Alcoi
Alcoi (gaztelaniaz Alcoy eta ofizialki Alcoi/Alcoy) Valentziar Erkidegoko udalerria da, Alcoià eskualdean eta Alacanteko probintzian kokatua. Eskualdeari izena ematen dio eta bere hiriburu eta hiri nagusia da. 2006an 60.590 biztanle zituen. Eskualdea populatua egon da neolitikotik. Bertan margoak eta aztarnategiak aurkitu dira eta herri gisa 1256an sortu zen. Inguru naturalaUdalerria Mariolako mendilerroa, Biscoi, l'Ombria, la Serreta, el Carrascal eta Font Roja, la Carrasqueta eta els Plansek inguraturiko haran batean dago. Hiria, Riquer, Benisaidó eta Molinar ibaiek zeharkatzen dute, ibai hauek aldi berean Serpis ibaiaren ibaiadarrak direlarik. Alcoi "Hiru ibaien hiri" edo "Zubien hiri" izenekin da ezaguna, aipaturiko hiru ibai horiengatik. Hiriak honako udalerriekin egiten du muga: Banyeres de Mariola, Benifallim, Bocairent, Cocentaina, Ibi, Xixona, Onil, Penàguila eta la Torre de les Maçanes. Landarediari dagokionez, mediterraniar baso arrastoak mantentzen dira gaur egun, el Carrascar eta Font-rojan. Artea eta Hagina bezalako zuhaitzak nagusi dira. Hiriko beste gune natural batzuetan, zuhaitz berriak landaturi dira, gehienak pinuak, hiriko basoen landarediaren %85a direlarik. Errepide bidezko komunikazioari dagokionez, N-340 errepideak Alacant eta Valentzia hiriekin batzen du Alcoi. Demografia
Mairuak eta KristauakApirilaren amaieran urtero ospatzen dute udalerri honetan "Mairuak eta Kristauak" izeneko festa ezaguna, 1980an "Nazioarteko interes turistikoaren festa" izendatu zutena. Musika eta koloreak uztartzen dituzte, emaitza entzun eta ikusgarria ematen. Jai honetan Al Andaluseko historiaren pasarteak gogoratzen dituzte, XIII. mendeko kontuak izan zirenak. Alcoitar ezagunak
Kanpo estekak
|