Aimar Bretos
| Aimar Bretos | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Aimar Bretos Loidi |
| Jaiotza | Donostia, 1986ko azaroaren 25a (39 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria |
| Enplegatzailea(k) | SER (2008 - |
Aimar Bretos Loidi (Donostia, Gipuzkoa, 1986ko azaroaren 25a)[1] gipuzkoar kazetaria da, Cadena SER irratiko Hora 25 irratsaioko zuzendaria 2021etik.[2]
Biografia
Donostian jaioa eta Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritza ikaslea, 15 urterekin Donostiako Otxoki Irratian kolaboratzen hasi zen. Unibertsitatean zegoenean Nafarroako COPEn praktikak egin zituen.
2008an hasi zen Cadena SER irratian lanean, Jesús Cintorak zuzendutako asteburuko taldean. Ondoren, Carles Francinok zuzendutako Hoy por Hoy programara aldatu zen. 2012an Francinoren irteeraren ondoren, Pepa Bueno eta Gemma Nierga izan ziren saioaren zuzendariak. Aimar Bretosek programa horretan lanean jarraitu zuen erredaktore gisa eta 2013tik 2019ra Pepa Buenoren ordezkoa zen haren urrunaldietan.
2018an DMAX telebista saio bateko aurkezlea izan zen.
2019tik 2021eko uztailera arte, Hora 25 irratsaioko zuzendariordea izan zen, eta Pepa Bueno ordezkatzen zuen haren urrunaldietan.
2021eko uztailaren 27an, El Pais zuzendari izendatu zutenean, Pepa Buenok Hora 25 irratsaioko zuzendari kargua utzi zuen eta Bretos bere ordez izendatu zuten[3]. 2022ko azaroan 2022ko Urrezko Antena jaso zuen.[4]
2026ko apirilaren 29an telebistan hasi zen, laSexta katean, alegia. Kate pribatuan La Noche de Aimar elkarrizketa programa aurkeztu zuen. Estreinako atalean, José Sacristán eta Juan Diego Botto aktoreak elkarrizketatu zituen.[5]
Erreferentziak
- ↑ (Serbieraz) «Emilio Linares on Twitter» Twitter (kontsulta data: 2025-04-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mantilla, Jesús Ruiz. (2022-01-30). «‘Hora 25′: el programa pionero de la radio cumple 50 años» El País (kontsulta data: 2025-04-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2021-07-27). «"Voy a dejarme la piel cada noche para aportarles el análisis más honesto posible"» Cadena SER (kontsulta data: 2025-04-11).
- ↑ Press, Europa. (2022-11-26). «Aimar Bretos, Alaska, Pilar García Muñíz, Garci o Nuria Roca, entre los premiados con las Antenas de Oro 2022» www.europapress.es (kontsulta data: 2025-04-11).
- ↑ Urkizu, Urtzi. (2026-04-29). «Aimar Bretos Donostiako kazetaria gaur hasiko da La Sextan» Berria (kontsulta data: 2026-04-29).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Aimar Bretos El País-en
- Aimar Bretos buruzko albisteak Huffington Posten
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









