Alba Padró
| Alba Padró | |
|---|---|
(2022) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Manresa, 1976ko azaroaren 13a (49 urte) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | lactation consultant (en) |
Alba Padró Aroca (Manresa, 1976ko azaroaren 13a) logopeda da, bularra emateko aholkularia (Edoskitzearen Nazioarteko Aholkulari Ziurtatua), egile, unibertsitate irakasle, dibulgatzaile eta LactApp edoskitzeari buruzko femtech sektoreko startuparen sortzaileetako bat. Euclid Network Europako sareak Europan aldaketa soziala gidatzen duten sei ekintzaile espainiarren artean aukeratu du.[1] Kataluniako 2022ko bosgarren ekintzaile onena da, EAE negozio-eskolaren rankingaren arabera.[2]
Ibilbidea
Espainian amagandiko edoskitzearen arloan dibulgatzaile erreferenteetako bat da Padró.[3] Amagandiko edoskitzeari buruzko Espainiako lehen unibertsitate-graduondoaren sorrera bultzatu zuen, Ramon Llull Unibertsitatean, hainbat diziplinatako osasun-profesionalak emakume edoskitzaileen arretan trebatzeko. Bertan zuzendarikidea eta irakaslea da.[4][5]
Amagandiko edoskitzeari buruz Espainian eman den lehenengo unibertsitate-irakasgaian irakaslea izan da, Medikuntzako karreran, 2018-2019 ikasturtean Bartzelonako Unibertsitatean (UB) Espainiako unibertsitate-gradu batean modu aitzindarian sartu zen irakasgaia.[6] Ordura arte, amagandiko edoskitzearen inguruko prestakuntza ez zen egon medikuntzako profesionalen ikasketa-planean, ezta pediatrian ere.
Bartzelonako Edoskitze Elkarteko (Alba Lactancia Amerna) presidente izan da. 1992an sortu zen, eta edoskitzaroko aholkulariak prestatzen ditu, edoskitzearekin lotutako laguntza eta dibulgazio zientifikoko taldeak antolatzen ditu. Padrók 15 urtez artatu zuen 24 orduz erabilgarri zegoen larrialdietarako telefono bat, eta hortik 35.000 kontsulta baino gehiago erantzun zituen.
2016an, Maria Berruezo ekintzailearekin batera, LactApp sortu zuen, adimen artifizialean oinarritutako amagandiko edoskitzearen lehen aplikazioa, zeinak aholkularitza pertsonalizatua ematen baitu edoskitzaroan.[7][8][9]
Ikerlari
Ikerlari gisa, amagandiko edoskitzearekin lotutako hainbat ikerketa argitaratu ditu, hala nola:
- Amagandiko edoskitzeari buruzko hausnarketak feminismotik
- Public Breastfeeding as a Scandalous Practice,
- On the reflections of breastfeeding from the the feminist perspective,
- Description of mHealth tool for breastfeeding support: LactApp. Analysis of how lactating mothers seek support at critical breastfeeding points and according to their infant's age,
- Telelactation with Mobile App: User Profile and Most Common Queries,
- The COVID-19 vaccine in women_ Decisions, data and gender gap
- Impact of COVID-19 Pandemic en Breastfeeding Consultations on LactApp, en m-Health Solution for Breastfeeding Support .
Idazle
Heldu, nerabe nahiz haurrentzako edoskizeari buruzko liburuak idazleaz gain, hainbat komunikabidetan ere kolaboratu du, esate baterako, Ara egunkarian, non hainbat urtez 'Som la llet' ('Esnea gara') bloga idatzi zuen, blog pertsonal onenaren Bloc saria jaso zuena ..[10]
Helduenzako liburuak
Liburu hauek ere idatzi ditu:
- Somos la leche (Grijalbo, 2017),[11]
- Destete (Grijalbo, 2021),
- Mucha teta (Grijalbo, 2022),
- Lactancia y trabajo, volver sin morir en el intento (Grijalbo 2024) [1]
- Tu lactancia va a ser la leche (Grijalbo, 2026)[2].
Nerabeentzako liburuak
- Zure titiak mundialak dira liburua Cristina Torrón Villaltarekin batera (Grijalbo, 2025, Menstruita bilduma) Besteak beste, euskarara eta txinerara itzulita dago.[12]
Haurrentzakoo liburuak
- Somos de leche ipuina [13]
Erreferentziak
- ↑ Alba Padró. .
- ↑ EAE Top Ten de Emprendedoras de Cataluña. .
- ↑ H, Madrid Creada 07-06-2019 | 12:54 H/Última actualización 07-06-2019 | 12:54. (2019-06-07). Expertas en lactancia materna denuncian la falta de formación de muchos profesionales sanitarios. .
- ↑ Press, Europa. (2019-03-11). «La startup Lactapp y la URL lanzan el primer postgrado en lactancia materna en Catalunya» www.europapress.es.
- ↑ Expert Universitari en Pràctica Avançada en Lactància Materna. 2019-01-17.
- ↑ ub. «La UB inicia una asignatura pionera sobre lactancia materna en el grado de Medicina - Universitat de Barcelona» www.ub.edu.
- ↑ Inicio. .
- ↑ Sapiña, Edgar. (2019-02-06). «LactApp, la aplicación que ideó una mujer con problemas de lactancia y ahora llega a miles de madres» ElDiario.es.
- ↑ Haider, Monica. «Why More Than 40,000 People Tune Into This Maternity Healthcare App Each Month» Forbes.
- ↑ LactApp, la app española sobre lactancia que triunfa en el mundo. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Somos la leche (edición revisada y actualizada): Dudas, consejos y falsos mitos sobre la lactancia (Embarazo, bebé y crianza) : Padró, Alba: Amazon.es: Libros» www.amazon.es (kontsulta data: 2026-08-09).
- ↑ www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Zure Titiak Mundialak Dira - Alba Padró» www.txalaparta.eus (kontsulta data: 2026-08-09).
- ↑ (Ingelesez) SOMOS DE LECHE. (kontsulta data: 2026-08-09).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









