AinguratzeAinguratzea aingura baten bidez objektu bat gelditzeko mugimendua da (adibidez: itsasontzia, trena, etab.). Ur gaineko ontzi bat (itsasontzi, buia, etab.) leku zehatz baten hondoan finkatuta gelditzeko itsas mugimendu gisa ezagutzen da. Itsas mugimendu hau normalean aingura baten bidez egiten da eta beste kasu batzuetan, pisu hilarekin egiten da. Pisu gutxiko itsasontzietan ez da beharrezkoa aingura erabiltzea hondoan finkatuta gelditzeko. AingurakAingura mota ugari daude, eta bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu. Bakoitza bere forma eta pisuagatik ontzi eta hondo zehatz batzuetara egokituta daude. Pisu gutxiko ontzien aingurak kofre eskuragarri batean barneratzen dira eta normalean, brankan eta ontziaren muturrean finkatuta daude. Desplazamendu handiko itsasontzietan bi aingura eramaten dira. Iraganean, zementu-aingurak erabiltzen ziren. Kirol-itsasontzi lekuetan. Normalean, aingura nagusi bat bakarrik eramaten da ontzian, baina bigarren aingura bat eramatea gomendatzen da, ustekaberen bat sortuko balitz ere. Ona hemen aingurak dituzten atal batzuen adibideake: Kanabera, gurutzea, uztaia, besoa, mapa... Oinarrizko elementuak
Mantentze-lanaManiobra honen aurretiazko atala prestaketa[2] eta elementuen mantenua bermatzea da. Pausu hau aurretiaz ez egiteak arazoak ekar ditzake ainguratze-maniobra egiterakoan. Ezinbestekoa da ainguratzerakoan aingura egoki bat erabiltzea eta ziur egotea segurtasuna bermatuko dela. Horretaz aparte, mantentzeko puntuak kontuan hartzea gomendatzen da[3]:
Ainguratze-maniobra gauzatzeko gunera heltzerakoan, eta beste ontzi batzuk ainguratuta daudenean, leku seguru eta egoki bat aukeratzea ezinbestekoa da. Ainguratze-maniobra egiterakoan ontziak egiten duen mugimenduari (korronteagatik edo haizearen indarragatik gauzatzen da) deitzen zaio borneo zirkulua. Borneo zirkulua kontuan hartzea oso garrantzitsua da beste ontziekin arazorik ez edukitzeko. Hori dela eta, ontzi batetik bestera distantzi minimo bat uztea ezinbestekoa da. ManiobraPrestaketak eta neurketak egin ondoren (haizearen intentsitatea eta norabidea ezagutzea, korrontea, sakonera eta hondo mota jakin ondoren) ainguraren gaitasuna ziurtatu beharko da. Gainera, tripulatzailea, ontzia ainguratze-posizioan egotean aingura dilatazio gabe[4] askatu beharko du hondoa ukitu arte. Ainguratze-mugimenduaren barnean, aingura altxatzeko mugimendua barneratzen da. Egoera oso ohiko bat buia batera ainguratzea da. Kontuan hartu behar da arriskutsua izan daitekeela, eta ezinbestekoa izango da segurtasun osoz egitea[5]. Harri, koral, alga eta buztinezko hondo harritsuak ez dira gomendagarriak izaten, arazo handiak ekar ditzaketelako. Ainguratze-maniobra egin ondoren, kontu handiz katea jaso behar da aingurak kaskoarekin ez jotzeko. Gomendagarria da ontzitik etorri den ibilbide beratik bueltatzea. Hori dela eta, atzerantz atera beharko da (haizearen norabidea aldatu ez bada). Aingura altxatzerakoan, errota bat izateak (lan mekanikoa egiten duen tresna bat aingura altxatzeko) erraztasun handia ekar ditzake. Aingura motakHainbat motatako aingurak daude eta bakoitzak bere ezaugarri bereziak ditu. Normalean, aingura nagusi bat eramaten da, baina gomendagarria da bigarren bat eramatea ustekabeko bat gertatu daitekelako. Aingura mota hauek dira gehien erabiltzen direak: Golde-aingura
Danforth aingura
Errezoi-aingura
ArauakAbordatzeak Prebenitzeko Nazioarteko Erregelamenduak[3] adierazten duen bezala, ainguratzea gauez egiten bada, zeruertz osoko argia piztu beharko da. Aldiz, ainguratzea eguneko orduetan egingo bada, esfera beltz batekin adierazi behar da brankaren zatian. Bestalde, ezin da edonon ainguratu, biodibertsitate handiko eremuetan praktika hori murrizten duten parke eta naturagune babestuak daude. Kontuan hartzekoa
Erreferentziak
Bibliografia
Kanpo estekak
|