Alain ResnaisAlain Resnais (1922ko ekainaren 3a, Vannes, Morbihan – 2014ko martxoaren 1a, Paris) frantses zinemagilea da. Biografia1953tik 1958ra bederatzi film labur egin zituen, bikainak eta ospe handia eman ziotenak. Horien artean: Van Gogh (1948), Gernika (1950) eta Nuit et Brouillard (1956'), zeinak nazien kontzentrazio-esparruak azaltzen baititu. Bere lehen film luzeak, Hiroshima mon amour (1959), fikzioa, dokumentala eta literatura nahasten ditu eta Nouvelle vague mugimenduaren erakusgarritzat hartu izan da. Marguerite Duras, Robbe-Grillet, Raymond Queneau eta Jorge Semprún izan ditu laguntzaile bere filmetan. Estilo berezi, berritzaile eta bere-berea du. Beste film batzuk: L´anné dernière à Marienbad (1961), La guerre est finie (1966), Je t´aime, je t´aime (1968), Providence (1976), Mon oncle d´Amérique (1980), Melo (1986), Je veux rentrer à la maison (1989), Contre l'oubli (1991), Gershwin (1992), Smoking (1993), No smoking (1993), On connaît la chanson (1997), Pas sur la bouche (2003), Cœurs (2006), Les Herbes folles (2009), Vous n'avez encore rien vu (2012). Filmografia
. Erreferentziak
|