Share to:

Aida dos Santos

Aida dos Santos

Bizitza
JaiotzaPortugal, 1992 (33/34 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Konplutentsea
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta politologoa

Aida dos Santos (Algarve, 1992) espainiar idazle eta politologoa da, Hijas del hormigón: Historias de clasismo, sexismo y violencia en las periferias españoles liburuaren egilea.

Ibilbidea

Langile-klaseko familia batekoa da, portugaldar eta espainiar baten alaba. Portugalen jaio zen, baina Espainiako hainbat lekutan hazi zen. Besteak beste, bere aitona‑amonarekin bizi izan zen Madrilgo Moratalaz auzoan, El Ruedo izeneko eraikinean.[1] Bere familiako lehen unibertsitarioa bihurtu zen 2010ean Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Zientzia Politikoak ikasten hasi zenean. Bertan lizentziatu zen 2014an.[2] Teknika kuantitatiboan eta genero-ikuspegiko gaietan espezializatuta dago.[3] Jean Monnet - Antonio Truyol Bikaintasun Zentroko saria bi aldiz irabazi du, 2011 eta 2014.[4] Gizarte-ikerketa aplikatuko teknikari eta datu-analista gisa lan egiten du,[2] eta hainbat komunikabiderekin lankidetzan aritzen da.[5][6][7][2]

2016an Hijos del Hormigón liburua argitaratu zuenean, Julio Embid lagunak Madrilgo Aluche, Carabanchel, Usera edo Villaverde bezalako auzoetan, langile-klasearen bizitza deskribatzen zuen.[8] Orduan konturatu zen, oro har liburuetan, testuinguru horietako emakumeak ia inoiz ez zirela agertzen gizonen pareko langile‑estatusarekin, eta bere amonaren belaunaldiko periferiako emakumeek ez zutela lanik egiten esaten zuen mito hori desmuntatu ote zitekeen ikertzea erabaki zuen.[1] 2021ean, Hijas del hormigón proiektua hasi zuen, Espainiako hiri handietako periferietatik etorritako emakumeei egindako elkarrizketetan oinarrituta.[3][9] Hasieran bere inguruko emakumeak elkarrizketatu zituen, baina talde nahiko homogeneoa zenez, ordezkaritza handiagoa zuen beste talde batekin lan egitea erabaki zuen. Horretarako, emakumeei zuzendutako formulario bat zabaldu zuen sare sozialetan, auzoetako komertzio eta zerbitzuei, baldintza ekonomikoei eta beren bizitzen garapenean aurkitu zituzten oztopoei buruzko galderekin.[10] Proiektuak 2025ean gauzatu zen Hijas del Hormigón: Historias de clasismo, sexismo y violencia en las periferias españolas liburuan. Bertan, emakumeak ikusezin bihurtu, baztertu, tratu txarrak jaso edo jazarriak izan diren bizitza publikoko esparruak jorratzen dira, bildutako milatik gora testigantzetatik hautatutako 175 emakumeren elkarrizketetan oinarrituta.[11][10][12]

Obra

  • 2025 - Hijas del hormigón: Historias de clasismo, sexismo y violencia en las periferias españolas. Debate argitaletxea, ISBN 9788419951298

Jasotako sariak

  • 2011: Jean Monnet - Antonio Truyol Bikaintasun Zentroko saria.[4]
  • 2014: Jean Monnet - Antonio Truyol Bikaintasun Zentroko saria.[4]

Erreferentziak

  1. a b «El retrato que merecen las mujeres de los barrios obreros de Madrid» La Razón 2023-01-02.
  2. a b c Santos, Aida Dos. (2025-03-24). «La ciudadanía europea» Le Taurillon.
  3. a b «‘Hijas del hormigón’: tener que renegar del barrio para poder progresar en la vida» ElHuffPost 2023-02-05.
  4. a b c (Gaztelaniaz) «Periferias del presente. Los barrios que me habitan | Intermediae» www.intermediae.es (kontsulta data: 2026-08-21).
  5. Santos, Aida dos. (2020-03-04). «Aida dos Santos» elobrero.es.
  6. «Aida Dos Santos, autor en Tribuna Feminista» Tribuna Feminista.
  7. «Aida Dos Santos, Autor en Cámara Cívica» Cámara Cívica.
  8. (Gaztelaniaz) Ligero, Manuel. (2025-04-09). «Aida dos Santos: «Tu calidad de vida la marca el bando de tu abuelo en la guerra civil»» lamarea.com (kontsulta data: 2026-08-21).
  9. Conway, Aldo. (2025-03-05). «Aida dos Santos, escritora: “Hay mujeres que ni sueñan con romper el techo de cristal, se dedican a barrer los pedazos”» ElDiario.es.
  10. a b Pastor, Francisco. «Hijas del hormigón. Las mujeres de barrio tenían algo que contar» ctxt.es | Contexto y Acción.
  11. Lancho, Lourdes. (2025-03-23). «Aida dos Santos y 'Las hijas de hormigón': historias de sexismo y clasismo en los barrios de la periferia» Cadena SER.
  12. (Gaztelaniaz) Conway, Aldo. (2025-03-05). «Aida dos Santos, escritora: “Hay mujeres que ni sueñan con romper el techo de cristal, se dedican a barrer los pedazos”» elDiario.es (kontsulta data: 2026-08-21).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya