Alba Bautista
| Alba Bautista | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | 2002ko uztailaren 13a (24 urte) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | gimnasta erritmikoa |
Alba Bautista Cañas (Utrillas, Teruelgo probintzia, 2002ko uztailaren 13a) gimnasia erritmikoan lehiatzen den kirolari espainiarra da, banakako modalitatean.
Espainiako selekzioan jardun du, eta Madrilgo CARen entrenatu du, Marta Linaresen aginduetara. Brontzezko domina bat irabazi zuen 2022ko Gimnasia Erritmikoko Munduko Txapelketan, taldekako proban. 2023. urtean lortutako ohorezko mailako Espainiako txapeldun titulua du. Utrillasko Udal Pabilioiari bere izena jarri zioten 2023ko otsailean.[1][2]
Kirol ibilbidea
4 urterekin hasi zen gimnasia erritmikoan, jaioterriko pabilioian, eta 6 urterekin Club Ritmica Cuenca Mineras taldean sartu zen. Gero, Club Gimnasia Ritmica Teruelen entrenatu zuen. 2016. urtean Benicarlóko Mabel Klubera joan zen Blanca López Beldaren aginduetara lan egitera, eta amarekin Vinaròsera joan zen bizitzera hurrengo urtean, entrenamendu lekua hurbilago izateko.
2018. urteko abendurako, Alejandra Queredak Espainiako selekzioko banakako modalitatean parte hartzeko aukeratu zuen. Hori zela eta, Valentziara joan zen bizitzera, 2019. urteko urtarriletik aurrera Alfafarko Centro Deportivo Colonial Sport elkartean entrenatzeko, Blanca López Beldaren agindupean eta Noa Ros, María Añó eta Polina Berezina klubeko kideekin batera. Selekzioarekin egin zuen lehen nazioarteko lehiaketa ofiziala 2019. urteko maiatzean izan zen, Guadalajaran jokatu zuen Munduko Kopako proban. 2020. urteko irailean, COVID-19aren pandemiaren konfinamenduaren ostean, Madrilgo CAR-era sartzeko beka eman zioten, eta hantxe jarraitu zuen entrenatzen, Marta Linaresen aginduetara.[3][4][5][6]
2022. urteko ekainean Tel Aviveko Europako Txapelketa jokatu zuen, sailkapen nagusian 17. postua lortu zuen eta taldekako 6. postua. Urte horretako irailerako bere lehenengo Munduko Txapelketan parte hartu zuen, Sofian, eta taldekako brontzezko domina lortu zuen Polina Berezinarekin eta Espainiako taldearekin batera. Gainera, 17. izan zen banakako sailkapen nagusian eta pilotako eta zintako finaletarako sailkatzea lortu zuen, 5. eta 7. postua lortuz, hurrenez hurren. 2023. urteko martxorako zilarra lortu zuen Marbellako Grand Prixean. 2023. urteko maiatzean Bakuko Europako txapelketan lehiatu zen, eta berriro ere 17. postua lortu zuen banakako sailkapen orokorrean. Uztailean Espainiako txapeldun izendatu zen ohorezko mailan, Valentzian jokatutako Espainiako Txapelketan.[7]
Nazioarteko palmaresa
| Munduko Txapelketa | |||
|---|---|---|---|
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 2022 | Sofia (Bulgaria) | Taldekako lehiaketa | |
Erreferentziak
- ↑ Acto de presentación de temporada 2023 de gimnasia rítmica. 21 de octubre de 2022.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Utrillas bautiza su pabellón con el nombre de Alba Bautista. 13 de febrero de 2023.
- ↑ La RFEG continúa con su nuevo proyecto para la gimnasia rítmica individual. 29 de diciembre de 2018.
- ↑ Alba Bautista, salto a la élite de la rítmica. 8 de mayo de 2019.
- ↑ El equipo nacional de gimnasia rítmica retoma su actividad en el CAR de Madrid. 21 de septiembre de 2020.
- ↑ Alba Bautista: “Creo que voy a conseguir estar en los Juegos de París 2024”. 20 de septiembre de 2022.
- ↑ Alba Bautista se cuelga la plata en el GP internacional de Marbella. 15 de marzo de 2023.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









