Share to:

Alodia

Alodia
VII. mendea – 1504
Alodia (c. 600 - 1504) da Nubiarren Erresuma Kristauen artean ezezaguena. Bere ipar mugak 5. eta 6. kataraten artean nonbait kokatzen ziren. Hegoaldeko muga ezazaguna da, baina ziurrenik Bahr el Ghazalen barneraino heltzen ziren.
Geografia
HiriburuaSoba
Kultura
Hizkuntza(k)Nubiarra
ErlijioaKristautasuna, Monofisismoa
Historia
Aurrekoa
Meroë
Ondorengoa
Sennarko sultanerria

Alodia, Alwa edo Aloa Nubiako Erresuma Kristauen artean hegoaldenen kokatzen zena zen, Nobatia eta Makuriaren hegoaldean. Ez da gehiegirik ezagutzen erresuma honen inguruan, nahiz eta ia mila urtez iraun zuen, tamaina handikoa zen eta botere handiko harremanak eduki. Aztarnategiak gutxi ikertu dira, bere iparraldeko mugakideekin alderatuta.

Etiopiako Eliza Ortodoxoaren liturgian herrialde honen kontrola egon zela diote. Ezana eta Sezana enperadore bikien kanpainen kroniketan ere aipatzen dira. Hala ere jatorria ez da oso ezaguna. Alodiari eginiko lehenengo erreferentzia Nastasen Erresuman aurkituriko estela Meroitiko bat da, Alut izeneko leku bat aipatuz. Plinio Zaharrak Alwa sartu zuen Nubiako hirien artean. Baliteke ere Meroëko antzinako erresumarekin lotuta egotea, zentratuta baitago Meroitikoen lurraldean. Axumgo Ezanaren garaietan badirudi Noba herriak kontrolpean zuela, eta ez kuxitek.

VI. mendean Alodia kristautasunera batu zen, Justiniano I.aren eraginez. Kristautasun monofisista ezarri zela dirudi, beste sekta kristauen gaindi. Badirudi ere denbora batez Makuriarekin batera estatu bakarra osatu zutela, bi dinastiek zituzten harremanak direla eta. Hala ere Alodiak geroago bere independentzia berreskuratu zuela argi dago.

Bere urruntasuna dela eta azkena izan zen Nubiako herrien artean Islama onartzen. Funj konkistaren ostean Sennarko sultanerrian batu zen, eta bertakoak Abdallab izenarekin ezagunak izatera igaro ziren. Ajib Handiaren garaian Dongolako Erresuma sortu zen bertan, autonomia handikoa.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya