Ama Kandida
| Ama Kandida | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Juana Josefa Cipitria y Barriola |
| Jaiotza | Berrozpe baserria, 1845eko maiatzaren 31 |
| Herrialdea | Gipuzkoa |
| Heriotza | Salamanca, 1912ko abuztuaren 9a (67 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | moja |
| Santutegia | |
| Abuztuaren 9a | |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
| figliedigesuitalia.com… | |
Juana Josefa Zipitria Barriola (Berrozpe baserria, Andoain, 1845eko maiatzaren 31 – Salamanca, 1912ko abuztuaren 9a), Santa Kandida Maria Jesuskoa edo Ama Kandida eliza izenez ezagunagoa, gipuzkoar lekaimea izan zen, Jesusen Alabak ordenaren sortzailea[1]. 2010eko urriaren 17an kanonizatu zuen Benedikto XVI.a aita santuak[1][2].
Bizitza
Juana Josefa Zipitria Barriola Andoaingo Berrozpe baserrian jaio zen, 1845eko maiatzaren 31n. 1852an familia Tolosara aldatu zen; gurasoek ehundegian lan egiten zuten bitartean, Juanak ahizpa gazteak zaintzen zituen. 1863 aldean, 18 urte zituela, Burgosera joan zen neskame, eta Valladolidera geroago[3][4].
Valladolideko Rosarillo elizan ezagutu zuen Miguel San José Herranz jesuita erabakigarria izan zen Juana Josefaren bokazioan. Neska gazteek heziketarako aukera urriak zituztela-eta kezka handia zuenez, hezkuntzari eskainitako kongregazio bat sortzea erabaki zuen. Eragozpen asko saihesturik, 1871ko abenduaren 8an Jesusen Alabak kongregazioa fundatu zuen Salamancan, beste bost emakumerekin batera[3]. Lehenbiziko ikastetxea Salamancan bertan ireki zuten, 1874an[4]. Laster, Arévalo, Peñaranda de Bracamonte, Segovia eta Medina del Campo zabaldu zituzten eskolak; Euskal Herriko lehenbizikoa Tolosakoa izan zen, 1888an irekia. 1911n, Brasilen sortu zuten ikastetxe bat[5].
Ama Kandida 1912an hil zen, Salamancan. 1996ko maiatzaren 12an Joan Paulo II.ak dohatsu aitorturik, 2010eko urriaren 17an Benedikto XVI.ak santu izendatu zuen[1].
Erreferentziak
- ↑ a b c Benedikto XVI.a aita santuak Ama Kandida andoaindarra santu egin du. gara.naiz.eus (kontsulta data: 2017-8-9).
- ↑ 'Ama Kandida' ya es santa. diariovasco.com (kontsulta data: 2017-8-9).
- ↑ a b Candida María de Jesús, Ama Kandida. jesuitinasdonostia.com (kontsulta data: 2017-8-9).
- ↑ a b Cipitria Barriola, Juana Josefa. aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2017-8-9).
- ↑ Villalta, Xavier. Cándida María de Jesús. catholic.net.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









