Share to:

Alkman

Alkman
Alkman poeta grekoa ardoa edaten, erromatar mosaikoa Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSardes eta Mesoa (en) Itzuli, ezezaguna
HeriotzaK.a. VII. mendea ( urte)
Hobiratze lekuaTomb of Alkman in Sparta (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakolerkaria, idazlea, konpositorea eta maisu/maistra
Lantokia(k)Esparta

Discogs: 1444462 Edit the value on Wikidata

Alkman (Ἀλκμάν; gen.: Ἀλκμᾶνος; K.a. VII. mendea) Espartako poeta koral lirikoa zen. Alexandriako kanonaren bederatzi poeta lirikoen ordezkaririk zaharrena da (besteak Safo, Alzeo, Anakreonte, Estesikoro, Ibiko, Pindaro, Simonides eta Bakílides dira). Mousikeari buruzko gaiak jorratzen zituen, emakume gazteak partenietako (birjinen abesbatzak) jai erlijioso handi guztietan parte hartzen zuten jarduera artistikoa.

Biografia

Antzinako tradizioaren arabera, agian Aristoteles, Sardesetik etorritako lidiarra zen, Espartara esklabo bezala iritsi zena, non Agesidasen familian (Hagesidamus?) bizi izan zen, eta bere trebetasun onengatik emantzipatu zuena. Hala ere, antzinako autoreen bizitza beren poesiaren irakurketa biografikotik ondorioztatzen zen, eta xehetasunak interpretazioen mende daude.

Poemak

Alkmanen poemak kantatzeko eta dantzatzeko ziren. Koruaren zuzendariak, zitararak lehen doinua ateratzen zuenean, festarako jantzia zeraman korua abesten eta dantzatzen hasten zen musikaren arabera. Kantuen  letrak otoitzak, mitoen narrazioak edo barne sentimenduak izan zitezkeen. Koruaren zuzendaria kantu berriak egiten zituen profesionala izan zitekeen eta koruaren partaideak gaztetatik dantzan eta kantuan ikasitako  herriko jendea ziren.

Gugana heldu diren  zatiak partenioak dira eta K.a. VII. mendeko espartar neskatxen jardunetara garamate, kantua eta dantza, berez, erlijio ospakizun baten funtsezko elementuak dira. Neskatxen koru-kantuetan ondorengo egileen lanetan agertuko diren ezaugarriak erakusten dizkigu: adibide mitikoak koreutek eta poetak bizi duten  egoera konkretuaren aipamenekin batera, konparazioak, metaforak….

Alkmanen hitzek gauza handiak eta txikiak laudatzen zituzten: neskatxen korua, ardoa, ilarren purea, bere burua…. eta  irudi poetikoak tarteka. Alkmanek bi jaun izan zituen, poesia eta Esparta.

Alkmanena dugu literatura grekoaren zatirik iradokitzaile eta erakargarrienetako bat;  gaueko bakea deskribatzen da, eta natura guztia lotan aurkezten du, mendiak, haranak, lurreko, aireko eta uretako animaliak…

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya