Share to:

Alexandra Hedison

Alexandra Hedison

(2009)
Bizitza
JaiotzaLos Angeles1969ko uztailaren 10a (57 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaDavid Hedison
Ezkontidea(k)Jodie Foster  (2014 -
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Purchaseko New Yorkeko Unibertsitate Publikoa
New York Estatuko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea, film-zuzendaria, argazkilaria, gidoilaria, antzerki aktorea eta zinema aktorea

hedison.com
IMDB: nm0373312 Allocine: 154983 Allmovie: p564057 Edit the value on Wikidata

Alexandra Hedison, sortzez Alexandra Mary Hedison, (Los Angeles, Kalifornia, 1969ko uztailaren 10a) estatubatuar aktore, argazkilari, film-zuzendari eta gidoilaria da.[1][2][3]

Bizitza

Hasierak

Gurasoak Bridget Mori eta David Hedison aktorea izan ziren. New Yorkeko Estatu Unibertsitatean ikasi zuen, Purchasen, eta Kaliforniako Unibertsitatean, Los Angelesen (UCLA).[4]

Ibilbide artistikoa

Aktore

Zenbait pelikula eta telesailetan aktore jardun zuen, esaterako, Melrose Place telesailean atal batzuetan parte hartu zuen, guztira hemeretzi. Hedisonen paperik ospetsuena Dylan Morelandek Showtime kateko The L Word telesailean egindakoa izan zen. Hedisonek 2009an utzi zuen interpretazioa, aktoreek etengabe arreta gune izatea jasan ezina baitzen beretzat.

Argazkilari

Argazkigintzan zentratu zen orduan, poztasun handiagoa eman dikion lanbidea; 2001. urtean arte bisualean hasi zen. Paisaien eta arkitekturaren erretratuetan aditua da, eta erakusketak egin ditu Europa eta Amerikako galeria eta museoetan, Londres, New York, Santa Monica edo Los Angeles hirietan, besteak beste. Bere irudi abstraktuen serieak Rose Gallery galerian erakutsi ditu, Bergamot Station-en, Los Angelesen. Zuzendari zinematografiko lanetan ere hasi da, In the Dog House animaziozko film laburrarekin, At the End of My Leash animaziozko lanarekin eta The Making of Suit Yourself film labur dokumentalarekin. Lan horietako lehenaren gidoilaria ere izan da.

Bizitza pertsonala

Ellen DeGeneres aktore eta aurkezlearen bikotekidea izan zen, azken honek Anne Hecherekin harremana bukatu ondoren. Harreman horrek hiru urte baino gehiago iraun zuen, 2004an bukatu zen, DeGeneresek Portia de Rossi, ezagutu zuenean. Hedisonek beste harreman bat hasi zuen, Jodie Foster aktorearekin 2013ko udan, nahiz eta harreman hori ez zen ezaguna izan hilabete batzuek pasatu arte. Jennifer Allen publizistak, Fosterren ordezkariak, 2014ko apirilaren 23an baieztatu zuen Foster eta Hedison ezkondu zirela aurreko astean, zeremoniari buruzko xehetasunik eman gabe, intimitatean egin baitzen.[5]

Filmografia

Besteak beste,[6]

Zinea

Lana, urtea eta rola, hurrenez hurren:

  • Sleep with Me, 1994, aktore beltzarana
  • The Hard Truth, 1994, harreragilea
  • The Rich Man's Wife, 1996, gonbidatua jaian
  • Standing on Fishes ,1999
  • In the Dog House, 2005, (animaziozko film laburra) Maggie pertsonaiaren ahotsa
  • Designing Blind (2006) bere burua
  • Max is missing (1994), Rebecca.

Telebista

  • Lois & Clark: The New Adventures of Superman, 1994) (Atal 1), Remy pertsonaia
  • OP Center, 1995 (telefilma)
  • Melrose Place (1995) (Atal 1), Reshay medikua
  • Max desagertu egin da (Max is Missing, 1995) (telefilm) Rebecca pertsonaia
  • Silk Stalkings (1996) (Atal 1), Julie pertsonaia
  • Champs (1996) (Atal 1) emakumea kafetegian
  • LA Firefighters (1996-1997) (13 atal), Kay Rizzo suhiltzailea
  • Night Man (1997-1998) (2 atal), Jennifer Parks
  • Any Day Now (1998) (Atal 1), Rhonda pertsonaia
  • Prey (1998) (7 atal) Attwood-en nagusia
  • Kontroletik kanpo (Blackout Effect, 1998) (telefilm) Catherine Parmelen antzera
  • Zazpi egun (Seven Days, 1999) (Atal 1), Sally Bensen tenientea
  • Nash Bridges (2000) (1 episodio), Victoria Trachsel agente berezia
  • The L Word (2006-2009) (14 atal), Dylan Moreland pertsonaia

Erreferentziak

  1. www.imdb.com (kontsulta data: 2026-06-30).
  2. (Ingelesez) «PROJECTS» Alex Hedison (kontsulta data: 2026-06-30).
  3. (Ingelesez) Bounds, Out Of. Alexandra Hedison – Out of Bounds Radio Show. (kontsulta data: 2026-06-30).
  4. (Ingelesez) A NIGHT OUT WITH -- Alexandra Hedison and Ellen DeGeneres; Burning the Candle (Published 2004). 2004-08-15 (kontsulta data: 2026-06-30).
  5. (Gaztelaniaz) Calibán. (2014-04-23). Jodie Foster contrae matrimonio con la fotógrafa Alexandra Hedison | dosmanzanas - La web de noticias LGTB. (kontsulta data: 2026-06-30).
  6. (Gaztelaniaz) «Alexandra Hedison» FilmAffinity (kontsulta data: 2026-06-30).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya