Allan Kardec
| Allan Kardec | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Hyppolite Léon Denizard Rivail |
| Jaiotza | Lyon, 1804ko urriaren 3a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | frantsesa |
| Heriotza | Parisko 2. barrutia, 1869ko martxoaren 31 (64 urte) |
| Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
| Heriotza modua | berezko heriotza: burezur barneko aneurisma |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Amélie Boudet (1832 - ezezaguna) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Irakaslea(k) | Johann Heinrich Pestalozzi |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | itzultzailea, filosofoa, idazlea, eskola zuzendaria eta okultista |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Mugimendua | Espiritismoa |
| Izengoitia(k) | Allan Kardec |
Allan Kardec (Lyon, 1804ko urriaren 3a - Paris 1869ko martxoaren 31) Hippolyte Léon Denizard Rivailen ezizena da. Espiritismoaren sortzailea izan zen.
Biografia
Rivail Lyonen egin zituen lehen ikasketak, ondoren Yverdumeko (Suitza) Pestalozzi irakasle ezagunaren institutu goraipatuan jarraituz. Ikasketa unibertsitarioak ez zituen egin. Bost hizkuntztean hitz egiten zekiela esaten zuen: alemanez, ingelesez, gaztelaniaz, italieraz eta nederlanderaz. Hizkuntzalaritzan aritu zen burubelarri. Parisa itzuli zenean Yverdumekoaren antzeko Irakaskuntza Institutu bat sortu zuen Pestalozziren ideiak jarraituz.[1] Izan zituen arazo ekonomikoen ondorioz ikastetxea utzi behar izan zuen, lan desberdinak eginez: kontablea, irakasle partikularra, itzultzailea.[2] 1832an andereño batekin ezkondu zen, Amelia Boudet. Garai horretan pedagogia inguruko liburu batzuk idatzi zituen: 1824: Aritmetikaren inguruko kurtso praktiko eta teorikoa Pestalozziren metodoaren arabera 1828: Heziketa publikoaren hobekuntzarako proposatutako plana 1831: Gramatika frantses klasikoa (1831) 1846: Gaitasun diplomak eskuratzeko azterketen eskuliburua 1848: Hizkuntza frantsesaren dotrina gramatikala
Kardecen biografiak aldaketa bat izan zuen 1854 urtean. Urte horretan, 50 urte zituela, mahai birakorren fenomenoaz entzun zuen lehenengo aldiz. 1855ko maiatzean fenomenoaren testigu izan zen eta horretan oinarrituta espiritismoaren inguruko pentsamendua hasi zen garatzen. 1857ko apirilaren 18an espiritismoaren hasiera suposatuko zuen liburua idatzi zuen, Le Livre des Esprits (Espirituen liburua). Hau izan da, batez ere, ezagun egin duen arrazoia. Lehenengo edizioa egunetan agortu zen. Espiritismoaren inguruan egin zituen ikerketek bere izena aldarazi zioten, Hippolyte Leon izatetik Allan Kardec izatera, berak zioenez, aurreko bizitza baten izen hori zeramala gogoratu eta gero.
Obra
Liburu pedagogikoak
D. H. L. Rivailek eskola eskuliburu asko idatzi zuen [3] :
- Cours pratique et théorique d'arithmétique d'après la méthode Pestalozzi[4] (1824, 1845 eta 1847 urtetan argitaratuta).
- Plan proposé pour l'amélioration de l'Instruction Publique[5] (1828).
- Mémoire sur l'Instruction publique adressé à Messieurs les membres de la commission chargée de réviser la législation universitaire[6] (1831).
- Grammaire française et classique[7] (1831).
- Catéchisme grammatical de la langue française [8] (1848, 1868).
- Grammaire normale des examens [9] (1849, 1883 arte urtero argitaratuta). Marc-Edouard Alvarez eta Yves Levirekin batera idatzita.
- Dictées normales des examens (1850).
Liburu espiritistak[10]
- Le Livre des Esprits (1857)
- Le Livre des médiums (1861)
- L'Évangile selon le spiritisme (1864)
- Le Ciel et l'Enfer (1865)
- La Genèse selon le spiritisme (1868)
- Qu’est-ce que le spiritisme ?, introduction à la connaissance du monde invisible. (1859)
- Les œuvres posthumes d'Allan Kardec (hil ondoren egindako haren lanen bilduma).
Erreferentziak
- ↑ "Biografía de Allan Kardec", Allan Kardec: Qué es el Espiritismo liburuan, ed. Kier, Buenos Aires, 1976, 134 or.
- ↑ Ibidem, 134-135 or.
- ↑ Françoise Parot: "Honorer l'incertain: la science positive du XIXè siècle enfante le spiritisme". Revue d'histoire des sciences, 57.zk, 2004. 33-63 or. (Université Paris 7).
- ↑ Paris: Imprimerie de Pilet
- ↑ Paris: Chez Dentu
- ↑ Egilearen edizioa
- ↑ Paris: Hachette
- ↑ Paris: C. Borrani
- ↑ Paris: C. Borrani et Droz
- ↑ https://web.archive.org/web/20110207094604/http://allan-kardec.com/
Kanpo loturak
- (Frantsesez): Centre Spirite Lyonnais
- (Frantsesez): Egilearen liburu guztiak.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









