Alf Ramsey
Alf Ramsey (Dagenham, Essex, Ingalaterra, 1920ko urtarrilaren 22a - Ipswich, Suffolk, 1999ko apirilaren 28a) britainiar futbolaria eta entrenatzailea izan zen. Bere herrialdean sari gehien jaso zituen futbolaria izan zen. BiografiaSouthampton taldean egin zuen debuta, 1946an, atzelari gisa. 1949an, Tottenham Hotspurrek fitxatu zuen, eta talde horrekin Ingalaterrako Bigarren Mailako Liga irabazi zuen 1950ean, eta lehen mailakoa 1951n. Nazioarteko hogeita hamaika partida jokatu zituen bere herrialdeko selekzioarekin, eta erretiroa hartu ondoren, 1955ean, Ispwich Town taldeko entrenatzaile bihurtu zen. Talde horrekin Bigarren Mailako Txapelketa irabazi zuen 1961ean, eta Lehen Mailakoa 1962an. Hurrengo urtean Ingalaterrako selekzioa hartu zuen bere kargu, eta 1966an Munduko Txapelketa irabazi zuen taldea osatuz joan zen. Ingalaterrako selekzioarekin, entrenatzaile gisa, 113 partida jokatu zituen, eta horietatik 96 irabazi. 1974an, kargutik kendu zuten. Erreferentziak
|