Share to:

Alexandra Danilova

Alexandra Danilova

Bizitza
JaiotzaPetergof1903ko azaroaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Errusiar Inperioa
HeriotzaNew York1997ko uztailaren 13a (93 urte)
Hobiratze lekuaOakland Cemetery (en) Itzuli 
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaVaganova Academy of Russian Ballet (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
ingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa, ballet dantzaria, ballet teacher (en) Itzuli, pedagogoa eta dantzaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0200230 IBDB: 102919
Find a Grave: 8283103 Edit the value on Wikidata

Alexandra Danilova (errusieraz: Александра Дионисиевна Даниловаtranslit.: Aleksandra Dionisievna Danilova; Peterhov, Errusia, 1903ko azaroaren 20a - New York, AEB, 1997ko uztailaren 13a) errusiar ballet dantzaria izan zen.

Biografia

San Petersburgoko Ballet Inperialaren eskolan ikasi zuen dantzan. Sobietar Estatu Balletarekin egin zuen debuta Marinsky antzokian (gero Kirov deituko zena), eta berehalaxe bereganatu zuen konpainiako dantzari bakarlari postua.

1924an, Sobietar Batasuna utzi eta atzerriratu egin zen beste dantzari talde batekin, George Balantxine koreografoa tartean zela. Behin erbesteratu eta gero, Sergei Diaghileven Errusiar Balletetan sartu zen eta konpainia hartan egon zen harik eta, 1929an, Diaghilev hil zen arte. 1933an, Diaghileven konpainiaren adar batean sartu zen, Basilen Errusiar Balletak deituan, zuzendaria Wassily Basil koronela baitzen. 1938an, berriz, Montecarloko Errusiar Balletetan sartu zen, haiek ere Diaghilevekin zerikusia zutenak.

Alexandra Danilova 1958an erretiratu zen agertokietatik. New Yorken bizi izan zen gero eta hiri hartan, American Ballet eskolan irakasletzan ez ezik, Metropolitan Operarako balletak eszenaratzen ere aritu zen. 1977an, Herbert Rossek zuzendu zuen Pauso erabakigarria filmean, Alexandra Danilovak balleteko irakaslearen papera egin zuen. Bertan, Mikhail N. Barixnikov errusiar dantzariak ere parte hartu zuen, balleteko irakaslearen papera eginez.

Erreferentziak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya