Share to:

Amandre Santa Ines

Amandre Santa Ines
Bizitza
JaiotzaArrasate, 1570
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaValladolid, 1607 (36/37 urte)
Hobiratze lekuaSan Joan Bataiatzailearen eliza 
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmomia
Amandra Santa Ines fededunei erakutsia, 2018ko azaroan.

Ines Ruiz de Otalora edo Amandre Santa Ines (Arrasate, 16. mendeko 2. erdia - Valladolid, 1607) Arrasateko emakume bat izan zen, Espainiako Gortearekin harremana zuten familiekin lotua. Hil ondoren Arrasaten hobiratu zuten, eta bere gorpu erdi momifikatua herri sinesmenen bidez gurtua izan zen, Amandre Santa Ines izenarekin. Hala ere, ez da santutegi kristauan santu edo dohatsu izendatutako pertsona.

Biografia

Emakume hau Ruiz de Otalora leinukoa zen, Aretxabaletako leinu bat hain zuzen, Urkulu inguruko Otalora dorretxearen beheko Otala-azpi etxekoa. Baina Ines jaio zenerako, Arrasaten ezarria zegoen familia[1].

Haren aita Miguel Ruiz de Otalora Espainiako Felipe II.aren erreinauldian Indien Kontseiluko lehendakaria eta Nafarroako erregeordea izan zen. Ama Katalina Zuazu Lazarraga arabarra izan zen, lur eta jabetza ugariren jabea. Ines hirugarren alaba izan zen bost senideren artean. Litekeena da umezain batek hazi izana Ines gurasoak Gortean izaten baitziren, garaiko beste arrasatear batzuk bezala, adibidez Esteban Garibai edo Rodrigo Okariz. Azken hau Errege Etxearen grefier edo idazkariorde zen Valladoliden, eta berarekin ezkondu zen Ines. 1600 eta 1607 urteen artean Valladoliden bizi izan zen eta etendako zenbait haurdunaldi izan zituen. Erregearen Gortea 1606. urtean Valladolidetik Madrilera joan zen, baina Ines Valladoliden geratu zen, beharbada gaixo eta bertan hil zen 1607. urtean[2].

Amandre Santa Ines momia

Testamentuan adierazi zuen Inesek Okariz familiak Arrasateko parrokian zuen kaperan hobiratua izan nahi zuela, baina gorpuaren garraioa ez zen berehalakoan posible izan eta Valladolideko San Frantzisko komentuan ehortzi zuten. Urte batzuen buruan Inesen nahia betetzeko atera zuten Valladolideko hobitik Arrasatera eramateko, baina orduan konturatu ziren gorpuzkiak guztiz usteldu gabe, momifikatuta zeudela[2].

Harrezkero, San Joan Bataitzailearen kaperan izan zen bitartean, Arrasateko herrian gurtze herrikoia hasi zen, emakumezko hura santua zelakoan eta otoitz eginez gero indar sendagarria zuelakoan. Amandre Santa Ines esaten zaio Arrasaten, amandrea delarik errespetuzko forma, sinonimoa bai amonarena eta baita ama-pontekoarena.

Bereziki, gaueko amesgaizto eta loaren gaixotasunengatik babesten omen zituen fededunak Amandre Santa Inesek. Inguma gaueko jeinu gaiztoaren kontrako laguntza ematen zuen[3], eta otoitz-kantu bat eskaintzen zitzaion:

Amandre Santa Ines / bart einjot amets, / ona bada, bion partez / eta txarra bada, inondako bez

Kantu honen aldagaiak aurkitu izan dira Gipuzkoako zenbait herritan, hala nola Bergara, Azkoitia, Ataun, Mutriku, Beizama edo Bidanian, eta baita Garain ere (Bizkaia)[3][4].

Elizako kaperako gurtze honek mendeak iraun zituen, baina elizgizon batek eten nahi izan zuen. 1946. urtean, orduko Arrasateko parroko Jose Luis Iñarrak, gorpuzkiak Okariz kaperatik atera zituen, hura santua ez zelakoan eta sineskeria zelakoan gurtzea[2]. 1989. urtean, ordea, elizako berregite lan batzuetan hilkutxa berreskuratu zen, eta Paco Etxeberria forentseak zuzendutako azterketa baten ondoren, bere ohiko kaperara itzuli zuten Amandrea. Harrezkero, tarteka, kutxa ireki eta herriaren bistan erakutsi ohi dute momia elizan[5].

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «OTALORA, Inés Ruiz de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2019-05-25).
  2. a b c «Amandre Santa Ines momia, bizidunen artera itzuli da - Mondraberri» www.mondraberri.eus (kontsulta data: 2019-05-25).[Betiko hautsitako esteka]
  3. a b (Gaztelaniaz) «Una 'amandre' de 405 años» El Diario Vasco 2012-10-28 (kontsulta data: 2019-05-25).
  4. Mikelena, Pello. (2019T09:09). «Ze ona! Umetan amesgaiztoak uxatzeko (Mutrikuko aldaera): "Amandre Santa Ines, nik ein det gaur ames. Ona bada, bixon partez eta txarra bada, dijuala bere bidez"» @Pellomik (kontsulta data: 2019-05-26).
  5. «Amandre Santa Inesen bisita komentatuko irudiak - Arrasate» Goiena.eus (kontsulta data: 2019-05-25).

Bibliografia

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya