Share to:

Amy Bull

Amy Bull
Bizitza
JaiotzaGreat Holland1877ko uztailaren 16a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaLittle Baddow1953ko otsailaren 11 (75 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AmaLilian Hicks
Hezkuntza
HeziketaNorth London Collegiate School 1895)
Girton College (en) Itzuli
(1895 - 1899)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta sufragista
Enplegatzailea(k)Westfield College (en) Itzuli  (1900 -  1901)
The Belvedere Academy (en) Itzuli  (1901 -  1904)
Bryn Mawr College  (1904 -  1905)
Jasotako sariak

Amy Maud Bull, sortzez Amy Hicks (Great Holland, Essex, 1877ko uztailaren 16a - Little Baddow, 1953ko otsailaren 11) maistra eta sufragista britainiarra zen.

Biografia

Amy Bull Great Holland Hallen jaio zen (Essex), 1877an. Gurasoak Lilian Hicks, eskolako zuzendaria eta sufragista, eta Charles Thompson Hicks nekazaria zituen. Ahizpa bat, Beatrice, eta anaia bat, Charles zituen; anaia Lehen Mundu Gerran hil zen. Amyk Londres Iparraldeko Collegiate Schoolen egin zituen bigarren mailako ikasketak, eta, 1895ean, Girton Hallen jarraitu zuen (Oxfordeko Unibertsitatea). 1899an, oso aipamen ona lortu zuen letra klasikoetan. Irakurle gonbidatua izan zen Londresko Unibertsitateko Westfield Collegean (1900-1901), eta, gero, irakasle Liverpooleko Belvedere High Schoolen (1901etik 1904ra). Bryn Mawr ikastetxeko fellow izan zen (1904-1905).

Amyren ama Lilian Hicks kausa sufragistari lotuta zegoen, Amy neska gazte zenetik.[1] Biak Central Society for women's Suffrage elkarteko (Emakumeen Sufragiorako Elkarte Zentrala) kide ziren 1902tik, eta sufragio-ekintzetan parte hartu zuten. 1906ko abenduan, Women's Social and Political Unionekin bat egin zuen, baina, 1907ko urritik, Women's Freedom Leaguekin bat egin zuten, eta Amy idazkari bihurtu zen, 1909an. Hiru astez kartzelan egon zen, urte bereko uztailean “traba” egin izanagatik.

1909 inguruan, Women's Freedom Leaguek postal bat argitaratu zuen Lilian Hicks irudikatuz.[2]

Amy Hicksek 1910ean babestu zuen New Constitutional Society for Women's Suffrage, eta WSPUrekin bat egin zuen. Women's Tax Resistance Leagueko batzordeko kidea zen, eta bere kideei eskatu zien gizonek bakarrik bozkatutako Gobernu horri zergak ez ordaintzeko. Amy eta haren ama atxilotu egin zituzten Parliament Squaren, 1910eko azaroaren 18an. 1912ko martxoan, West Endeko dendetako erakusleihoak hautsi zituen Women's Social and Political Unionen manifestazio batean, eta lau hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Lehenengo, Hollowayko kartzelan eta gero Aylesburyn (Buckinghamshire) egon zen. Atxilo zegoela, gose-greba hasi zuen, eta bortxaz elikatu zuten.[1] Barne Ministerioak uste zuen Aylesburyko gose-grebaren sustatzaileetako bat zela. Sylvia Pankhurstekin WSPUren adarra sortu zuen Londresko ekialdean, 1913ko maiatzaren 27an. Amyk eta haren amak bat egin zuten United Suffragistsekin.

Lehen Mundu Gerra 1914an lehertu zen, eta Amy Hicksek gerra-ahaleginean parte hartu zuen borondatezko erreserba gisa.

John Major Bullekin ezkondu zen, 1927ko abuztuaren 4an, Belsize Parkeko St. Peter elizan. Chelmsforden, landa-barrutiko aholkularia zen, 1927tik 1930era, eta British Women's Instituteri bertako produktuen ekoizpen eta kontserbazioari buruzko aholkuak ematen zizkion.

John Major Bull 1944an hil zen. Amy Bull, aldiz, Little Baddowko bere etxean hil zen, Chelmsfordetik gertu (Essex), 1953ko otsailaren 11n, pneumonia baten ondorioz.

Girton Collegeri, Oxfordeko bere lehengo eskolari, 1.000 libera utzi zizkion, eta beste hainbeste National Trusteri.

Omenaldiak eta goraipamenak

Erreferentziak

Bibliografia

  • (en) Elizabeth Crawford, « Bull [née Hicks], Amy Maud (1877–1953) », dans Oxford Dictionary of National Biography, Oxford University Press, 2004 (linean)

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya