Alexandra Grey
| Alexandra Grey | |
|---|---|
(2023) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Chicago, 1991ko urtarrilaren 4a (35 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Los Angeles |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | California State University, Northridge (en) Crete-Monee High School (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | telebista-aktorea, abeslaria eta film-zuzendaria |
| Musika instrumentua | ahotsa |
Alexandra Elisha Grey (Chicago, Illinois, 1991ko urtarrilaren 1a) estatubatuar aktore eta abeslaria da. Transparent telesailean Elizah Parks izeneko pertsonaia antzezteagatik ezaguna da.
Bizitza
Chicagon jaioa, harrera-familia batean hazi zen.[1][2] Grey emakume transgeneroa da. Behin elkarrizketa batean esan zuen bazekiela 4 urte zituenetik emakumea izan nahi zuela, baina ez zekiela nola esan harrerako familiari, zeren eta haren hitzetan: "afro-amerikar komunitatean ezin zen horren inguruan hitz egin".[2]
Unibertsitate eskolan graduatu eta gero, Greyk harrerako gurasoei homosexuala zela esan zien eta hauek haren sexualitatea onartzeko iheskor agertu ziren.[2] Hala ere, transgeneroa zela esan zienean, harrerako gurasoek Grey etxetik kanporatu zuten.[2] Chicagotik Los Angelesera joan zen bizitzera eta LGBT etxerik gabeko pertsonentzako aterpe batean bizi izan zen, bizilekua aurkitzeko nahikoa dirua aurreztu zuen arte. Northridgeko Kaliforniako Estatuko Unibertsitatean antzerkia ikasi zuen.
Los Angelesera joan zen bizitzera abeslari edo aktore bizimodua ateratzeko asmoz. 2016an, Transparent telesailaren 3. denboraldian Elizah Parks pertsonaiarena egin zuen. Telesailaren 3. denboraldiak komediazko telesail onenaren GLAAD Media Award saria irabazi zuen eta 2017ko Primetime Emmy sarietarako zazpi izendapen lortu zituen.
Filmografia
Filmak
| Urtea | Izenburua | Rola | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 2011 | K-11 | Xandra Kayden | |
| 2012 | I Do | Unibertsitateko ikaslea | |
| 2013 | Baggage Claim | Kiele | |
| 2015 | The Fix | Alexis | |
| 2015 | Between The Miles | Dana Fields | |
| 2015 | Straight Outta Compton | Berri-emailea | Ez da kredituetan ageri |
| 2016 | This Holiday | Erica Nash |
Telebista
| Urtea | Izenburu | Rola | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 2011 | Jess Like Me | Lisa Knight | 22 atalatan (pertsonaia nagusia) |
| 2012 | DTLA | Eva | Atala: "Pilot" |
| 2015 | Glee | Erica | Atala: "Transitioning" |
| Chasing Life | Kenya Martin | Atala "As Long as We Both Shall Live" | |
| 2016 | Transparent | Elizah Parks | Atala: "Elizah" |
| Code Black | Beth | Atala: "Life and Limb" | |
| Chicago Med | Denise Lockwood | Atala: "Natural History" | |
| Drunk History | Marsha P. Johnson | Atala: "Bar Fights" | |
| 2017 | When We Rise | Seville | 2 atalatan |
| Doubt | Delilah Johnson | Atala: "Faith" |
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) AfterBuzz TV. (2017-01-16). Alexandra Grey: Celebrity Impressions and Seeing More Diverse Women on TV. (kontsulta data: 2017-11-24).
- ↑ a b c d (Ingelesez) Wilson Hunt, Stacey. (2016-09). «TV Is Breaking Into Us» New York: Vulture (kontsulta data: 2017-11-24).
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









