Share to:

Aizu!

Aizu!
Motainformazio orokorreko eta euskara ikasteko aldizkaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaDonostia, Gipuzkoa
Formatuapaperezkoa eta digitala
Koloreakoloreko orriak
ArgitaletxeaAEK
Banaketa
Ekoizpen osoa11.000 (2015an)
Banatze-eremuaEuskal Herria
Maiztasunahilero; abuztuan izan ezik
Salneurria3,10€
Historia
Ideologiaeuskaltzalea
ErredaktoreakEñaut Mitxelena, M. Egimendi
Identifikadoreak
ISSN1132-1709
Irakurle bat, AIZU! aldizkaria eskuetan

Aizu! oinarrizko euskarazko aldizkaria da, AEK-k argitaratua, euskaltegietako ikasleei irakurgai interesgarriak eta ulerterrazak eskaintzeko asmoarekin.

Hilabetero argitaratzen da (abuztuan eta urrian izan ezik) eta zenbaki bakoitzetik 11.000 ale baino gehiago banatzen dira.[1]

Euskara ikasten ari diren horientzat oso lagungarria da AEK-k hilero argitaratzen duen aldizkaria, 40 urtez euskara ikasleen lagun.

AEK-ko ikasleek euskaltegian jasotzen dute aldizkaria, baina harpidetza bidez ere jaso daiteke etxean, edo kioskoan erosita, irakurle ororentzako moduko aldizkaria baita.

Fitxategi:DurangoPosterra A3.jpg
Zaldieroak AIZU! aldizkarian argitaratutako komiki ezaguna

Zaldieroa marrazkilariak komiki bat argitaratzen du hilero, aspaldidanik. Gaur egun, Onintza Enbeita bertsolariak zutabea idazten du bertan, Juanjo Olasagarreren lekukoa hartuta.

Aspaldidanik, urtero-urtero, Durangoko azokan parte hartzen du.[2][3][4]

2020ko azaroan, 451. zenbakia argitaratu du, eta elkarrizketa nagusiaren protagonista Oier Sanjurjo da, Osasunaren gizonezko taldearen kapitaina.[5] Urtea amaitzeko, abenduko alean, Izaro Andres abeslari ezagunaren txanda iritsi da. Urte berrian, aldiz, Lander Garroren txanda izango da. 2021ean, abenduan, AIZU! aldizkariak 40 urte beteko ditu.[6]

Edukia

AIZU! oinarrizko euskaraz idatzitako aldizkaria da, euskara ikasten ari den edota euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen ororen lagungarri. Argitalpenak ibilbide oparoa egin du azken hamarkadetan; batez ere, gizarte- eta kultura-gaiak jorratzen ditu, erreportaje, elkarrizketa eta albiste laburren bidez. Komikiak, denbora-pasak eta euskal gramatikaren inguruko zalantzak argitzeko txokoa ere biltzen ditu bere orrietan.

Euskara ikasleak ardatz hartuta, 2019. urtean, AIZU! aldizkariak atal berria sortu zuen, "Zelan euskaraz?" izenekoa; bertan, heldu aroan, euskaltegian, euskara ikasi duten pertsonak azaltzen dira, alegia. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurki daitezke.[7]

Ikasleentzat ez ezik, euskara-irakasleentzat ere eskolarako material-iturri garrantzitsua da.

Historia

Aizu! aldizkaria 1981ean sortu zen, Deustuko Unibertsitateko talde txiki baten eskutik, Joseba Sarrionaindia, besteak beste, bertan zegoen garaian.[8] Haien helburua bertako euskara ikasleei ikas prozesua erraztea zen. 1981eko abenduan Aizu!-ren 0. zenbakiaren egileek argi eta garbi azaldu zuten euren xedea: “Euskal Herri euskalduna lortzeko, euskararen irakaskuntza bultzatzea, horretarako euskara ikasleei behar bezalako lan tresna eskainiz”.

Hasieran ez zuen AEKrekin lotura zuzenik, baina aldizkaria plazaratzearen lan astuna ikusirik, koordinakundera jo zuten Aizu! aldizkarian ari zirenek, proiektua jarrai zezala eskatuz.[9][10]

Aldizkaria egiten ibilitako kazetari, irudigile, komertzial, komiki egile, bertsolari, euskara ikasle eta irakasle, sendagile, idazle, erakunde eta bestelako laguntzaileak (soldata jasota zein musu-truk) ehunka izan badira ere, Aizu!-k AEKri zor dio, batik bat, hiru hamarkadako bizitza, Euskalduntze Alfabetatze Koordinakundeak sostengatu baitu desagertzeko arriskuan (diru arazo larriak tarteko) egon denean. AEK-k emandako babesean bi momentu izan dira, batez ere, azpimarratzekoak: AEKren aldizkari bihurtu zenekoa; eta 1999ko urria, AEK-k bere aldizkaria bere ikasle guztien artean hilero doan banatuko zuela erabaki zuenekoa.[11] Aldizkariak, ostera, AEKri prestigioa (hilabetekari propioa duen erakundea izatea) eta unean uneko mezua hedatzeko tresna aproposa eskaini dizkio ordainetan.

aurten/40 urte. 2021. urtearen bukaeran, AIZU!k 40 urte beteko ditu. Horren harira, aldizkariaren historian argitaraturiko hainbat kontu ekarriko dira aldizkarira, hilero.


Erreferentziak

  1. zer da haizu. (kontsulta data: 2019-11-09).
  2. «AEK eta AIZU! aurten ere Durangoko Azokan - : Euskal Herriko AEK» www.aek.eus (kontsulta data: 2020-12-01).
  3. «AEKren langai didaktikoak eta 'Aizu!' aldizkaria, Durangoko Azokan» El Diario Vasco 2020-12-01 (kontsulta data: 2020-12-01).
  4. Press, Europa. (2020-12-01). «AEK eta 'Aizu!' aldizkaria aurten ere izango dira Durangoko Azokan» www.europapress.es (kontsulta data: 2020-12-15).
  5. «Azaroko AIZU! aldizkariaren azala gorritxo dator - : Euskal Herriko AEK» www.aek.eus (kontsulta data: 2020-11-03).
  6. «Aizu!» www.aizu.eus (kontsulta data: 2021-01-26).
  7. «Zelan euskaraz? - : Euskal Herriko AEK» www.aek.eus (kontsulta data: 2020-11-03).
  8. «Bideoa: Martuteneko ihesaldia. Ur Handitan | TB | Telebista online | EITB nahieran» www.eitb.tv (kontsulta data: 2020-11-03).
  9. «historia» aizu.eus (kontsulta data: 2019).
  10. «'Aizu!' aldizkariak 25 urte bete ditu» Argia (kontsulta data: 2020-11-03).
  11. «AEK-k argitaratzen duen 'Aizu!' aldizkari eraberritua aurkeztu zuten (...)» Argia (kontsulta data: 2020-12-15).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya