Share to:

Amale Arzelus

Amale Arzelus

Bizitza
JaiotzaDonostia1924ko otsailaren 19a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2015eko irailaren 28a (91 urte)
Familia
AitaAnder Arzelus
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakirrati-esataria eta hizlaria
KidetzaEuskerazaintza

Amale Arzelus Arrieta (Donostia, Gipuzkoa, 1924ko otsailaren 19a2015eko irailaren 28a) euskaltzalea eta irrati esataria izan zen. Irratiz euskaraz aritu zen lehen emakumea izan zen.[1]

Biografia

Amale Arzelus[2] aitaren hitzaldien inguruan (Ahotsak proiekturako)

1924an otsailaren 19an jaio zen Donostian, Ander Arzelus Luzearren eta Amalia Arrietaren sendian. Hiru anai-arreba izan zituen: Itziar, Ander eta Iñaki. Txurruka kaleko Arantzazuko Amako ikastolan ikasi zuen. Txikitatik, bere aitaren eskutik, euskararen aldeko lanetan aritu zen, bai euskal irratian, bai antzezlanetan (Neskamearen marmarrak antzerkitxoa berak antzezteko idatzi zuen bere aita Luzearrek). Bere amak ez zekien euskaraz. 1932ko martxoaren 2an euskarazko lehen irratsaioa egin zuten Luzearrek eta Joseba Zubimendik, Donostiako Union Radio irratian. Arzelus, 8 urte besterik ez zituela, irratian euskaraz aritu den lehen emakumea bihurtu zen. Euskara zabaltzeko helburuarekin egiten zuten. Aitak idatzitako bakarrizketa, antzezlan eta hitzaldien esatari izan zen Arzelus, garaiko euskal kulturaren izen handien artean. Euskarazko klaseak ere eman zituzten, Luzearrek irakaslearen rola hartuz eta Arzelus, ordea, ikaslearena Haiengandik ikasitako euskararekiko maitasunari eutsi zion bizitza osoan; poxpolinetan antzezle, irratian esatari, andereño eta Euskarazaintzako kide gisa, nagusiki.[3]

Irratsaio hartan, mikroaren aurrean pasa ziren, besteak beste, Xabier Lizardi, Aitzol, Telesforo Monzon, Emeterio Arrese, Orixe, Toribio Alzaga, Elbira Zipitria, Tomas Garbizu, Jean Lafite... Orduko prentsak, ordea, izartzat Arzalus jotzen zuen.[4][5]

1936ko Gerra Zibilean, Bilbotik igaro ondoren Ipar Euskal Herrira, Azkainera joan zen sendi osoarekin, aita izan ezik, hau Santoñan preso hartu baitzuten, eta 1943 arte kartzelaturik izan zen, lehendabizi El Dueso, gero Larrinagan eta azken 5 urte Burgosko Penalean, 2 urtez heriotz zigor pean.

1940 urtarrilan, Iparraldetik Donostiara bueltatu ziren, bertan lanean hasi behar izan zuen, Euskara eta frantsesa irakasten haritu zen diru laguntza etxeratzeko, bere ahizpa eta nebek ikasketak jarrai zezaketen, bera baitzen sendiko zaharrena aita kartzelan jarraitzen zuenez.

1943 aita kartzelatik irten ondoren, Madrilera joan behar izan zuen, derrigorrez atzerriratuta izan bai zen, baina 1944ean Donostira joan ahal izan zuten berriro. Elviraren laguntzarekin, Beneditarren "Gráficas Fides" inprimategian lortu zuen idazkaritzako lana. Bertan bere aitaren zuzendaritzapean antzezlanetan ere jarraitu zuen, 1946an aitak Frantzian errefuxiatu behar izan zuen arte.

1948go azaroak 27an Andoni Zinkunegirekin ezkondu zen eta urtebete geroago haien 9 seme-alabetako lehen semea jaio zen, Ander.

Urte berean Elbira Zipitriaren eskaera jarraituaz, Gerra ondoko 2 garren Etxe-Ikastola klandestinoa sortu zuen, San Jeronimo kaleko 20an.[6]

Horretan jarraitu zuen 1968 urtera arte haur-ikastolekin hauek "legeztatuak" izan ziren artean, eta ordutik aurrera adinekoei irakasten jarraitu zuen beste urte askoan.

Euskerazaintzako kide izan zen sortu zenetik bere azken eguneraino. 1994ean Euskaltzain izendatu zuten. Beste elkarte bat ere sortu zuten euskerazale batzuen artean, besteak beste, "Arbasoen izkuntza zaleak" izenarekin. Bertan euskalkien aldekoak ziren eta ez zuten garaiko euskara batuak zeraman bidea onartzen, batua horretan erdelkeri gehiegi ikusten bai zuten, nahiz eta euskara batutzea beharrezkoa zela onartu.

9 biloba izan zituen eta haiengandik bost birbiloba ere ezagutu zituen.

2015eko irailaren 28an, 91 urte zituela, hil zen.

Erreferentziak

  1. «Amale Arzelus | Euskaraz aritu zen lehen emakume esataria» EITB (kontsulta data: 2024-02-15).
  2. .
  3. «Amale Arzelus: “Aitarengandik jaso nuen euskararekiko maitasuna”», Irutxuloko Hitza, 2012-02-28.
  4. Urtzi Urkizu: «Euskarazko lehen irratsaioa aireratu zela 80 urte beteko dira gaur», Berria, 2012-03-02.
  5. Koldo Ordozgoiti Juanenea: «Euskara hegaz: euskal irratiak 80 urte»], Euskonews & Media, 615. zenbakia, 2012-03-02.
  6. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/amale-arzelus-jaio-zen-donostian-irratian-euskaraz-aritu-zen-lehen-emakumea

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya