Alauda Ruiz de Azúa
| Alauda Ruiz de Azúa | |
|---|---|
(2022) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Barakaldo, 1978 (47/48 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | School of Cinematography and Audiovisual of the Community of Madrid (en) Deustuko Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | film-zuzendaria, errealizadorea eta gidoilaria |
| Lan nabarmenak | |
| Jasotako sariak | |
Alauda Ruíz de Azúa Arteche (Barakaldo, Bizkaia, 1978) zinema-zuzendaria eta gidoilaria da. Cinco lobitos filmarekin hiru Feroz sari jaso zituen: Alaudak berak gidoilari onenaren saria, Laia Costak Aktore Protagonista Onenarena eta Susi Sánchez Errepartoko Aktore Onenarena.[1][2][3]
2025ean zuzendu zuen Los domingos filmak Donostiako Zinemaldiko sari nagusia, Urrezko Maskorra, eta Goya saria irabazi zituen, baita Euskal Zinemaren Irizar saria ere.[4]
2025eko abenduaren 16an Espainiako Gobernuak Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion kulturaren munduko 35 pertsona ospetsurekin batera.[5]
2026ko urtarrilean pelikula-gidoi onenaren DAMA Feroz saria jaso zuen Los domingos lanarekin.[6]
2026ko otsailaren 28an, zuzendari onenaren Goya saria jaso zuen Los domingos filmarekin. Pelikula onenaren saria ere jaso zuen.[7]
Ibilbidea
Barakaldon jaioa, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Ingeles Filologia ikasi zituen Deustuko Unibertsitatean, eta Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Eskolan (ECAM) diplomatu zen zuzendaritzan.[8] Madrilera joan zen bizitzera, eta Igloo Films produkzio-etxearen sortzaileetako bat izan zen.
Proiektu pertsonalen zuzendaritza publizitatearekin bateratu du. Estatuko eta nazioarteko 400 jaialditan baino gehiagotan hautatu dituzte film laburrak, eta ehun aitorpen baino gehiago lortu dituzte.[9]
2022ko otsailean estreinatu zuen lehen film luzea, Cinco lobitos/ Bost otso txiki Berlingo Nazioarteko Zinemaldiko Panoramen Atalean.[10] Laia Costa (2023ko Aktore Protagonista Onenaren Feroz Sariduna),[2] Susi Sánchez (2023ko Errepartoko Aktore Onenaren Feroz Sariduna),[2] Ramón Barea eta Mikel Bustamante ditu protagonista filmak, eta bost astez filmatu zuten, 2021eko udan, Bakio eta Mundaka artean.[11] Bere lehen amatasun-esperientzia pertsonaletik sortu dela azaldu du.[12] Malagako Zinemaldian, 2022ko martxoan, filmak hainbat sari lortu zituen: Urrezko Biznagarena, gidoi onenaren saria eta ikusleen saria.[13]
2023an "Eres tú" komedia erromantiko eta urbanoa estreinatu zuen Netflixen. Álvaro Cervantes, Silvia Alonso, Susana Abaitua eta Gorka Otxoa aktoreek osatzen dute Espainiako ekoizpen berri horren banaketa nagusia. Pilar Castrok laguntza berezia eman du.[14] 'Eres tú' lanak Woody Allenen komedien tonu urbanoa eta sofistikatua partekatu nahi du. Bidaiatutako belaunaldi bat islatzen du, konpromisoari alergia diona. 231 milioi harpidedunentzako Netflix produktua denez, aktore guztiak ederrak dira, eta etxeak dekorazio-aldizkari batean atera litezke. Azken irakaspena: hobe ausaz eramaten uztea zure bizitza planifikatzen saiatzea baino.[15]
2023ko urriaren 23an Bilbon hasi zen bere lehen seriea grabatzen, Querer. 4 atal izango ditu eta 2024an emango du Movistar Plus + katean.[16]
Filmografia
- Clases particulares (film laburra, 2005)
- Lo importante (film laburra, 2006)
- Dicen (film laburra, 2011)
- Nena (film laburra, 2014)
- No me da la vida (film laburra, 2021)
- Cinco lobitos (2022) film luzea. Zuzendaritza eta gidoia
- Los domingos (2025) film luzea. Zuzendaritza eta gidoia
Sariak eta aintzatespenak
- Urrezko Biznaga, Malagako 2022 Zinemaldiko film espainiar onenaren saria, Ruiz de Azúaren gidoi onenaren saria eta publikoaren saria.
- 2023an gidoi onenaren Feroz Saria Cinco Lobitos lanagatik[2][17][18][19][20]
- 2025ean Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra Los domingos filmarengatik[4]
- 2025ean Espainiako Gobernuak Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion.[21]
- 2026an pelikula-gidoi onenaren DAMA Feroz saria, Los domingos lanarengatik.[6]
- 2026an, zuzendari onenaren Goya saria jaso zuen Los domingos filmarekin.[7]
- 2026an, gidoi onenaren Goya saria jaso zuen Los domingos filmarekin.[7]
Erreferentziak
- ↑ Berria. «'Cinco lobitos'» Berria (kontsulta data: 2023-03-08).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Araluzea, Ane. (2023-01-29). «Alauda Ruiz de Azúa: “Ni en los mejores sueños podía imaginar todo lo que le ha pasado a ‘Cinco lobitos”» Deia (kontsulta data: 2023-01-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «'As bestas' y 'Cinco lobitos' triunfan en los Premios Feroz con tres galardones cada una» okdiario.com 2023-01-29 (kontsulta data: 2023-03-08).
- ↑ a b «Zinemaldia 2025, Donostiako zinema jaialdiari eta Donostia Sariari buruzko azken albisteak - EITB» orain.eus (kontsulta data: 2025-09-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aizpuru, Miguel. (2025-12-16). «Miren Arzalluz y Alauda Ruiz de Azúa reciben la Medalla de Oro al Mérito en Bellas Artes» El Correo (kontsulta data: 2025-12-17).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Lorenzo, Iria. (2026-01-25). «'Los domingos' triunfa en los Premios Feroz 2026» Atlántico (kontsulta data: 2026-01-26).
- ↑ a b c Sarasola, Ainhoa. (2026-03-01). «Jose Ramon Soroizek, Nagore Aranburuk eta Patricia Lopez Arnaizek Goya sari bana irabazi dute» Berria (kontsulta data: 2026-03-11).
- ↑ «Alauda Ruiz de Azúa: «Las mujeres no lo tenemos más fácil en el cine español»» El Correo 2022-03-27.
- ↑ «Alauda Ruiz de Azúa» D'A.
- ↑ Belinchón, Gregorio. (2022-02-11). «El día en que la Berlinale habla español» El País.
- ↑ «Alauda Ruiz de Azúa, directora de 'Cinco lobitos': "Entro en la Berlinale por la puerta grande, con una ópera prima intimista"» www.deia.eus.
- ↑ Entrevista con Alauda Ruiz de Azúa, en el programa ‘DAMA habla’ – CIMA – Asociación de mujeres cineastas y de medios audiovisuales. .
- ↑ «'Cinco lobitos', de Alauda Ruiz de Azúa, mejor película española en Málaga» www.publico.es.
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE, Agencia. (2023-03-03). «Alauda Ruiz de Azúa estrena en Netflix la comedia romántica "Eres tú"» COPE (kontsulta data: 2023-05-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Belategui, Oskar. (2023-03-03). «Netflix estrena una comedia romántica de Alauda Ruiz de Azúa» El Correo (kontsulta data: 2023-05-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Esteban, I.. (2023-10-31). «Alauda Ruiz de Azúa rueda en Bizkaia su primera serie, 'Querer'» El Correo (kontsulta data: 2023-11-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cinemanía. (2023-01-29). «Palmarés completo de los Premios Feroz 2023:» Cinemanía (kontsulta data: 2023-01-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Carla Simón, Alauda Ruiz de Azúa e Irene M. Borrego, premios Feroz 2023 – CIMA – Asociación de mujeres cineastas y de medios audiovisuales. (kontsulta data: 2023-01-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) RAMÓN, ESTEBAN. (2023-01-29). «Premios Feroz 2023: los ganadores de la noche del cine y la TV» RTVE.es (kontsulta data: 2023-01-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lista de ganadores de los premios Feroz 2023» abc 2023-01-29 (kontsulta data: 2023-01-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aizpuru, Miguel. (2025-12-16). «Miren Arzalluz y Alauda Ruiz de Azúa reciben la Medalla de Oro al Mérito en Bellas Artes» El Correo (kontsulta data: 2025-12-17).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









