Amazon
Amazon hodei konputazioaren eta merkataritza elektronikoaren arloan diharduen estatubatuar enpresa da, Seattlen egoitza duena. Interneten bidez produktuak saltzearen aurrekaria, Amazon Alexa Internet, a9.com, Shopbop, Internet Movie Database (IMDb), Zappos.com, DPreview.com eta Twitch webguneen jabea da.
BrandZ zerrendaren arabera, munduko txikizkari markarik ezagunena da.[1]
Europako Batzordeak enpresa teknologiko erraldoiekin 2023an osatu duen zerrendan sartu zuen (Alphabet, Amazon, Apple, ByteDance, Meta eta Microsoft). Enpresa horiek merkataritza elektronikoari buruzko 2022an ezarritako arau berriak bete beharko zituzten Europan. Bruselak «atezain digital» gisa identifikatu ditu enpresa horiek, uste baitu nahikoa indar badutela merkatuaren oreka baldintzatzeko.[2]
"Atezain digitala"
2022an Europako Batzordeak merkataritza elektronikoa arautzeko bi lege onartu zituen zehazki Interneteko atari handiek merkatuan duten abusuzko praktikak murrizteko eta lehia orekatzeko: Zerbitzu Digitalen Araua (ZDA) eta Merkatu Digitalen Araua (MDA). Lege horiek aukera ematen diote batzordeari isunak jartzeko, uste badu enpresa batek merkatuaren lehia askea oztopatzen duela. Monopolio jarduna duela berretsiko lukeen ikerketa txostenik gabe zigortzeko ahalmena ematen dio, gainera.[3]
Europako Batzordeak irizpide batzuk ezarri ditu enpresa bat «atezain digitala» den edo ez ebazteko. Esaterako, azken hiru urteetan 7.500 milioi euroko fakturazioa izatea Europako Batasuneko herrialdeetan, edo gutxienez 45 milioi erabiltzaile aktibo izatea, eta 10.000 enpresa erabiltzaile. Sei betetzen dituzte baldintza horiek guztiak: Alphabet, Amazon, Apple, ByteDance, Meta eta Microsoft.[3]
Merkataritza elektronikoaren arauak debekatu egiten die enpresei beren zerbitzuen bidez eskuratutako datuak beste zerbitzuekin lortutakoekin bateratzea. Alegia, Metak ezingo du Facebook bidez eta Whatsapp bidez lortutakoa bateratu. Era berean, ezingo dituzte erabiltzaileak behartu konpainiaren aplikazio jakin batzuk beren gailuetan instalatuta izatera. Eta finantza erakundeek ordainketa zerbitzu alternatiboak eskaini ahal izango dituzte, halaber. Araua urratuz gero, urteko sarreren %20rainoko isunak jaso ditzakete enpresek.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) www.es.kantar.com. Kantar - Ranking de las marcas de retail más valiosas del mundo en 2017. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Biain, Aitor. (2023-09-08). «Bruselak baldintza digital zorrotzagoak ezarri dizkie sei erraldoi teknologikori» Berria (kontsulta data: 2023-09-08).
- ↑ a b Biain, Aitor. (2023-09-08). «Bruselak baldintza digital zorrotzagoak ezarri dizkie sei erraldoi teknologikori» Berria (kontsulta data: 2023-09-08).
Kanpo estekak
| Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









