Alberto Santos-Dumont
Alberto Santos-Dumont (Cabangu, Santos-Dumontetik hurbil, Minas Gerais, Brasil, 1873ko uztailaren 20a - Guarujá, São Paulo, Brasil, 1932ko uztailaren 23a) brasildar hegazkin pilotua izan zen. Biografia1891. urtean Parisa joan zen fisikako, kimikako eta mekanikako ikasketak egitera. Ikasketak amaitu ondoren gasolinazko motorreko globo aerostatiko bat sortzeko ahaleginetan jardun zuen. Hainbat saioren ondoren, Saint-Cloudetik Eiffel dorrera eta handik Saint-Claudera arteko etenik gabeko hegaldia egin zuen (1901). 1903. urtean airea baino astunagoak ziren hegazkinak eraikitzen hasi zen. 1906. urtean munduko lehen propultsio hegaldia egin zuen. 1908. urtean Demoiselle edo Libellule bataiatutako monoplanoa aurkeztu zuen; 103 kg-ko pisua eta 30 zaldi-potentziako motorra zuen; 1909. urteko urriaren 3an bost minutuko hegaldi bat egin zuen eta 8 km egin zituen, orduko 96 km-ko lastertasunez. Hegazkingintzari buruzko obrak ere idatzi zituen: A conquista do ar (1901, "Airearen konkista"), Os meus baloes (1904, "Nire globoak") eta O que eu vi, o que nós veremos (1918, "Ikusi nuena, ikusiko duguna"). Erreferentziak
|