Share to:

Amanda Beard

Amanda Beard

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAmanda Ray Beard
JaiotzaNewport Beach1981eko urriaren 29a (44 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaArizonako Unibertsitatea
Irvine High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakigerilaria eta modeloa
Pisua59 kilogramo
Altuera173 zentimetro

amandabeardofficial.com
IMDB: nm1736891 Twitter: AmandaRayBeard Instagram: amandaraybeard Olympic.org: amanda-beard Edit the value on Wikidata

Amanda Ray Beard (Newport Beach, Kalifornia, 1981eko urriaren 29a) estatubatuar igerilari olinpiko eta modeloa da. Atlantan 1996ko Udako Olinpiar Jokoetan, Sydneyn 2000ko Udako Olinpiar Jokoetan, Atenasen 2004ko Udako Olinpiar Jokoetan eta Pekinen 2008ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, guztira 7 domina lortuz, berriena 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan. Igeriketako 200 metroko proban, mundu mailan, lehen postua lortu zuen 2003. urtean. Ameriketako Estatu Batuetako lehiaketetan, Beardek hiru aldiz irabazi zuen 200 metroko iproban, hiru aldiz 100 metroko igeriketan eta bi aldiz 200 metroko banakako medley delakoan.

Ibilbidea

1996ko Atlantako Olinpiar Jokoak

Amanda Beardek 14 urterekin egin zuen bere lehen olinpiar agerraldia Atlantan 1996ko Udako Olinpiar Jokoetako igeriketa lehian, artean Irvine High Schooleko ikaslea zelarik Kaliforniako Irvinen. Bere agerpen gazte eta lotsatiak prentsaren arreta erakarri zuen, eta askotan atera zizkioten argazkiakvbere peluxezko hartzatxoarekin, baita domina jasotzen ari zela ere.[1]

1996ko Atlantako Olinpiar Jokoen emaitzak
Azken domina kopurua: 3 (1 urrezkoa, 2 zilarrezkoa, 0 brontzezkoa)
Data Proba Azken Ordua Posizioa
Uztailak 23 200 bular estiloa 2:25.75 2.a
Uztailak 24 4 x 100 m nahasketa 4:02.88 1.a
Uztailak 26 100 bular estiloa 1:08.09 2.a

Amanda Beard igeriketako historiako bigarren irabazle olinpiko gazteena izan zen.[2]

2000ko Sidneyko Olinpiar Jokoak

Sydneyko 2000ko Olinpiar Jokoen emaitzak
Azken domina taula: 1 (0 Urrezko, 0 Zilarrezko, 1 Brontzezko)
Data Proba Azken Ordua Lekua
Irailak 20 200 emakumezkoen bular estiloa 2:25.35 3.a

Beard Arizonako Unibertsitatera joan zen eta 2001. urtean NCAA I Mailako Txapelketan parte hartuz irabazi zuen. 2003. urtean, munduko txapelduna izan zen eta munduko errekorra ezarri zuen 200 metro bular igeriketan.

2004ko Atenasko Olinpiar Jokoak

Beardek Ameriketako Estatu Batuetako probetan agerraldi ona egin zuen, 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko kalifikatuz, joko horietako lau ekitalditan.

2004ko Atenasko Olinpiar Jokoen emaitzak
Azken domina kopurua: 3 (1 Urrezkoa, 2 Zilarrezkoa, 0 Brontzezkoa)
Data Proba Azken Ordua Lekua
Abuztuak 16 100 bular estiloa 1:07.44 4.a
Abuztuak 17 200 m nahasketa 2:11.70 2.a
Abuztuak 19 200 bular estiloa 2:23.37 1.a
Abuztuak 21 4 x 100 m nahasketa 3:59.12 2.a

2008ko Pekingo Olinpiar Jokoak

2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan, Beardek bigarren postuan bukatu zuen emakumezkoen 200 metroko proban, eta bere laugarren Olinpiar jokoak jarraian lortu zituen. 2008. urteko uztailaren 30ean, Ameriketako Estatu Batuetako Igeriketa taldeak Singapurren egindako azken entrenamenduan, Beard, Dara Torres eta Natalie Coughlin estatubatuarrekin batera, Estatu Batuetako Igeriketa Taldeko kapitain izendatu zuten.[3]

2008ko Pekingo Olinpiar Jokoen emaitzak
Azken domina taula: 0 (0 Urrezko, 0 Zilarrezko, 0 Brontzezko)
Data Proba Azken Ordua Lekua
Abuztuak 14 200 bular estiloa 2:27.70 SA

Pekinen, Beardek kale egin zuen 200 metroetan finalerdietara jarraitzeko, atariko postuetan barik 18. postuan kokatuz.

Errekor pertsonalak

Amanda Bearden denbora onenak distantzia luzean:

  • 100 bular estiloa: 1:07.42
  • 200 bular estiloa: 2:22.44 (probako hirugarren igerilari azkarrena)
  • 200 domina banakako denbora: 2:11.70

Modelo lana eta publizitatea

Bere modelo lanean FHMn agertu zen, 2006an Sports Illustrated Swimsuit Edition, eta biluzik posatu zuen 2007ko uztailean Playboy magazineko gai nagusi gisa.[4][5]

Bizitza Basatiaren Defendatzaileen bozeramailea izan da, eta barrualdeen dekorazioaz gozatzen du. Leah eta Taryn ahizpak ere igerilariak dira. 2006an, Long Beach Celebrity kotxe-lehiaketarako Toyota Grand Prixen zortzigarren postua lortu zuen Amandak.

2007. urteko azaroan, Beard-ek GoDaddy-rentzako bere lehen telebista komertziala egin zuen, "Shock" izenekoa. 1996-2004 urteetatik lortutako zazpi domina olinpikoak ilustratuz aurkezten da. Mark Spitzek kameo moduko agerpen bat egin zuen bertan.[6]

2008. urteko apirilean, The Best Damn Sports Show Period izeneko Fox katearen kirol-solasaldiko programa batean sartu zen, kirol-ekitaldi garrantzitsuenen berri emateko.[7]

2008. urtean, PETA erakundearentzat larruak erabiltzearen aurkako kanpaina batean parte hartu zuen Beardek. Biluzik atera zioten argazkia AEBko bandera baten aurrean. Ameriketako Estatu Batuetako Banderen Kodearen arabera, bandera ez dago zuzen, goiko aldean eskuinean eremu urdina duela.[8]

Erreferentziak

  1. Klein, Sarah A. "Conquering Heroine; Amanda Beard Welcomed Back After Olympic Trial Swim Wins" artxibatua 2011 ko maiatzaren 25an Wayback Machinen., Los Angeles Times, March 15, 1996. Accessed January 15, 2008.
  2. Klein, Sarah A. "Conquering Heroine; Amanda Beard Welcomed Back After Olympic Trial Swim Wins" artxibatua 2011 ko maiatzaren 25an Wayback Machinen., Los Angeles Times, March 15, 1996. Accessed January 15, 2008.
  3. Klein, Sarah A. "Conquering Heroine; Amanda Beard Welcomed Back After Olympic Trial Swim Wins" artxibatua 2011 ko maiatzaren 25an Wayback Machinen., Los Angeles Times, March 15, 1996. Accessed January 15, 2008.
  4. FHM Modeling pictures. .
  5. ESPN article. .
  6. Klein, Sarah A. "Conquering Heroine; Amanda Beard Welcomed Back After Olympic Trial Swim Wins" artxibatua 2011 ko maiatzaren 25an Wayback Machinen., Los Angeles Times, March 15, 1996. Accessed January 15, 2008.
  7. Klein, Sarah A. "Conquering Heroine; Amanda Beard Welcomed Back After Olympic Trial Swim Wins" artxibatua 2011 ko maiatzaren 25an Wayback Machinen., Los Angeles Times, March 15, 1996. Accessed January 15, 2008.
  8. Klein, Sarah A. "Conquering Heroine; Amanda Beard Welcomed Back After Olympic Trial Swim Wins" artxibatua 2011 ko maiatzaren 25an Wayback Machinen., Los Angeles Times, March 15, 1996. Accessed January 15, 2008.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya