info proiektu berria martxan jarri zen.
Historia eta aurrekariak
Apurtu.org
Apurtu.org, 2007. urtean sortutako Nafarroako komunikabide digitala zen. Plataformaren helburu nagusia zen euskal preso politikoek espetxeetan zein hauetatik kanpo jasaten zuten eskubide zibil eta politikoen urraketa agerian uztea[1]. 2011an Auzitegi Nazionalak poliziaren operazio bat agindu zuen. Poliziak webguneko materiala konfiskatu zuen eta plataformako zenbait kide atxilotu zituen.[2] Terrorismoa goraipatzea leporatu zitzaien. Fernando Grande Marlaska epaileak webgunearen itxiera agindu zuen. [3]
Ateak ireki
Apurtu.org itxi ondoren, kazetari talde batek hedabide berri bat sortu zuen, Ateak Ireki izenekoa. Komunikabide berriak beste protesta mota batzuei ahotsa ematen zien. 2013ko azaroaren 13an Audientzia Nazionalak itxi zuen, Guardia Zibilaren txosten baten bidez, plataforma Herrira mugimenduarekin harremantzen zuena.[4][5] 2013ko abenduaren 28an, Audientzia Nazionalak artxibatu egin zuen Apurtu.org itxieraren kasua. [6]
Ahotsa behar dugu
Egoeraren aurrean, 2014. urtean, aurreko proiektuetako kazetariek Ahotsa.info hedabide berria sortu zuten “Nafarroako herri mugimendua eta aldaketaren aldeko herritarren ahotsa” goiburuarekin. [7] [8]Crowdfunding kanpaina jarri zuten martxan www.goteo.org plataformaren bidez, ahotsa behar dugu lelopean. Helburua 20.000 euro biltzea zen eta azkenean 23.098 euro biltzea lortu zuten ekarpenekin. [9]
Diru bilketaren arrakastak Ahotsa.info eratzea ahalbidetu zuen. 2014ko otsailaren 21ean, Iruñeko Alegría Peñan Ahotsa.info proiektua publikoki aurkeztu zen. [10]
Edukiak
Web orrialdea, http://ahotsa.info 8 atal nagusietan banatzen da: hasiera, politika, sozio-ekonomia, bideoak, kultura, iritzia, agenda, argazkiak eta komunikatuak. Euskarazko zein gaztelaniazko edukiak aurki daitezke. Eduki guztiek etiketa gorri bat daramate, gai esparrua zehazten duena. Mota guztietako edukiak aurki daitezke: albisteak, iritzi artikuluak, argazkiak, bideoak….
- Hasiera: Web orrialdean sartzerakoan agertzen da. Gai ezberdinen inguruko berriak agertzen dira.
- Politika: Politikarekin zerikusia duten albisteak. Albiste bakoitzak gaiaren arabera etiketa bat edo beste dauka (Internazionalismoa, errepresaliatuak, lan mundua…).
- Sozio-ekonomia: Gizartea eta ekonomiaren inguruko albisteak. Politikaren atalean bezala, albiste bakoitzak etiketa bat darama (Gazte mugimendua, euskara, herri mugimendua…).
- Bideoak: Ahotsa.info berak ekoiztutako bideoen galeria.
- Kultura: Kulturarekin harremana daukaten albisteak. Etiketa ezberdinekin (podcast, euskara…).
- Iritzia: Gai ezberdinen inguruko iritzi artikuluak aurki daitezke atal honetan. Berriz ere, gaia identifikatzen duten etiketekin (Sanferminak, haur eskolak, etxebizitza, ekologia…).
- Agenda: Nafarroan antolatzen diren ekimenei buruzko informazioa. Txapelketak, bertsosaioak, jaiak, aurkezpenak, ekitaldiak, asanbladak, hitzaldiak, mobilizazioak eta bestelakoak.
- Argazkiak: Albisteei lotutako argazki galeria.
- Komunikatuak
Negozio eredua
Bazkidetza
Web orrialdeko eduki guztiak doan ikus daitezke. Hala ere, aukera ematen du bazkide egiteko. Galdetegi bat bete behar da horretarako. Bazkideek 5€ hilean edo 60€urtean ordaintzen dute. [11]
Publizitatea
Web orrialdean ere ikus daitezke plataformak eskaintzen dituen publizitate tarifak. Iragarkiak tamaina eta web orrialdean edo youtubeko bideoetan agertzen diren denboraren arabera prezio bat edo beste dute. Tarifa merkeenak 60€ko prezioa du eta garestienak 350€.
Ildo editoriala
Hedabide independiente honek informazioa ikuspuntu ezkertiar batetik lantzen du. Izan ere, politikari garrantzi handia ematen saio web orrialdean. Gai eta mugimendu sozialei ahotsa ematen die. Web orrialdearen azpiko atalean irakur daiteke: "Ahotsa.info - Nafarroako herri mugimendua eta aldaketaren aldeko herritarren ahotsa" .
Euskaltzalea dela ere ikus daiteke. Nahiz eta informazioa euskara hutsean ez izan, euskararen inguruko berri guztiak ematen ditu, baita euskaraz antolatzen diren ekitaldien inguruko berri ere. [12]
Hedapena
Ahotsa.info webguneak 2017an 880.757 bisita izan zituen. Sare sozial nagusietan aurki daiteke.
- Twitter: @AhotsInfo
- Facebook: @AhotsaInfo
- Instagram: @ahotsainfo
- Youtube: Ahotsa Info
- Flickr: Ahotsa Info Nafarroa
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «“En España se pueden cerrar medios de comunicación sin tener pruebas en su contra"» lamarea.com 2014-01-04 (kontsulta data: 2021-06-11).
- ↑ «Hamabi lagun atxilotu ditu Espainiako poliziak» Argia (kontsulta data: 2021-06-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) lahaine.org. «El juez Grande-Marlaska decreta el "bloqueo preventivo" de la web Apurtu.org» La Haine Euskal Herria (kontsulta data: 2021-05-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2013-11-13). «La Audiencia Nacional española decreta el cierre de Ateak Ireki» naiz: (kontsulta data: 2021-05-07).
- ↑ Berria.info. «'Ateak Ireki' ataria itxi du Auzitegi Nazionalak» Berria (kontsulta data: 2021-06-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2013-12-29). «Archivan el sumario que supuso el cierre de la web Apurtu.org» GARA (kontsulta data: 2021-05-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2014-01-29). «Ahotsa.info, un nuevo medio comunicativo desde Nafarroa para Euskal Herria» GARA (kontsulta data: 2021-05-08).
- ↑ «Ahotsa.info jaio da, Ateak Irekiren lekuan eta sendoago» Argia (kontsulta data: 2021-06-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Goteo, Fundación. «Ahotsa behar dugu» Goteo.org (kontsulta data: 2021-05-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) lahaine.org. «Presentación de Ahotsa.Info» La Haine MM SS Estado Español (kontsulta data: 2021-05-07).
- ↑ «Ahotsa.info» ahotsa.info (kontsulta data: 2021-05-07).
- ↑ «Ahotsa.info» ahotsa.info (kontsulta data: 2021-05-08).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









