Share to:

Albeiz

Albeiz
 Euskal Herria
Albeizko elizaren ikuspegia.
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaAsparrena
Geografia
Koordenatuak42°52′N 2°18′W / 42.87°N 2.3°W / 42.87; -2.3
Garaiera585 m
Demografia
Biztanleria73 (2017)

Albeiz[1][2] (ofizialki Albeiz / Albéniz) Asparrena udalerriko herrietako bat da. Hemendik, Bordele-Astorga antzinako galtzada pasatzen zen. Gaur egun, N-1 errepidea eta Madril-Irun trenbidea pasatzen dira.

Historia

Hamaika aldiz esan da Albeniz Pliniok aipatutako Alba dela, bai izen antzekotasunagatik bai erromatarren Alba egoitzagatik. Hau guztia babesteko, herrian aurkitu dira erromatarren gauzak, eta badago aipamen bat nola XVIII. mendean Lorenzo Prestamerok hilarri bat ikusi zuela, gaur desagertuta, Orraoko Andre Mariaren baselizako aldarearen mahaian. Araiako elizan, lau harri daude erromatarren idazkunekin, baina zaindu ez dutenez irakurtezinak dira. Hala ere, adituek ez dute bat egin eta Alabaren kokapen zehatza ezezaguna da egun.[3]

1025. urteko Donemiliagako goldean Albiniz dokumentatzen da.[4] Voto de San Millaneko Erdi Aroko dokumentuean Albeniz aurki dezakegu. 1062 eta 1071 urteetan abizen bezala agertzen da. XIII. mendean Egilazeko artzapezgoan barne zegoen.

Oñatiko kondearen babesa izan zuen.

Frantziako bidean egoteagatik, Konbentzioko gudan, 1795an, frantziar armadak eliza, etxe eta bazter guztietan triskantzak egin eta arpilatu zuten, baina ez zuten beste gauzarik egin. Baliozko gauzak sakristiako ganbaran ezkutatu zituztelako.

Demografia

1556. urtean 30 biztanle eta bost elizgizon zituen, azken bost hauek Orrao eta Bartolome Dohatsuaren baselizak arduratzeko. 1786. urtean 119 biztanle zituen, 1888. urtean 178, eta 1900. urtean 195. XX. eta XXI. mendean biztanleak galdu ditu.

Albeizko biztanleria

Ondasun nabarmenak

  • San Joan eliza: Atarian XVIII. mendeko zutabe toskanarrak ditu. Erretaula nagusia XVI. mendekoa da, plateresko estilokoa, Kalbarioaren eszena nagusiarekin. Alboetan bi erretaula ere baditu Errosarioko Amabirjinarena eta Santa Barbararenak, biak ere XVIII. mendekoak.
  • Orraoko Andre Mariaren baseliza.
  • San Bartolome baseliza.

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
9b Araia
Agurain
Erdoña
AmetzagaAlbeizIlarudiaEginoAndoinIbargurenUrabainDurrumaEgilatzBikuñaMezkiaMunainOkarizOpakuaArrizalaAlanguaEgileorZuhatzu DonemiliagaLuzuriaga Araia
Agurain
Erdoña

Albeniztar ezagunak

Bibliografia

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Argazki galeria

Erreferentziak

  1. Albeiz Euskaltzaindia. JAGONET.
  2. Albeiz Euskaltzaindia. EODA.
  3. Emborujo, A., Ortiz de Urbina, E. & Santos, J.. (1992). «Reconstrucción paleogeográfica de autrigones, caristios y várdulos» Complutum (2): 449..
  4. «Albeiz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2026-01-10).


Kanpo estekak


Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya