AipuAipamen, aipu edo zitazioa baliabide erretoriko bat da[1]. Diskurtso egileak edo testu egileak beste norbaitek (maiz bigarren egile batek) esandakoa edo idatzitako erabiltzen du beste pertsona horren testu labur edo ahozko adierazpen bat erabiliz. Aipua hitzez hitz egitea izaten da ohikoena, ahalik eta gutxien aldatuz jatorrizko testua. Jatorrizko testua modu librean aipatzen bada, aipua baino perifrasia izaten da. Literaturan askotan erabili izan dira. Kazetaritzan informazioa ematen duenaren hitzak jasotzen dute, eta oso ohikoak dira idazlan akademikoetan. Horietan, aipuak erabiltzea hainbat funtzio betetzen ditu:
Aipuak, hitzez-hitz kopiatu dezake beste norbaitek esandakoa. Horrela izanik, testu barruan erabiltzen denean, ohikoa da komatxo artean (" ") jartzea, edo komatxo frantsesen (« ») artean[2]. Ikus, gaineraErreferentziak
Kanpo estekak |