Amager
| Amager | |
|---|---|
Amager Stranpark hondartza. | |
| Geografia | |
| Kokapena | Itsaso Baltikoa |
| Azalera | 2.984 km2 |
| Politika | |
| Herrialdea | |
| Eskualdea | Danimarkako Hiriburu Eskualdea |
| Udalerriak | Kopenhage, Tårnby eta Dragør. |
| Hiri populatuena | Kopenhage |
| Hiri populatuenaren biztanleria | 1.950.522 bizt. |
| Gizartea | |
| Biztanleria | 171.210 |
| Dentsitatea | 1796.6 bizt./km² |
Amager Danimarkako uharte garrantzitsueneako bat da. Azaleraz txikia den arren (95 km² baino ez) herrialdeko laugarren populatuena da (171.210 biztanle), izan ere bertan baitaude Kopenhageko metropoli eremuko barruti batzuk. Danimarkako Hiriburu Eskualdearen barnean dago eta hiru udalerri ditu; Kopenhage bera, Tårnby eta Dragør.
Historia
Amager aspaldidanik populatua izan da. 1521 urtean Kristian II.a Danimarkakoak Herbehereetako nekazariak ekarri zituen, lurra landu eta Danimarkako Gortea eta Kopenhage bera hornitzeko.
XIX mendean Kopenhage uhartean zabaltzen hasi zen eta 1902an okupaturiko lurrak Kopenhage beraren menpe gelditu ziren. Gaur egun Islands Brygge, Kastrup, Amagerbro, Sundby eta Ørestad barrutiak metropoli eremuari dagozkio. Kopenhageko nazioarteko aireportua Kastrupen dago. Honetaz gain Tårnby eta Dragør herriak ere badaude Amagerren.
70. hamarkadan Amager zabortegi gisa erabili zen eta Lorteøen (Zaborraren uhartea) ezizena hartu zuen.

Ondasun nabarmenak
- Kalvebod Fælled: Garai batean eremu militarra zen baina orain Natur Erreserba bihurtua dago.
- Amagerstrand: Uhartearen ekialdean dagoen hondartza artifiziala da, kirol kaia eta itsasaldeko paseo eta guzti egina.
- Amager Bio: Zinema, kontzertu eta kultur ekitaldietarako eraikina.
Garraioa
Kopenhageko Nazioarteko Aireportua (NAGE: CPH - NAZE: EKCH) bertan dago. Suedia eta Danimarka elkartzen dituen Øresund zubia ere bertatik hasten da. Kopenhage hiriburuareki elkartzen dituen beste zubi batzuk ere badaude, eta Kopenhageko metroa ere iristen da Amagerrera.
Ikus gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









