Aiete
| Aiete | |
|---|---|
Katxola baserria | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Donostia |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 43°18′27″N 1°59′33″W / 43.3075°N 1.9925°W |
| Azalera | 2,67 km² |
| Garaiera | 82 metro |
| Demografia | |
| Biztanleria | 14.799 (2023) |
| Dentsitatea | 5.543 bizt/km² |
Aiete Donostiako (Gipuzkoa) auzoa da. Hernaniruntz zihoan errepide zaharraren inguruan kokatua dago. Errepide hori oso garrantzitsua zen, XIX. mende erdialderarte Frantzia eta Madril elkartzen zituen Errege-Bidea ez baitzen Donostiatik pasatzen, Astigarraga eta Hernanitik baizik eta horren ondorioz nolabait hiri hau isolaturik geratzen zen, errepide hau funtsezkoa zelarik Donostia isolamendu horretatik ateratzeko.
Mirakontxarekin iparraldean, Amara Zaharra eta Amara Berrirekin ekialdean eta Antigua, Ibaeta eta Añorgarekin mendebaldean muga egiten du.
Lurzoruaren bizitegi-erabilera nagusi den auzo zabal honetan, etxebizitza eta biztanleriaren sakabanatzea ezaugarri nagusienetarikoa da. Beren artean loturarik ez duten zonalde desberdinak bereiz daitezke: erdigunea, eliza aldea, Etxadi, Bera Bera, Oriamendi, Miramon, Puio, Melodi, Errondo, etab.
Auzo honi bertako euskaran Goiko Galtzara deitu izan zaio, handik pasatzen zelako aipatu den izen bereko Donostia eta Hernani elkartzen zituen errepidea, baina Aiete jauregia eraiki zenetik auzo guztiak izen hori hartu du.
Azken urteotan, bide berriek eta eraikitako etxebizitzek auzoaren itxura asko aldatu dute.
Auzuneak
Udal Hirigintza Plan Orokorraren arabera auzoa honako auzunetan banatua dago:
- Arbaizenea
- Basoerdi
- Bera Bera
- Errondo
- Etxadi
- Izaburu
- Lazkao
- Lugaritz
- Marañon
- Melodi
- Mirakontxa
- Munto
- Puio Lanberri
- Pagola
Auzoaren ardatz nagusia Hernanira zihoan antzinako errepidean dagoen Aiete pasealekua da.
Ondasun nabarmenak
Eraikinak
- Katxola baserria, XVIII. mendeko baserri-sagardotegia.
- Aiete jauregia eta Aieteko parkea.
- Arbaizenea jauregia
- Munto baserria (ia guztiz eraitsia)
- Aieteko eliza edota Gurutzeagako Kristo Santuaren eliza: 1926an eraikin zaharra eraikia eta gaur egungo berria 2011n.
- Arbide dorreak
- Ayete Ikastetxe Nagusia[1]
Parkeak
Iruditegia
-
Izaburu kalea.
-
Azken Portu taberna.
-
Ametsa etxea.
-
Iruña etxea.
-
Gorriti baserria.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Díaz, Joti. (2011-11-11). «El Ayete, 40 años después: El Colegio Mayor celebró el aniversario con trescientos exalumnos» Diario Vasco.
Kanpo estekak
| Donostiako auzoak | ||
|---|---|---|
|
Aiete (Bera-Bera • Miramon-Zorroaga ) • Altza ( Herrera, Larratxo ) • Amara • Amara Berri ( Loiolako Erriberak, Morlans ) • Antigua ( Benta Berri, Lugaritz ) | ||
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










