Aliye Berger
| Aliye Berger | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Büyükada, 1903ko abenduaren 24a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Büyükada, 1974ko abuztuaren 9a (70 urte) |
| Hobiratze lekua | |
| Familia | |
| Aita | Mehmet Şakir Paşa |
| Ezkontidea(k) | Karl Berger (en) |
| Haurrideak | |
| Familia | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Lycée Notre Dame de Sion Istanbul (en) |
| Hizkuntzak | turkiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria eta grabatzailea |
Aliye Berger (Büyükada, Turkia, 1903ko abenduaren 24a - Büyükada, 1974ko abuztuaren 9a) turkiar artista, grabatzaile eta margolaria izan zen. Turkiako Errepublikako lehen grabatzaileetakoa da. Bere grabatu espresionistengatik, zein 1954an Kredi Bank-eko pintura lehiaketa irabazteagatik da ezaguna.[1]
Biografia
1903ko abenduaren 24an jaio zen, Büyükadan (Istanbul, Turkia).[2] Bere gurasoak, Kabaaçaçlinen, aita, eta ama, Giritli Sare Ismail Haninen izan ziren.[3] Bere ahizpa Fahrelnissa Zeid artista izan zen eta bere neba Cevat Şakir Kabaaçaçlezarri izan zen.
Pintura eta piano ikasketak egin zituen Siongo Lycée Notre Dame ikastetxean.[4]1947an Carl Berger bere musika irakaslearekin ezkondu zen, baina sei hilabete baino gutxiago geroago hil zen senarra.[1]
Gero, Berger Londresera joan zen ahizparengana, eta han hasi zen grabatua eta eskultura ikasten, John Buckland-Wright artistaren babespean. 1951n Turkiara itzuli zenean, Istanbulen egin zuen lehen erakusketa, eta ehun lan baino gehiago erakutsi zituen. 1954an, nazioarteko lehiaketa bat irabazi, eta bigarren saria lortu zuen. Teherango biurtekoaren II edizioa, hurrengo urtean.[5] Bergerrek lan oparoa egin zuen hurrengo hamarkadetan.[1]
1974ko abuztuaren 9an hil zen, Büyükadan.[6]
Oroitzapena
1975ean, Istanbulgo Arte Ederren Akademian hil osteko atzera begirako erakusketa egin zuen.[7] Beste erakusketa bat Yapō Kredi Bank-ek antolatu zuen 1988an. Haren lau lan Istanbulgo Pintura eta Eskultura Museoan daude ikusgai, eta hiru Albertina museoan.[5] Bere ka-lana. 1960, Derviches (izenbururik gabe), New Yorkeko Metropoli Museoan dago.[8]
Googleren doodlea izan zen 2020ko abenduaren 24an, jaio zeneko 117 urteurrena ospatzeko.[5][7]
Erreferentziak
- ↑ a b c «A Selection from the Collection» Istambul Modern.
- ↑ «Berger 100 Yaşına Bastı» Radikal 24 de diciembre de 2003.
- ↑ «Lebriz Sanal Dergi - Aşk, Sanat Tarihine Bir İsim Kazandırdı: Aliye Berger» Lebriz.
- ↑ «Hürriyet - Haber, Son Dakika Haberler, Güncel Gazete Haberleri» Hürriyet.
- ↑ a b c «Aliye Berger kimdir? Sanatçı Aliye Berger Google'da doodle oldu! İşte Aliye Berger'e ilişkin bilgiler» Hürriyet.
- ↑ «Aliye Berger: Google honors Turkish artist on her 117th birthday» Devdiscourse 2020-12-24.
- ↑ a b «Aliye Berger's 117th Birthday» Google.
- ↑ «Untitled Dervishes ca. 1960 Aliye Berger» Metropolitan Museum.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









