Share to:

Alba Mujica

Alba Mujica

Bizitza
JaiotzaCarhué (en) Itzuli1916ko otsailaren 7a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires1983ko urtarrilaren 2a (66 urte)
Hobiratze lekuaMausoleum of the Argentine Association of Actors (en) Itzuli
Heriotza modua: eritasuna
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0618031 Edit the value on Wikidata
Bárbara eta Alba Mujica ama-alabak, biak aktoreak.

Alba Mujica (Alba Mugica) (Carhué, Buenos Aires, Argentina, 1916ko otsailaren 7aBuenos Aires, Argentina, 1983ko urtarrilaren 2a) argentinar aktorea izan zen, zinema eta antzerkian jardun zuena.[1][2][2]

Bizitza

Emilia Rosales (Emiliana Mugica) aktorea izan zen bere ama. René Mugica aktore eta zinema zuzendaria neba du. Bárbara Mujica (1944-1990) aktore ezagunaren ama izan zen, Gabriel eta Pablo Rovito aktoreen amona, Barbara Mujicaren eta Oscar Rovito aktorearen semeak eta Santiago Rovito aktore eta musikariaren birramona. La Platan ikasi zuen.[1]

Lan ibilbidea

Antzerkian eta Argentinako zineman aritu zen 1950-60ko hamarkadetan, eta Para vestir santos (1955), Un guapo del 900 eta Las Furias filmeak nabarmentzen dira.

Leonardo Favioren "La muerte" (1973) filmean, Juan Moreira gautxoarekin "trukora" (trikimailu argentinarra) jolasten agertu zenekoa gogoratzen da.

1970. urtean Odol pregunta programan parte hartu zuen Sarah Bernhardten bizitza eta obrari buruz erantzunez, finalera iritsita, eta milioi bat pesoko gehienezko kopurua arriskatu barik erretiratu zen, erdiarekin geratu eta egindako zorrak ordaindu ahal izateko.

Filmografia

Besteak beste, lan hauexetan hartu zuen parte:[2]

  • El Juicio de Dios (1979)
  • Tiempos duros para Drácula (1975)
  • El Grito de Celina (1975) ... Rosalía
  • Juan Moreira (1973) ... La Muerte
  • Fuego (1969) ... Andrea
  • La muchacha del cuerpo de oro (1967) ... Noemíren ama
  • Cómo seducir a una mujer (1967)
  • La Herencia (1964) ... Carlota pertsonaia, zuzendaria: Ricardo Alventosa
  • El octavo infierno, cárcel de mujeres (1964) ... Nagusia, zuzendaria: René Mugica
  • Las Furias (1960)
  • Sabaleros (1959)
  • El Cerco (1959)
  • Demasiado jóvenes (1958) ... Luisek piropoak bota dizkion emakeuma
  • Graciela (1956)
  • Para vestir santos (1955)
  • Con el más puro amor (1955)
  • Deshonra (1952) 2 zeladora, zuzendaria: Daniel Tinayre
  • Reportaje en el Infierno (1951)
  • Con el sudor de tu frente (1950)
  • Cita en las estrellas (1949) dzuzendaria: Carlos Schlieper
  • Nunca te diré adiós (1947)
  • Puertos de ensueño (1942)

Telebista

  • Yo compro a esta mujer (Matilde Montes de Oca pertsonaia) (1969) Canal 13-ren bidez, Alma Bressan-en egokitzapenarekin, Jacinto Pérez Herediaren ekoizpenarekin eta Pedro Pablo Bilán-en zuzendaritzapean.

Aintzatespenak

  • Carhué jaioterriko Sociedad Italiana de Socorros Mutuos elkartearen Ikuskizun Aretoak "René Mugica y Alba Mugica" izena du, bi anaien haurrideen ibilbidea aitortzeko.

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) «Una actriz inolvidable formada en La Plata - Diario Hoy En la noticia» diariohoy.net (kontsulta data: 2024-12-27).
  2. a b c «Alba Mujica» Bing (kontsulta data: 2024-12-27).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya